Euskararen jatorria / Els orígens de l’euskara

December 3, 2011

Pasa den astean EITB-ek euskararen jatorriari buruzko Hasier Etxeberriaren dokumental hau eskaini zuen; Euskararen Nazioarteko Eguna Abenduak 3a denez blogean duzue ikusgai.

La passada setmana EITB va emetre aquest documental d’Hasier Etxeberria sobre els origens de l’euskara. Com que el dia 3 de desembre és el Día Internacional de l’Euskara, us oferim la possibilitat de veure-ho aqui.

Pagobedeinkatu

Euskal etxeko euskara ikasleen losintxak

December 3, 2011

Pasa den astean Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen eta Euskal Etxean ederki ospatu genuen! Ostegunean euskara ikasle guztiekin hainbat lehiaketa eta proba egin genituen. Aste osoan klaseetan losintxak eta piropoak prestatzen aritu ziren gure ikasleak. Era berean, euskaraz hitz gordinak edo intsultoak nolakoak diren ezagutu zituzten, asmakizun lehiaketa bat ere izan dute astebetez Euskal Etxean eta kantekin ere jolastu zuten ostegunean bertan! Hitz gordinak hobekien identifikatu zuenarentzat saria izan zen, baita ere kantetan falta ziren zatiak hobekien bete zituen taldearentzat, asmakizunak igarri zituen ikaslearentzat eta noski, losintxarik gozoenak edo pikanteenak sortu zituen taldearentzat… Entzun eta ikusi nahi dituzue? Zein da gehien gustatu zaizuena? Zein erabiliko zenukete zuen maiteari esateko? Hona hemen:

euskera

Abendua hemen da. Arriba desembre!

November 26, 2011

I juntament amb el mes de desembre, l’olor a Nadal! Però abans de començar a menjar, a beure i a petonejar-nos per celebrar nadal i any nou, hem de fer moltes coses. A l’Euskal Etxea, per començar el mes tenim el Día Internacional de l’Euskara, que celebrarem amb els i les alumnes i amb una xerrada sobre les 8 llengües de la Península Ibérica. Desprès, i degut al pont, l’Euskal Etxea tancarà tota la setmana, per tornar amb força l’última setmana: Kepa Junkera, Pitx i Potx (els Pirritx eta Porrotx dels Països Catalans), Feliu Ventura i és clar, la festa de Sant Tomàs per començar a celebrar que arriba Nadal entre amics i amigues i acompanyats de txistorra i sidra. Animeu-vos i participeu!

kepa

Eta abenduarekin, Gabon usaina! Baina jaten, edaten eta urte berria eta eguberria ospatzeko elkar muxukatzen jasi aurretik, gauza asko egin behar ditugu! Hilabetea hasteko Euskal Etxean Euskararen Nazioarteko Eguna izango dugu, euskara ikasleekin lehiaketa eta festatxo bat antolatuz, eta Penintsular Iberiako hizkuntzen inguruko hitzaldi batekin. Ondoren Euskal Etxea astebetez itxita egongo da, Gabon aurreko astea indartsu hartzeko: Kepa Junkera, Pitx i Potx (Herrialde Katalanetako Pirritx eta Porrotx), Feliu Ventura eta noski, urteroko San Tomas festa, txistorra eta sagardoz lagundurik Gabonak lagunartean ospatzen hasteko! Animatu eta parte hartu!

Euskararen nazioarteko eguna

November 19, 2011

El proper dia 1 de desembre celebrarem el Dia Internacional de l’Euskara (que oficialment és el dia 3 de desembre) amb els nostres alumnes d’euskara. A les 20h, a l’Euskal Etxea. Un dia amb moltes sorpreses, on els nostres alumnes demostraràn el que saben i podràn guanyar molts premis, a més a més de passar-s’ho bé.

euskara

Datorren abenduak 1ean Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu Euskal Etxean gure euskara ikasleekin batera. 20etan. Sorpresa asko edukiko ditugu, eta gure ikasleek dakitena erakusteko aukera izango dute. Ondo pasatzeaz gain, sari asko irabazteko aukera izango dituzte.