Desentsazio trazatuak erakusketa, Iban Galan
May 28, 2011
Iban Galan arrasatearrak erakusketa izan du ikusgai Convent de Sant Agustí zentro zibikoan. Bartzelonan bizi eta lan egiten ari den euskaldun honek maiatzak 27rarte eduki du erakusketa bertan. Hemen azpian duzue orain dela hilabete batzuk Arrasaten bertan erakusketa aurkeztu zuenean egin zioten elkarrizketa.
(mondraberri.com webgunetik hartua)
Koldo Carrillo- 2010/12/27
“Desegin” ezizenaz sinatzen du Iban Galan-ek (Arrasate,1985) bere “Desentsazio Trazatuak” erakusketa. Euskal Herriko zenbait txoko ezagunen lurrinak aurkituko ditugu bere irudietan, estilo fresko eta eguneratuaz, hori bai. Gazte honek batxilergo artistikoa egin ostean ilustrazio goi-mailako zikloa egin zuen Gasteizen eta orain Bartzelonan hiru urte daramatza diseinu grafikoa ikasten. Lehenengo erakusketa du hauxe eta pozik dago egindakoarekin. Desentsazio Trazuak erakusketa Harresi aretoan dago ikusgai abenduaren 31ra arte, goizez, 11:00etatik 13:00etara; eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Desentsazio Trazatuak da zure lehenbiziko erakusketa. Zer kontatu gura diozu ikusleari lan honekin?
Guk guztiok ezagutzen ditugun Euskal Herriko zenbait txoko irudikatu ditut nire lanean eta atzerritarrak Euskal Herrira lehenbiziz etortzean, toki eta elementu hauek nola ikusten dituzten irudikatzen saiatu naiz. Jendeak, nahiz eta arteaz gutxi edo ezer ez jakin, modu batean begiratzen du eta horrek sentsazioak sortzen dizkiete. Bestalde, arteak bide eta ikuspuntu asko eta anitzak dituela erakutsi nahi dut. Guztiok ezagutzen ditugu olio edo akrilikoz egindako koadroak, baina nik beste material ezberdin askorekin sortu daitekeela ere adierazi nahi dut.
Zein teknika erabili duzu lan hauek egiteko?
Guztiok lortu ditzakegun materialak dira; errotulagailua, permanentea… kartulinaren gainean erabili ditut. Bestalde, erakutsi gura nuen koadro hauek edozein euskarritan egin daitezkeela, baita patinete edo skate oholetan ere. Orain 3D-a asko entzuten dela, Omako basoaren hiru dimentsiozko errepresentazio bat ere badago erakusketan, besteetatik ezberdina dena.
Urrutiago joan gabe, azken Santamasetako kartelaren egilea izateagatik ezagutzen zaitugu.
Bai. Iaz ere irabazi nuen Santamasetako kartel lehiaketa eta momentuz hauek izan dira nire lanik garrantzitsuenak. Beti ibili naiz marrazten eta lehiaketatan parte hartzen eta hauxe da nire lehenengo erakusketa, pozik nago.
Izan al duzu beste artista edo korronteren eraginik zure lanak egiterakoan?
Asko gustatzen zait Bansky grafitilaria. Duela gutxi Donostiako Zinemaldian dokumental bat aurkeztu zuen eta hiriko txoko batean bere marrazki bat agertu zen. Bestalde, azken aldian, 50. hamarkadako estilo suitzar batean interesatzen nabil, erretikulan oinarritutako estilo bat da. Hauek izan daitezke nire lanak dituen influentzietatik batzuk.
Proiektu berririk buruan ba al daukazu?
Oraingoz, erakusketa hau toki ezberdinetara eman nahi dut, Bartzelonara, besteak beste. Momentuz honekin nabil, baina beti daude gauzak buruan eta egingo dut aurrera denboraz.
Teknika eta korronte ezberdinetan al zaude interesatuta?
Bai, zeharo. Gauza berriak ateratzeko, tresna ezberdinak erabili beharra dago. Beste teknika eta material batzuk ezagutu behar dira, gero zure estilo pertsonala aurkitzeko. Horrek egiten du gauza ezberdinak sortzea eta koadroetatik kanpo, bestelako lan ezberdinak egitea.
Sortze-lanetatik bizitzea izango al litzake zure ametsa?
Hau ikasi dut gustatzen zaidalako. Ikasi eta gustatzen zaidana egiten bizitzeaz pentsatu dut, bai, baina oso zaila dela ere ikusten dut. Diru asko behar da eta sortze-lanak egiteko denbora asko ere behar da. Oso zaila da, jende asko dago eta oraingo egoera ez da onena. Momentuz nire lana erakutsi nahi diot jendeari eta denborarekin ikusiko da.
Bartzelonan errazago egin ahal dezake artista batek aurrera?
Beste ikuspegi ezberdin bat dauka Bartzelonak. Arte eta diseinu aldetik gauza asko dator Europatik eta guztiak Bartzelonara doaz; esparru horretan Bartzelonak beste maila bat dauka. Argazkilaritza, pintura, diseinua… hauen inguruan dabilen jende ugari aurki daiteke hiri honetan eta beste giro bat da. Baina gustatzen zait hona ekartzea gauza berri horiek eta hemengo jendeak ikustea. Ikuspuntu ezberdinekin ikuskera irekitzea bilatzen dut ere.
Nola animatuko zenuke arrasatear bat zure erakusketara etortzera?
Begiak eta perspektiba irekita etortzea eskatuko nieke nire erakusketara datozenei. Ez bakarrik irudiak begiratu, bakoitzaren interpretazioa ikustea eta erreflexionatzea bilatu nahi dut eta gauza berriak erakustea. Aberasgarria izan dakioke bati baino gehiagori.
Taller tècniques teatrals per a la vida diaria
May 28, 2011
Els propers dies 8 i 15 de juny, taller de tècniques teatrals per a la vida diaria, a càrrec de La Trama Produccions. Gratuït. Cal inscripció prèvia. Entrenant el cos, la ment i la veu, mantindrem un esperit jove, vital i creatiu. A través del joc i de tècniques teatrals podrem observar com ens comuniquem, aprendrem a gestionar i expressar les emocions, a guanyar en presència i energia… Un seguit d’eines que
ens ajudaran a conèixe’ns millor.
Datozen ekainak 8 eta 15ean, eguneroko bizitzarako antzerki tekniken tailerra, La Trama Produccionsen eskutik. Doan. Aurrez izena eman behar da. Gorputza, adimena eta ahotsa landuz izpiritu gazte, bizi eta sortzaile bat mantenduko dugu. Jolas eta antzerki tekniken bidez, nola komunikatzen garen ikusiko dugu, emozioak kudeatzen eta adierazten ikasiko dugu, presentzia eta energian irabazten… Hobeto ezagutzen lagunduko gaituzten tresna ezberdinak ezagutuko ditugu.
Les amants de Picasso
May 28, 2011
CANVI!!! L’OBRA LES AMANTS DE PICASSO SERÀ EL DIA 17 DE JUNY, I AQUEST DIA 4 OFERIREM “LA GÈNESI DEL GERNIKA”, a càrrec també del grup Capficats, en Visual Virtual. Preguem disculpeu les molèsties!!! més info de l’obra, aqui:
ALDAKETA!!! AMANTS DE PICASSO LANA EKAINAK 17RA ALDATU DA; HONEN ORDEZ, “GERNIKAREN SORRERA” ANTZEZLANA ESKAINIKO DUGU, Capficats talde berarena, Visual Virtual. Barkatu eragozpenak!! Informazio gehiago, hemen azpian:
Capficats ofereix una varietat d’espectacles, tallers, activitats i serveis entorn a l’art i la cultura
realitzada en Llengua de Signes Catalana i Espanyola, incerint en àmbits com el cinema, el teatre, la dansa, la literatura, la pintura… Espectacles realitzats: Màgia en llengua de signes, teatre “Las lágrimas de Picasso” i “Rojas”. I organització del cicle d’actuacions en llengua de signes,Alma Silenciosa. A “La gènesi del Gernika” oferiran un muntatge basat en la seva obra “Las lágrimas de Picasso”, on podrem veure el procés de l’obra “Gernika” de Picasso, en Visual Virtual.
Capficats-ek arte eta kulturarekin erlazionaturiko hainbat ikuskizun, tailer, ekintza eta zerbitzu eskaintzen ditu, Katalan eta Espainiar Zeinu Hizkuntzan burutuak, eta zinema, antzerki, dantza, literatura eta pintura moduko alorretan parte hartuz. “Gernikaren sorrera” lanean, euren “Las lágrimas de Picasso” antzezlanean oinarrituriko muntaia nat eskainiko dute, Visual Virtual bidez.
El proper dia 4 de juny, dissabte, a les 20h “Les amants de Picasso”, a càrrec de Capficats-En Femení, en LSC(Llengua de Signes Catalana). És una obra que inclou varies disciplines artístiques com són el teatre, les audiovisuals i la dansa, en concret el ball flamenc, treballades a partir de la comunicació en llengua de signes catalana. L’espectacle parla de les dones que van acompanyar a Picasso durant la seva vida i que van ser el motor i la inspiració dels quadres del pintor. Una actriu sorda i tres ballarines oients en escena ens van representant i explicant
experiències viscudes al costat de Picasso a partir de la interpretació en llengua de signes i el ball flamenc.
Apareixen a l’obra dones com Jacqueline Roque, la última dona i vídua de Picasso, Fernande Olivier, la seva primera nòvia amb la que va viure a París quan era un jove pintor, Eva Goudel el seu gran amor, Dora Maar, l’artista i fotògrafa amb la que va mantenir una relació d’amor-odi i Genevieve Laporte, la jove estudiant que el visitava sempre els dimecres.
Les coreografies de ball flamenc inclouen llengua de signes, fruit d’un treball innovador que sorgeix de la voluntat d’apropar la dansa a persones sordes. D’aquesta manera fem sentir els ritmes, el missatge i el ball tant a persones sordes com a oients. Tota l’obra està acompanyada de projeccions. Aquesta obra va ser presentada a la darrera edició, any 2010 de la Biennal de Teatre Sord de Barcelona al Caixaforum. Aquesta obra neix fruit de la col•laboració entre l’Associació Capficas i Ballet EnFemenino .
Datorren ekainak 4an, larunbata, arratsaldeko 20etan, “Les amants de Picasso” lana, Capficats-En Femení konpainien eskutik. Antzerkia, ikusentzunezkoak eta dantza (zehazki, flamenkoa) moduko hainbat diziplina artistiko batzen dituen lana da hau, katalan zeinu hizkuntz komunikaziotik abiaturik landuak daudenak.
Ikuskizuna Picassok bere bizitzan zehar ondoan izan zituen eta bere lanen motore eta inspirazio iturri izan ziren emakumeei buruz hitz egiten du.
Aktore gormutu bat eta hiru dantzari entzule eskenatoki gainean, dantza flamenkoaren bidez eta zeinu hizkuntzaren bidezko interpretazioaren bidez, Picassoren ondoan bizitako esperientziak azaldu eta irudikatuko dizkigutelarik.
Lan honetan Jacqueline Roque Picassoren azken emaztea eta alarguna dena, Fernanda Olivier, pintore gazte zenean Parisen berarekin bizi izan zen lehen neskalaguna, bere maitale nagusia izan zen Eva Gouidel, amodio eta gorroto erlazio bat izan zuen Dora Maar artista eta argazkilaria eta Genevieve Laporte, asteazkenero bisitatzen zuen ikasle gaztea azalduko dira.
Dantza flamenkoaren koreografiek zeinu hizkuntza barneratzen dute dantza pertsona gorrei hurbilarazteko asmoz sortutako lan berritzaile baten ondorioz. Modu honetan erritmoak, mezua eta dantza bai pertsona gorrei eta bai entzuleei sentiarazten diete. Lan guztia proiekzioez lagundua da. Lan hau Caixaforumen eginiko 2010eko Bartzelonako Teatre Sord Biennalean antzeztu zen, eta Capficats eta Ballet EnFemenino asoziazioen arteko lankidetzatik sortu da.
Joanen ilargia
May 28, 2011
El proper dia 3 de juny a les 20h, “Joanen ilargia” a càrrec de la companya Teatre Nu, en euskara i gratuït. L’espectacle que us presentem està basat en un conte que la Carme Solé Vendrell va escriure i il·lustrar l’any 1982. La mateixa Carme Solé Vendrell hi serà amb nosaltres signant llibres. Quan érem petits, l’havíem llegit i mirat moltes vegades, ens agradava tant que hem decidit escenificar-lo.
La versió que us presentem no ha volgut copiar exactament les il·lustracions del conte, sinó transmetre de forma teatral tot allò que ens presenten.
La Lluna d’en Joan ens parla de les emocions d’un nen que ha de salvar la vida del seu pare que ha emmalaltit. Quan llegim el conte, aquestes emocions ens arriben a través de les paraules i molt especialment a través de les il·lustracions. Aquestes il·lustracions i la història que ens expliquen han guiat la nostra feina al llarg d’un procés creatiu en què el treball plàstic de la Carme ha estat fonamental per a poder transmetre l’esperit del conte d’una manera tan fidel com actual.
Tot plegat ha suposat un enorme estímul per una companyia que, des de fa anys, treballa amb imatges, paraules i titelles.
La Lluna d’en Joan és un espectacle que ens parla de les emocions d’un nen que ha de salvar la vida del seu pare que ha emmalaltit. En Joan és un nen que viu en una illa amb el seu pare, que és pescador. Tots dos viuen feliços però, una nit de tempesta, un cop de mar arrabassa la salut del pare…
Datorren ekainak 3an, ostiralarekin, arratsaldeko 20etan, “Joanen ilargia” txotxongilo ikuskizuna, Teatre Nu konpainiaren eskutik eta doan. Teatre Nu konpainiak eskainiko duen ikuskizun hau Carme Solé Vendrellek 1982an idatzi eta ilustratu zuen ipuin batean dago oinarritua. Carme Solé bera izango dugu bertan liburuak sinatzen.
Txikiak ginenean askotan irakurri eta begiratu genuen ipuin hau eta hainbeste gustatzen zitzaigun eskenatokira eramatea erabaki genuela. Aurkezten dugun bertsioak ez ditu ipuineko ilustrazioak berdin mantendu nahi izan, baizik eta hauek aurkezten diguten guztia antzerki moduan helaraztea.
Joanen Ilargia lanak gaixotu den bere aitaren bizitza salbatu behar duen ume baten istorioa kontatzen digu. Ipuina irakurtzean emozio hauek hitzen bitartez iristen zaizkigu eta modu oso berezi batean, ilustrazioen bidez. Ilustrazio hauek eta azaltzen dizkiguten istorioak sortze prozesu osoan gure gida izan dira, Carmeren lan plastikoa ezinbestekoa izan delarik ipuinaren izpiritua modu fidel eta gaurkoratu batean helarazteko.
Prozesu hau guztia akuilu handi izan da aspaldidanik irudiak, hitzak eta txotxongiloak elkartuz lan egiten duen antzerki talde honentzat.
Aita gaixorik duen eta haren bizia salbatu behar duen haur baten emozioez hitz egiten digu Joanen ilargia ikuskizunak. Joan uharte batean bizi da bere aita arrantzalearekin. Zoriontsu bizi dira biak elkarrekin, baina ekaitz gau batean, itsas kolpe batek osasuna kendu dio Joanen aitari…
Anjel Lertxundi
May 28, 2011
Pasa den astean Anjel Lertxundi izan genuen gure artean bere azken liburua aurkezten :”Etxeko hautsa”. Hementxe duzue irakurgai elkar.com atariari eskaini zion elkarrizketa:
Anjel Lertxundi etxeko hautsak harrotzen
Etxeko hautsa, Andu Lertxundiren nobela berria, gogoetarako proposamena da. Protagonista hausnarrean ari da, bizitakoaren berrikuspena idazten eta kontatzen, eta horrela, irakurlea etengabe itauntzen eta pentsarazten. 90.eko hamarkadako Euskal Herrian dago kokatua.
Herri honen historiaren etapa baten bukaeran gaudela dirudienean idatzi duzu sasoi horren zati batean kokatutako eleberria. Kasualitatea?
15 urte dira liburuko lehendabiziko eszena hori idatzi nuela. Eszena hori deigarria egiten zitzaidan, baina ez nuen aurrera egin. Orain dela urte eta erdi hurbileko lagun bat burua galtzen hasi zen alzheimer prozesu azkar batekin. Ordura arte gordeta neukan garai bateko klandestinitate istorio hura, burua galtzen ari zen aitarekin jarri nuenean aurrez aurre, beste foko desberdin bat agertu zitzaidan: bi generazio, bi gerra desberdin… Bi horiek kontrastean jartzea egokia litzatekeela pentsatu nuen.
Semea ezer aditzen ez duen aitari hizketan eta egindakoak aitortzen ari zaio. Egoera gogorra da.
Gorka, semea, gehiago ari zaio bere buruari aitari baino. Ari zaio aitari hizketan honek ezer jaso ezin duenean, lehenago inoiz ezer esan ez dionean, aitak berak ere ez dionean inoiz ezertxo ere kontatu. Aitak gerran eta gerra ostean egindakoez ere ez daki ezer baina edozer imajina dezake. Berak kontatzen duena, segur aski, askoz ere suabeagoa da aitak gerran praktikatu duena baino, eta ari zaio horma bati hizketan… Niri, gogorra baino gehiago, oso indartsua egiten zait.
Etxeko sua etxeko hautsaz estaltzen dela dio aitak eleberrian. Zuk, aldiz, etxeko hautsak harrotzea erabaki duzu. Hausnarketa premia dugu, hori bilatu duzu?
Nik uste dut baietz, alde bateko eta besteko oso muturreko istorioak kontatu direla, zuri eta beltzeko istorioak, eta tartean ñabardura asko daudela, eta istorio asko kontatu ez direnak, isilean geratu direnak… Baina, batez ere, istorioak baino gehiago motibazioak, barne mugimendu horiek jaso nahi izan ditut. Halako muturreko zirkunstantzietara iristen den pertsona baten buruan egon behar duten kontraesanak, zalantzak eta abar jasotzen ahalegindu nahi nuen. Zeren, nahiz eta gero denak agertu ekintzetan modu batean edo bestean, gure baitan izaten ditugun atzera-aurrerak handiak izaten dira. Hori da niretzat nobelan gehien interesatzen zaidana.
Gogoeta eragiteko aukeratu duzun pertsonaia, Gorka, galtzaile petoa, autoestimuan makal dabil, hitz-totel, erabakiak pentsatu gabe hartzen ditu…
Erabakiak ez dira hain bilatu gabeak, bera giro jakin bat bizitzen ari da. Nik uste heldutasun falta handia duela protagonistak eta horrek eragiten diola pauso batzuk eman eta berehala atzera egitea, zalantza guzti horiek. Berak behin baino gehiagotan esaten du heldutasun politikorik ez daukala. Azkenean pronto politikoekin gehiago mugitzen da formazio politiko jantzi batekin baino.
Esperantza faltak du indarra nobelan. Esperantzari zirrikiturik uzten ez dion liburua argitaratu duzue, esperantza une batean.
Nik uste dut 90eko hamarkada, bera bezalako pertsona batentzat nahikoa esperantza gabea zela Euskal Herrian. Beste gauza bat da gaur, baina historia hau gertatzen da 1992-1994 inguruan.
Dena den, badago beste hausnarketa bat, hain xuxen liburu hau idatzi dudanean etorri zaidana: literaturak eta arteak egiten dute bere denbora, eta historiak egiten du bere denbora eta ez dute zertan paraleloan joan behar. Alegia, 90.ean, ni neu, desesperantza handiarekin banengoen ere, ahalegintzen nintzen beti mezu optimistekin, eta alderantziz, garai itxaropentsuetan berriz esaten dut ezin direla pausoak aurrera egin atzeko ateak faltsuan itxiz. Modu rotundo batean esanda: gure gerra honek biktima asko izan ditu, baina nik gerra guzti honek izan dituen biktimak izan nahi ditut neureak, ez batzuk bakarrik. Hori onartzen ez badugu, ez dut uste gizarte hau guztiz itxaropen bidean egoteko gai izango denik.
Erlijioak benetan hainbesteko eragina izan al du zurean?
Nik uste dut gure belaunaldikoen estruktura mentaletan erlijioak sekulako garrantzia zeukala. Erlijioa gure bizitzaren zirrikitu guzti-guztietara iristen zen, giza autonomia erabat harrapatua zegoen erlijioaren sarean. Nik beste era batera egiten dut galdera: Nola daiteke halako pisua zuen giza funtzionamendu batek pisu hori gainetik kentzea ia egun batetik bestera? Ez da desagertu. Zeuden mekanismoek funtzionatzen dute, baina beste esparru batzuetan. Gizarteak, oharkabean noski, baina praktikatzen ditu.
Gorkak dioenez “euskaldunoi bizitzaren plazerak kontzientzia karga eragiten omen digu”. Zoriontasunerako ezgauza gara?
Ezin da orokortu, baina bai egon da halako errenditu beharra lanera… Badago nolabaiteko substratu bat esaten duena “ez hadi zoriontsu izan, ze gero beti etortzen da buelta”. Hori gure gizartean oso presente egon den zerbait da.
Jende itxi, triste, serio, moral estuko… horrela marrazten ditu Gorkak euskaldunak. Topikoei irri egiten ari da, ala egiatik dutena azpimarratzen?
Topikoak baino gehiago nik uste badugula arazo bat historian zehar: ez dugula jakin adierazten zer nahi dugun, nortzuk garen, ez dugula geure gauzak berbalizatzen jakin. Hori konstante bat da, ez dugu asmatzen. Inportantea da ere esatea ez dauzkagula bitartekoak, hizkuntzen arteko horma ere hor dago…
Juan Garziak esana da: “garaiz esaten ez diren egiek gero ez dute bere tokia hartzen”. Giza harremanetan momentuan esaten ez denak, urtebete edo bi beranduago beste karga bat du, esangaitzago egiten da denborarekin.
Agustin eta Gorkaren arteko adiskidetasun istorioa ederra da, argitasun izpi bat sartzen du.
Bai, niri gustatzen zaizkit, bidean, momentu jakin batean topo egiten duenean pertsonaia batek norbaitekin, bakarrik ez da gauza eta norbait bilatzen du bidean. Orain gogoratu naiz, Ihes beteako pertsonaiak topo egiten duenean Umbertorekin, eta harek beste perspektiba guztiz ezberdin batean kokatzen duenean istorioa.
Eta gero niri asko gustatzen zaidan elementua da, bukaeran Agustinek esaten duenean, hor agertzen den Agustin ez dela bera, berak ez duela ez Camus ez Voltaire irakurri… Kontua da Gorka, neurri handi batean asmatzen ari dela kontatzen ari den guzti hori. Lagun hori, agian, ez da guztiz existitzen; gehiago existitzen da narratzailearen premian.
Horrelako detaileek oso nabarmen erakusten dute liburu bat dela beste liburu baten barruan.
Bai, eta horrekin topo egin nuenean esan nion neure buruari “jo, baina orain beste nobela baten aurrean natxiok eta!”. Ailegatu nauk hona, eta hemen bai daukadala fikzioa, eta fikzioa fikzioaren barruan.
Zergatik ez erabili gidoirik (marratxorik) elkarrizketetan?
Arrazoia literarioa da: deskribapenak eta barne mugimenduak eta narrazioa bera grafikoki bereizten ez baditugu, zergatik elkarrizketa bai? Bestalde, gidoiak zilegi egiten du edozein elkarrizketa edozein modutan sartzea, abisatu egiten duelako. Baina gidoirik jartzen ez baduzu, askoz ere lan gehiago egin behar duzu elkarrizketa sinesgarriago egiteko eta logikaren arabera funtziona dezan. Hala eta guztiz ere gidoia jarri dezakezu, baina bueno.
Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen duzu batera. Zuk euskaraz sortu duzularik, zergatik ez euskarazkoari denboran abantaila eman?
Erabaki partekatua izan da. Pentsatu genuen publikoari esaten jardun beharrean erosteko lehenengo euskaraz eta gero etorriko zela gaztelaniazkoa, euskaldungoak egin behar duela askoz kontzienteago apustua liburua dendetan normal dagoelarik. Baina ez da erabaki erraza, nik nire zalantzak dauzkat.
Arte eszenikoen zikloa Euskal Etxean
May 28, 2011
Ekaina mugarri izan ohi den hilabetea dugu: San Juan gaua eta uda ate joka izanik, plan eta proposamen berrien garaia da bizi dugun garai hau. Eta Euskal Etxean, arte eszenikoei eskainiko dizkiegu bizpahiru aste hauek. Honela, “I’m not an artist” erakusketa izango dugu ikusgai hilabete osoan zehar, Ignasi Mateoren collage sortarekin. Eta euskaraz, katalanez, gazteleraz eta zeinu hizkuntzaz ikusi ahal izango ditugu hainbat lan: Joanen ilargia (Teatre Nu), Les amants de Picasso eta Gernikaren sorrera (Capficats-En Femení, LSC hizkuntzan), Divorciadas,evangélicas y vegetarianas (Abrapalabra), Vivencias lorquianas (Tagarnina Joc Cultural), eta baita ere tailer partehartzaile bat: Eguneroko bizitzarako antzerki teknikak, La Trama produccions-en eskutik.
Hontaz gain, Gara egunkariko Iñaki Sotoren hitzaldia eta kurtso amaierako festa ere izango ditugu! Anima zaitez eta parte hartu!
Juny sol ser un mes de canvis: la nit de Sant Joan i l’estiu ja estan a prop i és época de plans i propostes noves. I a l’Euskal Etxea, aquestes setmanes podrem gaudir del cicle de les arts escèniques. Així, comencem amb l’exposició de collages“I’m not an artista” de l’Ignasi Mateo. I propostes escèniques en euskara, català, castellà i llengua de signes: Joanen ilargia (Teatre Nu), ), Les amants de Picasso i La gènesi del Gernika (Capficats-En Femení, en LSC ), Divorciadas,evangélicas y vegetarianas (Abrapalabra), Vivencias lorquianas (Tagarnina Joc Cultural), i també un taller participatiu com és el Taller de tècniques teatrals per a la vida diaria, a càrrec de La Trama producciones.
A més a més d’això la conferència a càrrec del director del diari Gara Iñaki Soto i la fest ade fi de curs ! Anima’t i participa!
I’m not an artist
May 21, 2011
El proper dia 1 de juny, a les 20h, inauguració de l’exposició de collages a càrrec de Ignasi Mateo: “I’m not an artist”. Fins finals de juny.
Datorren ekainak 1ean, arratsaldeko 20etan Ignasi Mateoren collage erakusketaren hasiera: “I’m not an artist”. Ekaina amaiera arte.
L’Euskal Herria imaginària
May 21, 2011
El proper dia 27 de maig, a les 20h, conferència dels filòsofs Jon Jimenez i Andoni Olariaga. Gratuït [cat]. L’Euskal Herria imaginària. Imaginació i llibertat: nacional i indibidual. Què és primer, la nació o el nacionalisme? Qui és el subjecte polític i perquè? (Euskal Herria o Euzkadi; Catalunya o Països Catalans; etc.). Euskal Herria té dret a ser lliure perquè en el passat va tenir un regne lliure?
Datorren maiatzak 27an, arratsaldeko 20etatik aurrera, Jon Jimenez eta Andoni Olariaga filosofoen eskutik hitzaldia, doan eta katalanez. EUSKAL HERRI IMAJINARIOA. Imajinazioa eta askatasuna: nazionala eta indibiduala.
Andoni Olariaga (Berriz, 1984) Filosofian lizentziatua. Jon Jimenez-ekin batera “Modernitatearen auziaz” (Jakin, 2009) idatzi du. Egun, UEUko Filosofia Sailburua da Alaitz Aizpururekin batera. Doktoradutza ikasketak hasi berria. Garan eta Berrian iritzi artikuluak idatzi ohi ditu, eta kolaborazioak Argia eta Hegats aldizkarietan. Lapiko Kritikoa webguneko partaidea.
Jon Jimenez Martinez (Tafalla, 1986). Filosofian lizentziaduna. Andoni Olariagarekin batera Modernitatearen Auziaz (2009. Donostia: Jakin) liburuaren egilea. Txalapartako editorea da egun. Lapiko Kritikoa webguneko partaidea da.
Zer da lehenengo, nazioa edo nazionalismoa? Nor da subjektu politikoa eta zergatik? (Euskal Herria edo Euzkadi; Catalunya edo Països Catalans; eta abar). Euskal Herriak aske izateko eskubidea al dauka noizbait Erreinu aske bat izan zuelako?
Intelligentsia espainolak behin baino gehiagotan errepikatu du nazio euskalduna asmakuntza bat dela, eta, beraz, faltsua dela. Hasierako ideiari helduz, nazio guztiak asmakizunak direla azpimarratu nahi dugu, baina ez horregatik faltsuak edo artifizio hutsak. Nazioak eraiki eta imajinatu egiten dira faktore objektibo erlatibo batzuetatik abiatuta. Hitzaldian ideia honi heldu nahi diogu: nazioa imajinatua izateak, gure borroka ideologikorako galera baino, askatasunaren baldintza dela. Imajinazioa ez da, hala ere, hutsetik eta ezeren gainean eraikitzen.
Eta bestetik, askatasunari gagozkiola: zein egoeratan aurkitzen da Euskal Herria? Azken 10 urteotan gizarte zibilaren gainean proiektatu den demokraziaren kontzepzioa Erdi Aroko inkisizioaren berbera da. Biolentziaren kondena politikoa, Estatuaren eta demokraziaren gorespen absolutua, eta abar elementu gehiago aztertuko ditut aurrekoa horrela dela defendatzeko.
Bestetik, kolektiboak albo batera utziz, indibiduoak hizpide ditugula, imajinazioa eta askatasuna funtsezko faktorea da indibiduo baten osasun eta eraikuntza librearentzako. Kasu honetan ere, beraz, imajinazioa eta askatasuna batera doaz, eta pentsamendu heteronormatiboetatik eraiki diren
Anjel Lertxundi
May 21, 2011
El proper dia 26 de maig a les 20h, presentació del llibre “Los trapos sucios” a càrrec d’Anjel Lertxundi. ?En l’arrencada de la novel·la, el narrador confessa al seu pare que, vint anys enrere, en les acaballes del franquisme, algú li va demanar que traslladés en el seu cotxe a uns activistes d’ETA. Comença així un procés de reconstrucció de les coses que mai es van dir entre pare i fill, les raons de les seves desavinences, el que els seus silencis van poder ocultar. El fill té un doble motiu per afrontar tal exercici de memòria: els metges acaben de diagnosticar al seu pare una malaltia mental degenerativa, i aquest acaba de rebre una carta exigint-li el pagament de l’impost revolucionari. Però el pare ha començat ja a habitar aquest territori estrany en el qual temps i espai són gradualment conquistats per les hosts del regne de l’oblit. I en quant al món de la violència, aviat comprova que, per allunyar-se d’ell, desitjar fer-ho potser no és suficient. El narrador va embastant així el record sempre imperfecte dels fets i dels silencis que han marcat la vida entre pare i fill, el seu desenvolupament en la memòria i, sobretot, la seva incidència moral en el present i en la relació entre ells. La novel·la, a través de la confessió que el narrador fa al seu pare, recorre uns anys crucials de la nostra història, des de l’agonia de la dictadura als primers 90 del segle passat, una època que encara ens interroga a tots –i ens interrogarà encara llargament– sobre les nostres opcions en determinats àmbits de la nostra vida, molt especialment en el de les eleccions morals.
Datorren maiatzak 26an, “Etxeko hautsa” liburuaren aurkezpena, Anjel Lertxundi egilearen eskutik, arratsaldeko 20etan, doan. Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten da liburua eta orduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eraman behar izan zituen, arratsalde sargori batean, bere autoan herri batetik bestera. Hogei urte geroago ari da narratzailea orduko giroa eta giroari buruzko hausnarketa idatzia idazten zerga iraultzailea eskatu dioten aitari, buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen aitari. Era horretan, aita-semeen arteko harremanaren aztertzea ere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat.
Narratzailearen memoriako hariz hasten da gertakarien oroimen inperfektua agertzen, esandako gauzak eta isildutakoak, behin eta berriz Franco hil aurreko arratsalde sargori hartara eramaten dutenak.
Narratzaileak bere aitari egiten dion aitorpenak gure historiaren azken urteak hartzen ditu aintzat, bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzen dira irakurri ahala, eta galdera horiek guretzat dira.
Jabier Muguruza
May 14, 2011
El proper dia 25 de maig, a les 20h, presentació del llibre “Encuentros con alma”, a càrrec de Jabier Muguruza. Gratuït, en castellà. En ocasions –potser calgui dir sempre–, el personatge, la seva peripècia publica, oculten o escamotegen a la persona. I això, en si, no és més que una part més del joc social de la comunicació, perquè és perillós exposar-se a la mirada pública sense filtres ni maquillatge.
Javier Muguruza ho sap. Ell, com a artista i creador, coneix a fons les dificultats de mantenir la pròpia vida interior protegida dels focus, de la mirada en ocasions despietada del públic. Per això ha buscat el costat més personal dels seus interlocutors en llargues xerrades sense urgències, plàcides i plaents, en les quals pogués aflorar, precisament, l’ànima.
Els nou artistes entrevistats per Muguruza per encàrrec del Grup Notícies desenvolupen la seva activitat en diversos àmbits, des de la música fins al teatre, des del cinema a la literatura. Però, a més de la seva condició d’artistes, els uneix una característica comuna: tots ells són persones de llarga trajectòria al món artístic i el seu pes professional i humà els ha convertit en autèntics referents, més enllà fins i tot de l’esfera artística.
Luz Casal, Bernardo Atxaga, Jaume Sisa, Helena Taberna, Xabier Lete, Pablo Guerrero, Martirio, José Ramón Soroiz i Kiko Veneno deixen constància en aquestes pàgines, és clar, de les seves reflexions lligades a les seves respectives carreres, però ens permeten contemplar-los, al mateix temps, amb la complicitat amb que es mira a un amic.
JAVIER MUGURUZA (Irun, 1960). És músic i escriptor. Com a cantautor ha publicat una vintena de discos, i és assidu convidat en circuits internacionals que inclouen, per exemple, França, Alemanya, Regne Unit, Brasil… Com a escriptor, ha editat set llibres de literatura infantil, i col·labora habitualment com a articulista en diversos mitjans de comunicació.
Datorren maiatzak 25ean, asteazkenarekin, arratsaldeko 20etatik aurrera, “Encuentros con alma” liburuaren aurkezpena, Jabier Muguruzaren eskutik. Batzutan, pertsonaiak eta bere bizitza publikoak pertsona bera ezkutatzen dute. Eta hau, komunikazioaren jolas sozialaren zati bat besterik ez da izatez, makilaia eta filtrorik gabe begirada publikoaren aurrean jartzea arriskutsua baita.
Jabier Muguruzak badaki hori zer den. Berak, sortzaile eta artista modura, norberaren bizitza foko eta batzuetan gupidagadea den publikoaren begiradatik babestua mantentzea zein zaila den. badaki. Horregatik bilatu du bere elkarrizketatuen alderdirik pertsonalena elkarrizketa luzeetan, presarik gabekoetan, honela arima irtenarazteko.
Noticias Taldearen enkarguz, Muguruzak elkarrizketatzen dituen 9 artistek alor ezberdinetan lan egiten dute, musikatik hasi eta antzerkiraino, zinema eta literaturatik pasaz. Baina euren artista izaeraz gain badite ere ezaugarri komun bat: arte munduan ibilbide luzea duten pertsonak dira eta mundu artístico honetatik kanpo ere erreferente bilakatu dira euren pisu profesional eta pertsonalari esker. Luz Casal, Bernardo Atxaga, Jaume Sisa, Helena Taberna, Xabier Lete, Pablo Guerrero, Martirio, José Ramón Soroiz eta Kiko Venenok euren ibilbideei buruz hitz egiten dute, baina era berean lagun bati begiratzen zaion moduan begiratzen uzten digute.
Jabier Muguruza (Irun, 1960) musikari eta idazlea da. Bakarlari modura hogei disko inguru atera ditu Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Brasil…moduko herrialdeetan aritua da. Idazle modura haur literaturazko 6 liburu idatzi ditu eta hainbat komunikabidetan artikulista modura lan egiten du.