Celaya, essencial
April 30, 2011
El proper dia 11 de maig, dimecres, a les 20h, presentació del llibre i recital de poesia. A càrrec d’Alvaro Ocàriz. Gratuït, en castellà. Segons les paraules de l’autor “…En aquesta societat en la qual vivim, en la qual sembla que la cultura es programa a cop de centenaris, ha arribat el moment de dedicar un espai a la figura d’un dels nostres poetes fonamentals, Gabriel Celaya. Va néixer en Hernani en 1911 i, per tant, aquest any es compleix el centenari del seu naixement. Per això, ens hem valgut d’aquesta excusa per realitzar aquest llibre en el qual volem que, com diu el títol, es reculli l’essencial de la seva obra i es comprengui lo essencial que va ser, i és, Celaya, per comprendre el món que vivim”.
Datorren maiatzak 11an, asteazkenarekin, arratsaldeko 20etan liburu aurkezpena eta poesia errezitaldia Alvaro Ocarizen eskutik. Doan, gazteleraz. Egilearen hitzetan “…bizi garen gizarte honetan kultura mendeurrenen arabera programatzen dela dirudi, eta horregatik gure oinarrizko poeta bati bere lekua egiteko garaia iritsi da: Gabriel Celaya.Hernanin jaio zen orain dela 100 urte, 1911an. Hori aitzaki on modura harturik liburu hau egin nahi izan genuen non, izenburuak adierazten duen modura, bere lanaren oinarrizkoena biltzen delarik, Celaya bizi garen mundu hau ulertzeko zein garrantzitsu izan zen eta den ulertarazteko”.
IK, club de lectura
April 30, 2011
El proper dia 4 de maig, a les 19:00h nova edició del club de lectura IK. Aquest cop la sessió del 4 de maig la començarem a les 19 hores, ja que cap a les 20 l’escriptor Hedoi Etxarte farà una conferència. A la sessió del Club de lectura comentarem el poemari de Kirmen Uribe, Mentrestant agafa’m la mà.
Datorren maiatzak 4ean, asteazkenarekin, Irakurle Klubaren saio berria, arratsaldeko 19:00etan. Saio hau 19etan hasiko dugu, 20ak aldera Hedoi Etxarte idazleak hitzaldia emango baitu. Irakurle klubaren saioan Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik liburua komentatuko dugu.
Hedoi Etxarte
April 30, 2011
Datorren asteazkenean Hedoi Etxarte izango dugu Euskal Etxean eta aukera hau baliatuz hementxe duzue Gaztezulo aldizkariari Hedoik emandako elkarrizketa interesgarri eta mamitsu bat. Irakurri eta ondoren datorren asteazkenean “Ihes ederra” lanaren aurkezpenera etortzeko are gogo gehiago piztuko zaizkizue, ziur!
Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986) kasta zaharreko idazlea da. Liburuzalea, idazle baino lehen. Irakurle porrokatua, mitozalea, eta idaztea zerbait sakratutzat hartzen dutenetakoa. Suzko liliak (Susa, 2008) poesia liburuaren egilearekin lau hitz gurutzatzea nahikoa da kultura bizimodutzat duela jabetzeko. Ezin dira Hedoi idazlea eta Hedoi herritarra bereizi. Hedoi bakarra da, bere horretan, ideia sortzaile eta arakatzaile, beti kontzeptu berrien arrastoan dabilena, paleolitikoko ehiztariak harrapakinaren arrastoan bezala, bidetik apartatzeko intentziorik gabe. Mutil serioa, kezkatua, eta egiten duenarekin konprometitua da. Bere baitan, ez da bere adineko gazteengan aurkitzen den axolagabekeria aurkitzen. Gaztetasun grinatsu horrek, jakina, ideia itxi eta absolutuetara bultzatzen du maiz, baina horrek ez du zertan txarra izan. Irakurri elkarrizketa, eta ikusiko duzu kulturari buruz (eta botereari buruz) gutxik esaten dituztenak esaten dituela. Ez du, askoren ustezko, heterodoxiaren beharrik palaziotako agintariak gupidarik gabe kolpatzeko. Durangoko liburu eta disko azokaren karietara lotu ginen berarekin, egun hotz eta euritsu batez; egun eder batez, beraz.
Zenbat elkarrizketa egin dizkizute liburua atera geroztik?
Ez nuke jakingo, baina 15-20 bai…
Asko!
Nik ere ez dut zergatia ulertzen, baina udazkena geroztik bigarren liburu aurkezpena izan zen, Xabier Montoiaren liburuaren ondoren. Editoreak ere aipatu dit ez dela ohikoa. Bestetik, Iruñerrian ez da idazle asko, eta horrek ere azal dezake zergatia. Egia da, hala ere, Gipuzkoan argitaratu izan banu, akaso, elkarrizketa gehiago egingo lizkidaketela…
Haize freskoarekin sartu zara literaturaren etxe zahar horretara: zein sentimendu duzu?
Sentimendu baikorra dut, batik bat, ikuspegi humanotik begiratuta. Luzaroan miretsitako pertsonak ezagutu ditut, eta euren apaltasuna deigarria egin zait; uste nuena baino gehiago dute esateko. Jende profesionala aurkitu dut, liburua irakurtzeko beta hartu dutenak oso denbora gutxi (eta lan asko) izan arren… Militantzia asko aurkitu dut, zentzu onean esanda. Izan ditut esperientzia txarrak ere, harrokeria-eta, baina, oro har, oso esperientzia ona izan da liburua argitaratzea. Literaturaren baitan, gainera, esparru zabaleko jendeaz ari naiz; baten batek pentsa dezake euskal literatura trinkoa eta bakarra dela, baina ez da: asko dira. Taldetxo askotan zatitua dago, eta taldetxo horietan, guztietan, hurbiltasuna eta elkartasuna sentitu ditut.
Miresmena sentitzen zenuen; zer dela eta?
Aitari esker dela esango nuke. Berak eman zidan euskal literatura ezagutzeko aukera. Bera izan zen lehen aholkularia.
Eta zer esan dizu aitak liburuaz?
Gustatu zaio, baina ez dakit hori epaitzeko pertsona objektiboa ote den. Berak, euskal irakurleen tankeran, ez du poesia asko irakurtzen, baina nik erabilitako lanabesak, edo tresnak, bere eskutatik pasatakoak dira, ia gehienak behintzat. Andre Breton, adibidez, nire irakurgai nagusietako bat dena, berak pasatu zidan (adibide bat jartzearren).
Etxean, beraz, literatura girotxoa duzue.
Niretzako funtsezkoa da hori. Nire etxean asko eztabaidatzen da, eta ez literaturaz bakarrik. Nire amona da horren iturburua, seguruenik. Pilar Berezibar du izena. Familiaren inteligentzia berarengandik datorkigu. Gaztetako kontua asko azaltzen dizkigu, bai gerra aurrekoak, eta bai gerra ondorengoak ere. Esango nuke bere buruak, hein batean, gerra aurrean jarraitzen duela. Amonak gerra erabiltzen du mundua epaitzeko. Ez dakit, ordea, liburutik zer ulertuko zuen. Azala ikusi zuenean izutu zen. Baina ez da harrigarria. Lehenago Gaston Lagaffe-ren komiki bat euskarara itzuli nuen (Frantzian oso ospetsua, baina hemen, antza, ez), eta berak arbuiatu egin zuen, pertsonaiaren izenak epaile ospetsu baten izena gogorarazten ziolako.
Mahmud Darwish-ek esan zuen poesiarik gabeko herria, herri garaitua dela.
Poesiak, edo kantagintzak, gugan geratzeko gaitasuna dute. Eleberriak baino gehiago, akaso. Salbuespenak salbuespen, esango nuke eleberriak baduela kontsumitua izateko joera, dibertitzeko joera, eta poesiak baduela alde filosofikoagoa. Eta, justuki, filosofiarik gabeko herria da, nire ustez, herri ez dena. Ez naiz ari poesia narratiboaz, baina esango nuke poesia gizarte baten isla dela. Uste dut gizakiarengandik oso-oso gertu dagoela, eta, aldiz, eleberria iragankorragoa dela. Filosofiaren eta deskribapenaren arteko zerbait da poesia.
Joseba Sarrionandiak galdetu zuen: zer aldatuko dugu poetok, poesiaren giltza ttipiaz?
Ezer gutxi! Orain, dagoeneko, musikariek ere onartzen dute ez dutela ezer ere aldatuko, eta hedapen handiagoa duen jarduna da… Baina poesiak, norberarengan, modu ezberdinean eragiten du. Hori oso interesgarria da. Joan den astean Gasteizko irakurleen klubean izan nintzen, eta harrituta geratu nintzen nire poesiaz egindako hainbat irakurketarekin: halakorik esan ote nuen nik? Joan den mendeko 20-30. hamarkadetan poesia liberatu egin zen, eta badu gu aldatzeko gaitasuna. Aldatzeko gaitasunik ez duen poesiak ez du sofa batek baino meritu gehiago… eta sofa oso polita izan daiteke!
Suzko lilia, izenburua, nondik dator?
Izenburua, hasieran, beste bat zen… Editorearekin hitz egin nuen, eta honako hau egokiagoa izan zitekeela pentsatu genuen. Benetako arrazoia da liburuak bi zati dituela. Lehenengoak, absentziarenak, liliarekin zerikusia du, eta bi zatien azken poesiek, berriz, suarekin dute lotura. Gainera, “sua” hitza asko agertzen da literaturan, baina ez “suzko” hitza, eta hori erakargarri egin zitzaidan… Bestetik, Stravinski konpositoreak badu Suzko txoriak izeneko obra bat, asko gustatzen zaidana.
Liburuak ez du gai nagusirik, edo diskurtso jakinik; nahikoa sakabanatua da, abstraktua…
Ildo bat aurkitzeko zailtasunak, arrazoi sinple batekin zerikusia izan dezake: lau urtez idazten aritutako poesiak dira. Eta, nire adinarentzat, lau urte asko da. Oso ildo ezberdinak jorratu ditut, baina azkenean, akaso, presentziaren eta absentziaren ideiarekin tematu naiz gehien. Horrek aurretiaz nire poesiak ezagutzen zituztenei halako atsekabea sortu die, beste gauza asko ez dituztelako aurkitu, umorea edo sarkasmoa, esaterako. Nire izaera medio, joera handia dut ezkontzen zailak diren ideiak lotzeko, oso muturrekoak, eta horregatik lotu nituen presentzia eta absentzia bezalako kontzeptu urrunekoak. Horientzako zakuak egin nituen, eta bertan nahasi. Testu urrun, hotz eta abstraktu horiek neutralizatzeko, ordea, azala eta hasierako aipua hautatu nituen, liburuaren beraren ordenaz batera. Azaleko irudiak oso muturreko ideia islatzen du, eta Bukowskiren aipuak ere horixe dio, bakea ez dela interesgarria.
Ezkontzen zailak diren kontzeptuen artean, sexua eta politika nahasi dituzu…
Bai, hala da. Houellebecq idazle frantziarrak ongi azaltzen du gaur egungo gizarte kapitalistaren sexu kontsumoa nolakoa den. Harremanak metaketarekin neurtzen dira: txortan zenbat bider egin dugun, zenbat esperma isuri den… Logika ekonomikoa da eta, beraz, suntsitzailea; adibidez, zu neska batekin bazaude oso polita delako, beti agertuko da politagoa den bat, eta politagoa den horrekin egonda ere, berdin gertatuko da… Bikotekideak gure irudiaren isla betetzen du, ezta? Gure aldagaia da, gu bere bidez baliozkotu edo degradatu gaitezke. Zentzu horretan bizitzaren ikuspegi postmoderno, liberala edo eskuindarra duen edonork ondo batera ditzake sexu-bizitzaren dimentsioa eta politika, bietan joera berdinak dituelako. Baina politikoki beste muturrekoak, ezkerrekoak bagara, ohartzen gara harreman kapitalistek, begirunez eta kontsekuenteki ideiekin bateratzen saiatzean, kale egiten dutela. Horregatik da aberasgarria olerkietan, bikote harremanei dimentsio politikoa ematea. Batzuk modu globalean daude lotuta (lozorro zelula islamiarrak, Alemania komunistako bandera, terrorismoa eta azalaren diktadura), eta beste batzuk joko xumeagoak dira.
Adibidez?
Adibidez…. Zure begi eztiek / hemen behar lukete / nireen zain / eta ez Italiako zentro-ezkerreko / koalizioaren irudian/. Hor, 1995 eta 2007 artean, Italian izan zen L’Ulivo zentro-ezkerreko koalizioa aipatzen dut, neskalagunak Olivia (lagunartean Olive) duelako izena, koalizioaren ikurra oliba zelako, eta une horretan urrun zegoelako. Alderdi Demokrata sortu berriak ere oliba mantendu du irudi gisa.
Olerki batean diozu mina bakarra dela; hala al da?
Esango nuke minak batzen duela. Zorionak ez bezala, minak batu egiten du. Polonian gertatu zitzaidan behin, Euskal Herriaz hitz egiten ari nintzela, mintzakideak hauxe erantzun zidan: “guri berdin gertatzen zitzaigun komunismoarekin”. Harrituta geratu nintzen: zer esan ote nuen horren inpresio okerra helarazteko, behar ez zen tokian (eskuinean) elkartasuna aurkitzeko? Zein tekla sakatu nuen? Minarena. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, alemaniarrek sekulako lintxamendua jasan zuten. Eta euren diskurtsoa entzuterakoan, askotan, eskuineko jarrera asko ulertzen ditut, minbera daudelako, eta nik min hori ulertzen dut. Nire amonari askotan esan izan diot: Alemaniarrekiko antzekotasun handiak ditugu, uste baino nabarmenagoak. Eta hau ez diot Nistzche, Marcuse eta Marx Euskal Herriarekin lotu nahi nituzkeelako, sortutako amarru bat, ez, benetakoa da. Alemania bitan zatitu zuten nazio bat da eta, berriro batzerakoan, erabat kolonizatu zutena. Ekialdeko Alemania desagerrarazi zutenean, bizimodu bat desagerrarazi eta morrontza ekonomikoa sortu zuten, mendebaldeak irentsi zuelako…
[Oso-oso abstraktu jarri gara Hedoirekin. Harrigarria da patiladun mutil mehar honek duen seriotasuna. Susa argitaletxeko lagunek Durangon ohi duten egoitzaren (Palentziarren elkartea) kanpoaldean gaude. AHTren kontrakoek mahaia jarrita dute aldamenean, materiala saltzeko. Jendea hara eta hona dabil, deabruaren hotzari eta euriari aurre eginez. Denak poltsez gainezka dabiltza: eguna pasatzeaz gain, dirua xahutu dutenaren seinale. Eskailera batzutan eseri gara, baina Hedoik ez du bere jarioari sakontasuna emateko eragozpenik izan. Burbuilatxo moduko batean sartu gara, eta hementxe gaude, guretzako ere zailak diren kontzeptuez hizketan. Bere burua ezkertiartzat duela aitortu duenez, pixka bat zirikatuko dugu, ea garbi hitz egiten ausartzen den…].
Duela gutxi Euskadi Sariak banatu dira, polemikaren erdian, nahiz eta komunikabideek polemika ezkutatzeko saiakera argia egin dugun; zein iritzi duzu?
Euskadi Sarien aldekoak entzuten ditut, eta eurekin ados nago, baina berdin gertatzen zait Utikan agiria sinatu dutenak entzutean. Sari publikoa den aldetik, erakundeek ezin dute itsuarena egin. Baina horixe egin dute. Sinatzaileen artean izen handiak daude, pisuzkoak, baina eurekin ez da hitz egin, erakundeek ez dakite zer pentsatzen duten. Horrek ondorio txar asko dakartza, adibidez, aurrerantzean irabazle direnek ez dutela behar luketen sinesgarritasuna izango, eta, okerragoa dena, lehenago irabazi zutenek ere ez dutela izango. Gutxietsitako saria izango da. Ezin dut ulertu akordiorik ez izatea, tristea da. Saria bera ere, 18.000 euro, lotsagarria iruditzen zait; ez gara Sobietar Batasunean bizi, sentitzen dut.
Ongi etorri literaturaren azpi mundura…
Musikarekin ere berdin gertatzen da. Belgikan, disko bat ateratzen duzu eta frantsesez abestua bada kristoren diru-laguntza emango dizute. Eta, nederlanderaz badago, berdin. Duela gutxi Euskadi Irratitik deitu zidaten, Mikel Laboaren heriotza zela eta. Jende guztia oso dinamika lakrimogenoetarantz lerratzen ari zen, eta nik gogorarazi nien Laboaren diskoak banatzen dituztenek oso lan txarra egin dutela. Laboaren diskorik ezin da Parisen edo Madrilen aurkitu, eta horiek dira gertuen ditugun hiriburuak. Mundua euskarara ekarri digu Laboak: Rimbaud, Elliot, Brassens, Bach, Brecht, Camaron… Ez dut uste beste hizkuntzetan jaio direnek hain goiz abestu dituztenik Brechten kantuak… Non dago mikellaboa.com? Ba al da Laboari buruzko dokumentalik? Ba al da ganorazko bideorik, Kataluniako telebistak egindakoaz aparte? Ez. Beraz, orain ez daitezela etorri dominekin, malkotan. Domina hori duela 25 urte eman behar zioten, eta Europa osoan beharko luke ezagun. Eta ez bada, ez da nahi ez zuelako, hori ez baita bere lana. Fermin Muguruza edota Berri Txarrak bezalako taldeak ezagun egin dira hemengo zirkuituetatik at, baina egun erdia konposatzen eta beste erdia telefonoz deika ematen dutelako. Esan Ozenki eta Metak etxeen diskoak aurkitu izan ditut Berlinen eta Londresen, baina eurak lan egin dutelako.
Metak nazioartean euskarazko katalogoa zuen diskoetxe ia bakarra zen, eta duela gutxi desagertu zen, arazo ekonomikoek itota: inork ez zuen deus egin hori galarazteko…
Hala da: non zegoen Eusko Jaurlaritza? Metak eta Esan Ozenki euskal musika unibertsal bihurtzeko Euskal Herriak izan dituen mugimendu indartsuenak izan dira (beti baliabide eskasekin aritu arren). Politika kontuekin zerikusirik ez duten festetan izana naiz Berlinen, eta Sagarroi eta King Mafrundi entzun izan ditut (biak Metak-ekoak). Generalitateak, katalanez abesten duten taldeei dirutza ematen die kanpora joateagatik, eta hala behar du. Baina, zer gertatzen da hemen? Hemen, politikari ezjakinak ditugu, eta horiei kultura bost axola. Ez dakit zenbat kontzertu, liburu aurkezpen eta errezitaldietara joana naizen txikitatik, eta politikaririk ez dut sekula topatu. Hori da porlana eta tunelen Euskal Herria, kito. Durangora ere joango dira, argazki pare bat atera, eta listo. Oso tristea da. Euskal Herriak per capita duen diru kantitatearekin!
[Hedoi Etxarteren jarduera literarioa aipatu dugu, baina musikaren sareetan ere badabil, eta ez nolanahi; armiarma bezala dabil, batera eta bestera, eroso. Iruindarra biolin-jotzailea da eta, azken aldian, Fermin Muguruzaren Asmathic Lion Sound System diskoan parte hartu duela eta nabarmendu da… Diskoetako liburuxken kredituetan arakatzea maite dutenentzako bai, behintzat. "2003an, institutuko aldizkarian aritzen nintzen, eta ospatzen genuen Liburu Eguneko irakurketara etorri zen Fermin. Elkarrizketa egin nion, maitasun handiz, zale amorratua nintzelako". Orduko hartan harremana egin zuten, eta, aurrerantzean, Etxartek egiten zituen fanzineak Fermini bidaltzen zizkion; "gainera, Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin jotzen nuen bakoitzean, etortzeko gonbitea egiten nion", aitortu du].
Fermin Muguruzarekin lanean aritzeko benetako aukera, ordea, Mirant al cel pelikularen soinu bandarekin iritsi zitzaizun…
Oso prozesu polita izan zen. Ferminek eszenak erakutsi zizkidan, eta filmaren nondik norakoak azaldu; gainera, erreferentzia batzuk eman zizkidan. Karlos Osinaga ere aritu zen gitarrak sartuz, eta baita muntaketan ere. Oso modu abstraktuan egin genuen lan: nik zerbait inprobisatzen nuen, eta Ferminek horren gainean ideiak ematen zizkidan: nota gehiago nahi zituela uneren batean, edo crescendoa bukaeran egitea, argiago edo ilunagoa egitea…
[Hedoi klasikoaren mundutik datorren musikaria da, bere ibilbideari erreparatuta behintzat (Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta Sarasate orkestra gazteetan aritua da), baina musika garaikideari lotutako kontuetan parte-hartzeko irrikaz dago. Sokak hainbat estilotan erabiltzen dituzte, besteak beste, gaur egun punta-puntan dabiltzan pop-rock talde askok (Nick Cave, Tindersticks, Massillia Sound System, Mouss…), baina, seguruenik, soka erabiltzeko joera ez da oraino munduaren bazter honetara iritsi, ez bada folkaren bidez. Momentuz, Fermin Muguruzarekin grabatzea lortu du Hedoik. Hasiera baino ez da, horregatik].
Ez donk armairu
April 30, 2011
El proper dia 7 de maig, dissabte a partir de les 20h, gratuït. En euskara, recital de poesia gai-les. Prenent com a punt de partida el llibre “Desitjos desordenats”, lectura poètica, humorística i (meta)física. “Ez dok armairu, ez don armairu” serà una presentació que proposarà trobar altres cantons a la literatura i noves lectures gay-les-trans-queers.
Datorren maiatzak 7an, larunbatarekin, arratsaldeko 20etatik aurrera, doan eta euskaraz. “Desira desordenatuak: Queer irakurketak (euskal) literaturan” liburua abiapuntu harturik, irakurketa poetiko, umoristiko eta (meta)fisikoa izango da inondik ere.
Literaturari (euskaldunari zein kanpokoari) bestelako ertzak aurkitzera eta irakurketa gay-les-trans-queer berriak proposatzera datorren liburu-aurkezpena izango da “Ez dok armairu, ez don armairu”.
Sorteig concert Mikel Urdangarin
April 30, 2011
Baditugu zozketaren irabazleak!!!! 1 eta 20 komentarioak dira (Iñigo Agirre eta Maria Unsain). Azpian, zozketa ikus dezakezue. Ja tenim guanyadors/es!!! Són els comentaris 1 i 20 (Iñigo Agirre i Maria Unsain) ! Aqui podeu veure el sorteig:
https://www.sortea2.com/versorteo/mikel-urdangarin-22561
Sarrera zuen izenean izango duzue han bertan!Podreu trobar la vostra entrada al vostre nom a la guixeta!
ZORIONAK!!!
El proper dia 8 de maig Mikel Urdangarin, Rafa Rueda i Bingen Mendizabal oferiran un concert a la sala Harlem a les 22:30 i des del blog de l’Euskal Etxea fem un sorteig de 2 entrades individuals per aquest concert. Només heu de dir d’on és Mikel Urdangarin? On va néixer? I de pas, si voleu dir-nos quina és la vostra cançó favorita, endavant! Animeu-vos!!
Datorren maiatzak 8an Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalek Harlem aretoan kontzertua eskainiko dute, gaueko 22:30etatik aurrera. Euskal Etxeko blogak bi sarrera indibidual dauzka zozketatzeko. Kontzertura doan joan nahi baduzu galdera erraz hau erantzun behar duzu: Non jaio zen Mikel Urdangarin? Bide batez, esaguzue zein den Mikel Urdangarinen zuen abesti gogokoena? Animatu eta parte hartu!
Desitjos desordenats
April 20, 2011
El proper 6 de maig, divendres, a les 20h taula rodona sobre la literatura queer basca. A càrrec de Kattalin Miner, Rikardo Arregi, Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro i Juanjo Olasagarre. Gratuït [cas].
Datorren maiatzak 6an, ostiralarekin, 20etan euskal literatura queer-ari buruzko mahaingurua, Kattalin Miner, Rikardo Arregi, Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro eta Juanjo Olasagarreren eskutik. Doakoa, gazteleraz.
Korrikako bideo onenak!!
April 20, 2011
Hementxe dituzue aurtengo Korrikan grabatu ditugun bideo onenak, politenak, oroitzapen ederrak ekartzen dizkigutenak… Opor egun hauetan gozatzeko hementxe dituzue eskura; bideo hauen artean Bartzelonako euskalakariak korrika, Euskal Etxeko dantzarien lana, lipduba, etab.
Aqui teniu els millors videos de la Korrika d’enguany, videos que ens porten uns records molt bonics… Aqui els teniu per poder gaudir d’ells durant aquests dies de vacances; entre ells teniu els “euskalakaris” de Barcelona, els dantzaris de l’Euskal Etxea ballant, el lipdub…
Korrikaren amaiera Bartzelonan:
Dantzari dantza:
Trikipoteoa:
Korrika:
Lipduba:
Julio Sotori elkarrizketa
April 20, 2011
Datorren astean bertsolariak izango ditugu gurean, apirilak 28an Uxue Alberdi eta Julio Soto izango ditugularik bertso-saioa egiten (HEOko areto nagusian) eta larunbatean bertso afaria Eneko Lazkoz eta Jon Elizetxerekin Euskal Etxean. Hemen azpian Julio Soto Nafarroako Bertso Txapelketan irabazle atera berri den bertsolariak Argia aldizkariari eginiko elkarrizketa duzue ikusgai. On egin!
Literaldia’11
April 20, 2011
Desprès de Setmana Santa, i com sempre al voltant del dia de Sant Jordi, arriba la Literatura a l’Euskal Etxea, arriba el nostre festival Literaldia’11. Enguany podrem gaudir d’autors com Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Hedoi Etxarte i Jabier Muguruza; literatura queer basca, bertsolaris, recitals de poesia, presentacions de llibres, recitals dramatitzats…Tot un seguit d’activitats per apropar-nos i conèixer una mica millor la nostra literatura.
Aste Santuaren ondoren, eta betiko moduan Sant Jordi egunaren inguruan, Literaldia’11 jaialdia helduko da Euskal Etxera. Aurten hainbat idazle eta egile izango ditugu gurean, hauen artean Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre Hedoi Etxarte edo Jabier Muguruza; euskal queer literatura, bertsolariak, poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak, errezitaldi dramatizatuak… Ekitaldi ugari eta askotarikoak gure literaturara hurbildu eta hobeto ezagutzeko.
Tothom parla del temps, nosaltres no
April 14, 2011
El proper dia 4 de maig, a les 20h, xerrada de “La bella fugida” (Ihes ederra) a càrrec d’Hedoi Etxarte. Gratuït [cas]. La Bella Fugida (Alberdania 2010) és la traducció del basc al castellà de la novel·la gràfica Ihes ederra (Alberdania 2009). El còmic va ser creat per Hedoi Etxarte (Pamplona 1986) i Alain M. Urrutia (Bilbao 1981). El text ha estat traduït i posat en pàgina a l’espanyol pels autors del treball original. Al costat de la traducció, el llibre tindrà versió en català (La Bella Fugida traduït per Carme Oliveras, Alberdania 2010). El llibre té una introducció en anglès escrita pel britànic Anaven Zaldua, professor de la Universitat de Oxbridge.
La Bella Fugida explica la història d’una parella heterosexual que viu en la República Lliure Basca. Joanes Apaolaza és fotògraf i Olga Perls mestra. La conquesta amorosa i la territorial són els eixos d’aquesta novel·la gràfica. Els temes que conformen el llibre són la colonització, els lligams i la impossibilitat d’alliberar-se de territoris, cossos i cultures. El resultat és una realitat alternativa, no menys asfixiant que la conjuntura no-fictícia.
El llibre és un joc que sol ser comú en la vida diària però aplicat, aquesta vegada, a escala major: per què no repetir les preguntes sobre el fortuït del fet amorós a qüestions polítiques o territorials.
Datorren maiatzak 4an, arratsaldeko 20etan, Ihes ederra liburuari buruzko hitzaldia, Hedoi Etxarte egilearen eskutik. Doan (gazteleraz). Asteazkena eguzkitsu dator: Sozialistische Deutsche Studentenbund-en afixa batetik habiatuta Ihes Ederra (La Bella Fugida, 2010) liburuaren glazisetan sortutako gaien inguruko espitxa. Goizaldean eta goizean goiz, hodei maskal batzuk gera litezke, baina ez dute luze iraungo eta giro eguzkitsua nagusituko da aipu bakanetatik habiatuta. Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura maximoek gora egin eta giro epelagoa izango dugu, termometroa arratsaldearen hasieran 20 ºC-ren bueltan ibiliko da.
Hitzaldia eta irudiak.