Giorgio Bassmatti

January 29, 2011 · Print This Article

Giorgio Bassmatti datorren otsailak 5ean gurean izango den kantari gipuzkoarra da, Euskal Etxeak hasi berri duen “El Rebost” zikloari hasiera emanez. Hementxe duzue egin diogun elkarrizketa mamitsua (eta gogoratu Facebook-en bi sarrera zozketatzen ditugula)

1. Nor da Giorgio Bassmatti?
Andoainen jaio eta orain Donostin bizi den abesti egilea. Pop edo folk (ipar amerikako folk, ez Gwendal eta horrelakoak egiten dutena) abestiak egiten duen pertsona. Gertuko edo eguneroko historiak kontatzen duen trobadorea, batzuk alaiak, beste batzuk gutxiago. Bizitzan bezala, txo. Gehienetan arratsalde batean hasi eta bukatzen dira abestiak. Kontzertuak dendetan jo ohi duen gizontxoa

2. Zer esan ahal diguzu letra hauei buruz…

Sombras de muchachos que por el día son sombras Y al anochecer revolotean como las palomas (Sombras)
Beno, pentsa jende gaztia nola izaten garen. Edo diren jajajajaja. Nik dagoeneko ez naiz oso gaztea. Ba gazteak badakizue eguna ohean igarotzen dutela, gehienetan bakarrik :D , eta gero gabean, tragoxkak hartu ondoren ta, lagunen artean, ba nola suspertzen doaz, neskekin hitzegiten dute eta guzti! Sinestezina! Eta neskek erantzun! Miraria!

Hey, mi amado Jerôme ,te equivocaste de botón, no una, ni dos, ni tres veces, sino unas cuantas más.(Jerome Kerviel)

Jerome kerviel Societe generalen fondo-desbideratze hura egin zuen tipoa da. Beno, ez zuen desbideratu, zuzenean galdu egin zuen! Abesti bat egin nion, eta hamaika lekutan agertu zen: BBCn, Publicon, hemen Diario Vascoko azken orri osoan, poloniako aldizkarietan (polonia herria, ez TV3ko saioa ;D) . Nire 15 minutuko fama pusketa ederra jan nuen abesti horrekin

Abendua iristean, urtea azertzean, ez dudala ezer faltan bota, konturatzen naiz (Kafea eta galletak)

Askotan, oraintxe bertan adibidez, egunak igarotzen dituzu sin más. Ala hori dirudi. Gauz arruntak egiten, eguneroko bizitzan murgilduta, emozio gutxikin. Baina azkenean ez da horrela. Urtea bukatzean, birpasatzen dezu eta ikusten duzu urte ederrra eta ikaragarria izan dela.

3. Zuri buruz hitz eginez…Parlem de tu…
Handitzen zarenean… zer nahi duzu izan?

Ostia, handiagoa egiten banaiz morbidoa izango naiz. Atzo Truffaut (kontuz, erreferentzia kool eta modernoa) zinegilean Besos Robados filma ikusi nuen Donostian, eta amaitzerakoan agertzen da tipo arraro bat kriston hitzaldi ederra botatzen duena. Hitzaldi hori hitz hauekin amaitzen da: “Baina diferentzia badago. Ni erabat zoriontsua naiz”. Niretzako, nahikoa hori banaiz.

Beldur edo fobia bat
lehen abioian bidaiatzea. Baina orain, droguekin (legalak, lasai), akabo beldur hori.
Filia edo zaletasun bat:
Kontatzeko modukoa, ezta? Jajajajajaja. Ba ez dakit, abestiak egitea.

4. Erantzun mesedez hitz bat edo bitan…
-Bartzelonako txoko bat:
biniloak saltzen dituzten dendak. Eta Guell parkia. Turista gisa egon naiz gehienetan.
- Euskal Herriko txoko bat:
Bukowski taberna (Donostia)
-Jotzea gustatuko litzaizuken instrumentu bat:
Gong bat
-Janari bat:
4 gaztako pizza. Eta Arzak-en edozein menua.
- Edari bat:
Egunez ura. Gauez ura izoztua ron eta kokakolakin
- Filme bat:
« La Pasión de Juana de Arco » , woody allenen « la ultima noche de boris grushenko » edo « requiem por un sueño ». Euskaldun lehen porno filma argitaratu arte, hauexek dira gogokoenak
- Liburu bat:
Fernando Hierrok Eurokopa batean esan zuen bezala: « Nire Kompat diskeko argibideak » jajajajaja. Benetan, « 1984 » edo « « El Elogio de la Sombra »

Comments

Una Resposta en “Giorgio Bassmatti”

  1. El Rebost, nou cicle / ziklo berria : Euskal Etxea Barcelona on February 1st, 2011 3:08 pm

    [...] que la prestigiosa revista Rock de Luxe li va fer (i a la nostre secció Zer-Nori-Nork, l’entrevista que l’hem fet nosaltres, no menys [...]

Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario bat idatzi ta nahi eskero gravatar bat.