Olentzero Euskal Etxean!
December 21, 2010
Urtero bezala, aurten ere Olentzero Bartzelonako Euskal Etxera etorri da, Euskal Herriko etxeetara joan aurretik bisita txiki bat egitera. Arratsalde ederra pasa genuen denok elkarrekin eta opari eta guzti ekarri zizkigun, oso zintzo portatu baikara urte honetan!
Mintzalaguna eta Berbalaguna Bartzelonan
December 21, 2010
Aurten ere Mintzalagun programa martxan jarriko dugu Bartzelonako Euskal Etxean;programa honen helburua euskaraz ikasten ari diren ikasleei ahozko euskara praktikatzen laguntzea da. Era berean, Berbalagun taldea ere osatuko dugu 2011 hasieran. Honen helburua euskal hiztun edota euskaldun zaharrek Bartzelonan euskaraz hitz egin edo berba egiteko aukera edukitzea da. Animatu zaitezte!
Gabon zoriontsuak!Bon Nadal!
December 21, 2010
Iritsi dira Gabonak eta Bartzelonako Euskal Etxeak bere ateak itxiko ditu egun batzuez, baina 2011ko programazioa lantzen buru belarri jardungo dugu egunotan ere. Urtea indartsu hasiko da, Ez Ahaztu-No oblidem oroimen historikoko zikloarekin, San Sebastian eguna eta bestelako ekintza askorekin. Gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu blogeko egutegia. Oporretatik bueltan izango dituzue albiste gehiago! Gabon zoriontsuak pasa!
Ja ha arribat Nadal i l’Euskal Etxea de Barcelona tancarà alguns dies, però aquests dies continuarà treballant preparant la programació del 2011. L’any començarà fort, amb el cicle de memòria històrica Ez Ahaztu- No Oblidem, la festivitat de Sant Sebastià i moltes altres activitats. Si voleu saber més, consulteu el calendari del blog. A la tornada de les vacances tindreu més noticies! Bon Nadal!
Santo Tomaseko feriya, txistorra ta ogiya!
December 14, 2010
El proper dissabte dia 18 de desembre, a partir de les 6 de la tarda cercaviles pels carrers de la Ribera acompanyats de txistularis, trikitilaris, txalapartaris i dantzaris per acabar al Txoko de l’Euskal Etxea on gaudirem de pintxos de txistorra i el txotx de la Sidra.
Datorren larunbatean, hilak 18, arratsaldeko 6tatik aurrera Ribera auzoko kaleetan zehar poteoa, txistulari, trikitilari, dantzari eta txalapartariz lagundurik. Euskal Etxeko txokoan amaituko dugu txistorra pixkat janez eta sagardoa txotxetik edanez.
Concert de Rusó Sala
December 14, 2010
El proper divendres dia 17 de desembre, dintre del cicle Ars Nexus concert de la cantant catalana Rusó Sala a les 20h a l’Euskal Etxea. Des de la publicació del seu primer disc “La Ciutat Imaginàra” (juny’09), la catalana Rusó Sala ha continuat explorant les sonoritats que bressolen la seva terra natal, incorporant a les seves cançons que ressonen a manera de ressons antics entre les seves lletres i melodies. Es presenta en l’Euskal Etxea en format íntim, convidant-los a acompanyar-la, a ritme de guitarra i veu, per aquest viatge de la vida a través de la música.
Olentzero Euskal Etxean
December 14, 2010
Datorren ostiralean, abenduak 17, arratsaldeko 18etatik aurrera, Olentzero bisitan etorriko zaigu Euskal Etxera. Euskal Herriko etxeetatik pasa aurretik urtero etortzen da Olentzero bisitan Euskal Etxera. Ondo portatu bazarete opariren bat eskatu ahalko diozue, eta ez bazarete zintzoak izan, gutxienez ikatz gehiegi ez ekartzeko eskatzeko aprobetxatu ahal duzue. Animatu eta etorri Olentzero ezagutzera!
El proper divendres 17 de desembre, a partir de les 18h, l’Olentzero vindrà de visita a l’Euskal Etxea. Com cada any, abans de passar per les cases d’Euskal Herria la nit del 24, l’Olentzero ens visita a l’Euskal Etxea. Si heu estat bons durant l’any podreu demanar-li regals, i si no heu estat massa bons, al menys li podreu demanar que no us porti massa carbó. Animeu-vos i veniu a conèixer l’Olentzero.
Presentació del llibre “El judío errado”
December 9, 2010
El proper dimecres dia 15 de desembre, a les 20h a l’Euskal Etxea, presentació del llibre “El judío errado” amb la presència del seu autor Albert Pradilla. L’autor d’aquest llibre ha conjugat la investigació, el rigor periodístic i l’experiència personal per cridar l’atenció sobre un dels pilars del conflicte arabe-israelià: el propi Estat d’Israel.
La crònica i les entrevistes amb alguns dels protagonistes d’aquest conflicte ens apropen a la mentalitat i forma de ser d’un estat colonial que, a més d’amb els seus veïns, té un greu problema amb ell mateix. Esquerra i dreta; ultraortodoxia i laïcisme; moviments pro-palestins i colons jueus completen una barreja explosiva que fa d’Israel un país que es defineix com a ‘jueu i democràtic’ però que en realitat és democràtic per als jueus i, per sobre de tot, jueu per als palestins.
Datorren asteazkenean, hilak 15, arratsaldeko 20etan Euskal Etxean, “El judío errado” liburuaren aurkezpena, Albert Pradilla bere egilearen eskutik. Liburu honen egileak ikerketa, kazetaritzaren zehaztasuna eta esperientzia pertsonala elkartu ditu arabiarren eta israeldarren arteko gatazkaren oinarrietako bati buruz ohartarazteko: Israelgo estatua bera.
Kronikek eta gatazkaren protagonistetako batzuekin izandako elkarrizketek estatu kolonial baten pentsaerara eta izaerara hurbiltzen gaituzte, haren auzokideekin ez ezik, bere buruarekin arazo larria duen estatua, hain zuzen. Ezkerrak eta eskuinak, ultra ortodoxiak eta laikotasunak, palestinarren aldeko mugimenduek eta kolono juduek nahasketa lehergarria osatzen dute. Horrek guztiak erakusten du bere burua “judutzat eta demokratikotzat” duen herrialdea den arren, benetan, Israel demokratikoa dela juduentzat, eta, batez ere, judua dela palestinarrentzat.
IK, club de lectura
December 9, 2010
El proper dia 13 de desembre, dilluns, nova edició del club de lectura a l’Euskal Etxea. Datorren abenduak 13an, astelehenarekin, irakurle klubaren saio berria Euskal Etxean.
Concert de Bide Ertzean
December 9, 2010
El proper 11 desembre a l’Euskal Etxea a les 20h, concert de Bide Ertzean. 3€ amb consumició (socis gratuït). Bide Ertzean porta temps en això, sense pressa però sense pausa. El seu no són els esprints, els canvis forts de ritme o les batzegades (estilístics), de tant en tant es pren els seus descansos, però ja han passat dotze anys des que va sorgir i ha publicat vuit discos. Les característiques de les seves cançons són: estructures simples, elegància en els arranjaments, la
importància de la melodia, la cura de les lletres … Fugint de la
repetició, en les cançons del seu repertori, la instrumentació, els
ambients, l’ estil canvia; des del country-pop elegant fins balades
soul, algun vals, rodones cançons pop o els mitjos temps que tan
bé domina la banda.
Bide Ertzean ha tornat amb Don Inorrez, un disc d’hivern, però no
fred, un disc sobre cors solitaris, absències i tardes de diumenge.
El millor de la tradició pop en euskara.
Datorren abenduak 11an Euskal Etxean, 20etan, Bide Ertzean taldearen kontzertua. 3€ edariarekin (bazkideek doan). Bide Ertzean aspaldi ari da, astiro baina beti ari. Ez du sekula sprintik jo, ez du erritmo aldaketa bortitzik egin, ez da zabuka ibili, tarteka beharrezko atsedenaldiak hartu ditu, baina dagoeneko hamabi urte igaro dira taldea sortu zenetik eta zortzi disko kaleratu ditu. Bide Ertzeanen musikaren ezaugarri nagusiak sendoak dira: kantuen egituren soiltasuna, moldaketa dotorez
janzteko kezka, melodiaren garrantzia hitzak zaintzeko ardura. Errepikapenean erori gabe giroak eta estiloa aldatu egiten dira kantu batetik bestera: country-pop dotorea, folk kutsuko pieza biluziak , vals-ak eta pop kantu nahastu egiten dira hain ondo egiten dituen tenpo ertaineko kantuetan. Soinu akustikoa elektrikoari gailenduz.
Neguko disko batekin – Don Inorrez- itzuli da Bide Ertzean, negukoa baina ez hotza, bihotz bakarti, ausentzia eta igande arratsaldeei buruzko kantuez osatua. Egun, Euskal Herrian dagoen pop talderik sendoena.
Olentzero badator!
December 3, 2010
Olentzero hasi da prestatzen Euskal Etxera etortzeko. Abenduan zehar oparitxoak uzten joango da Euskal Etxean; hauetako batzuk Sorkun, Gari edo Bide Ertzeanen kontzertuak EH Sonaren amaiera modura, liburu aurkezpenak, Bartzelonan zehar euskal musika talde ugariren kontzertuak, eta noski, urteroko ohitura onak ezin dira galdu, San Tomas eta Olentzeroren etorrera! Aurten zintzoak izan al zarete? Lasai, Euskal Etxeak abendurako opari ederrak prestatu ditu zuentzat ere!
Olentzero ja ha començat a preparar la seva visita a l’Euskal Etxea. Durant el mes de desembre anirà deixant “regals” a l’Euskal Etxea; alguns d’ells són els concerts de Sorkun, Gari i Bide Ertzean per tancar l’EH Sona d’enguany, presentacions de llibres, molts concerts de grups bascos a Barcelona, i és clar, els bons costums de cada any no es poden perdre, San Tomas i la benvinguda a l’Olentzero! Heu estat bons i bones aquest any? Tranquils, l’Euskal Etxea ha preparat també per vosaltres uns regals ben macos per desembre!