Ibai Atutxa. 452 gradu Fahrenheit
March 23, 2010 · Print This Article
Imaginatzen dut ‘bascos a barcelona’ horietako bat ni ere izan banaizela, dudarik gabe euskalduna, eta dudarik gabe Bartzelonan bizi naizen heinean. Duela hiru bat urte etorri nintzen Bartzelonara Literatura Konparatuan Masterra egiteko asmoarekin, eta ordutik hona, buru-belarri lanean nabil lagun talde batekin 452 gradu Fahrenheit [link https://www.452f.com/index.php/eu.html] aldizkarian. Batez ere proiektu honi buruz hitz egingo dizuet Bartzelonako euskaldunok egiten dugunaren adibide.
Euskal Filologia, Kamarero, Literatura Konparatu, Irakasle Partikular, Filosofia Garaikide, Euskara irakasle, eta Egunkari Banatzaile lanak eta ikasketak egin ditut Euskal Herria, Ingalaterra eta Katalunian zehar eta 452fk guzti horretatik zerbait duela pentsatzea gustatzen zait, beste taldekideen ezagutzekin batera. Proiektu potoloa, beraz, burutu nahi duguna.
Zer da, baina, 452faldizkaria? Oinarri oinarrian literatura konparatuaren alorra jorratu nahi duen sei-hileroko aldizkari digitala da. Esan bezala, ikerketa munduan hasi berri garenon artean sortu dugu 452f, eta ikerle hasi berri zein ospetsuen topalekua izatea nahi genuen hasieratik, batez ere, literaturari buruzko ahots eta pentsamendu berriei lekua bermatzeko asmoarekin. Edukien kalitatearen alde egiten dugu beti (horretarako sortu genuen komite zientifikoa [link https://www.452f.com/index.php/eu/comite-cientifico-02 ] ), eta horrekin hizkuntzenganako konpromisoa[link https://www.452f.com/index.php/eu/traductores-02 ]ere hartu genuen hasieratik (euskaraz, katalanez, ingelesez eta gazteleraz argitaratzen ditugu eduki eta artikulu guztiak). Guzti horrek aldizkariaren itxura eta funtzionaltasunari kalterik ez egitea zen beste xedeetako bat, eta Igotz Ziarretaren diseinuari [link https://www.igotz.com/ ; https://www.deabruk.com/ ] eta ilustratzaile taldeari [link https://www.452f.com/index.php/eu/illustradores-02] esker lortu dugula pentsatu nahi du. Literatura Konparatu berritzailea, beraz, ahalik eta irakurlego zabalenari, ahalik eta kalitaterik altuenarekin.
Bigarren alea kaleratu berri dugu. Oraingoan, nazio nortasunak eta literaturaren arteko erlazioa jorratu eta problematizatu nahi izan dugu monografikoan [link https://www.452f.com/index.php/eu/editorial-02 ] eta emaitza interesgarria lortu dugula ezin uka daiteke. Zoritxarrez ez digu euskaldunik idatzi oraingoan, baina argi geratu da asko dugula ikasteko munduko herri ezberdinetatik proposatu digutenetik. Miszelanian gainera, Gabriel Arestiren “NireAitarenEtxea” poemaren errusierarako itzulpenaz hitz egiten digun artikulua ere argitaratu dugu.Oraingoz hizkuntza originaletan badaude ere, datozen egunetan argitaratuko dira artikuluen itzulpen guztiak. Anima zaitezte eta irakurri!!
Comments
Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario bat idatzi ta nahi eskero gravatar bat.