Gorka Lasa “Lasarose”ko kideari elkarrizketa
February 23, 2010 · Print This Article
Kaixo Euskal Etxeko lagunak! Ni Gorka Lasa naiz eta duela hamar urte inguru nabil Bartzelonatik. Bizitzak behartuta eta patuak zuzenduta bezala, tatuajeak egitera etorri, eta negozio txiki bat ireki nuen nire emaztearekin bat (“Sun Tattoo” izeneko denda). Harrezkero, nire beste lanbidea ere aurrera ateratzeko aukera izan dut, eta musika eginez, “Gorkhiru” eta “Diego Paqué” taldeetan aritu naiz azkenaldian.
Hona etorri aurretik, Euskal Herrian “Mo´Mau” taldean jo nuen (ETB-ko “Vaya semanita!” izeneko lehen saioetan agertzen zen zuzeneko taldea) eta “Ganbara” taldean ere kolaborazioak egin nituen. Gaur egun, LASAROSE taldean sartuta nabil Jefferson Rose baxujoleari esker.
Proiektu honetan, Euskal Herriko doinu zaharretatik hasi eta Ameriketako musika herrikoi desberdinak agertzeraino bidai luze bat egiten dugu. Ia zer musika tankera egiten dugun galdetzen badigute, “Funky-Folk” deitzen diogula esango dugu; baina etiketak jartzen hastea baino, hobe da musika entzutea. Horretarako, aukera ezin hobea izango du nahi duenak Martxoan egingo dugun Euskal Etxeko kontzertuan. Gutaz aurretik zerbait jakin eta entzun nahi baduzue, Myspace-n LASAROSE orrialdetxoa dago zain:
https://www.myspace.com/lasarosehttps://www.myspace.com/lasarose
Comments
Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario bat idatzi ta nahi eskero gravatar bat.