Euskal Etxearen mahaigaina
Zure ordenagailuaren mahaigainean euskal etxearen logoa jartzeko aukera duzu. Klik egin hurrengo fitxategian [ Euskal Etxea Mahaigaina ]eta jar ezazu Euskal Etxea zure ordenagailuan
Zure ordenagailuaren mahaigainean euskal etxearen logoa jartzeko aukera duzu. Klik egin hurrengo fitxategian [ Euskal Etxea Mahaigaina ]eta jar ezazu Euskal Etxea zure ordenagailuan
Hemen duzue laister kaleetan, tabernetan, kultur etxeetan Euskal Herria Sona 06! festibala aurkezten duen kartela [Euskal Herria Sona 06! Kartela pdf formatuan] . Ikusten duzuenez azaro oparoa izango dugu Bartzelonan, eta jada hau 9.urtea dugu. Zuen eskuetan usten dugu baita ere Euskal Herria Sona 06! Triptikoa pdf formatuan.
Per baixar el dossier de premsa [catalĂ ] [euskara]
Astegun buruzuria. Oreretako taberna ezagun batean gaude, arratsaldeko lauretan, Toni Strubell (Oxford, 1952), ebakia, grabagailua eta laurok. Luze mintzatu gara, nahi baino gutxiago, ordea. Zabal, nahi baino hestuago, halere. Euskal Herriaz eta Kataluniaz, euskaraz eta katalanez hitz egin dugu. Gustura, astegun buruzurian. Buruarekin, baina zurikeriarik gabe.
Zerk dakar katalan bat Euskal Herrira?
Nire kasuan bi arrazoi nagusi aipatuko nituzke. Bata, familiatik datorkidana litzateke. Esilioan geundela, nire aitona harpidetua zegoen Argentinako euskal argitalpen guztietara. Esan daiteke gure etxean euskarazko liburu gehiago zeudela gaztelerazkoak baino. Bera hil zenean nik jaso nituen liburu haiek guztiak, eta benetan identifikatuta sentitu nintzen Euskal Herriarekin. Bestea, motibazio politikoarekin lotuagoa dago. Esiliotik itzulita, trantsizioan, desengainu handia hartu nuen katalanek konstituzioaren aurrean izan zuten jarrerarekin. Akats larria zela pentsatu nuen Frankoren ondorengoek inposatutako hura onartzea. Lituanian, adibidez, ez ziren Sobietar Batasunetik irten guztiari “bai” esanda, Korsikarrek ere ez diote frantziarrei denean men egiten, eta euskaldunak ez ziren makurtu konstituzioaren aurrean. Zentzu horretan, Euskal Herrian gustukoagoak nituen koordenadetan bizitzeko aukera aurkitu nuen.
Ez zara bakarra…
Duela urte batzuetatik hona, tantakako jarioa dago Kataluniatik Euskal Herrira. Madril eta Estatu osotik ere bai. Euskal Herriak bizi kalitate ikaragarria eta bizirik dagoen herria eskaintzen ditu, eta hori erakargarria da askorentzat.
Hori zerbaiten adierazle izango dela uste al duzu?
Kataluniaren kasuan, neke handia dago politikari dagokionez. Euskal Herrian erabakitzeko eskubideaz eta lurraldetasunaz hitz egiten duen prozesu oso bat dago abian. Katalunian lurraldetasunaren ideia erabat zapuztua dago, eta nazio moduan erabakitzeko eskubidea ia ez da aipatu ere egiten.
Otsailaren 18an manifestazio ikaragarria egin zen Bartzelonako kaleetan erabakitzeko eskubidearen alde…
Bai, egia da. Kataluniako soziologia interesgarriagoa baita politika baino. Herritarrak ez daude batere gustura euren politikariekin. Alderdiek soziologia horretatik xurgatzen dute, baina beren oinarriak gaizki tratatzen dituzte oso, eta herriarengandik urrunegi daude. Euskal Herrian alderdiek egoitzak dituzte kaleetan: batzokiak, herriko tabernak eta abar. Jendea trago bat hartzera edo afaltzera joaten da, bilgune dira askorentzat. Katalunian alderdi baten egoitza izan daitekeen gauzarik tetrikoena da.
Zer dela eta gertatzen da hori?
Arrazoi historikoetara jo behar dugu kontua behar bezala ulertzeko. Frankismoarekin kaltetuen irten zen herrialdea Katalunia izan zen, zalantzarik gabe. 30. hamarkadan egin ziren hauteskunde guztietan, alderdi katalan eta katalanistak izan ziren hiru bozkatuenak: ERC, Lliga de Catalunya eta Accio Catalana. Trantsizioa pasata izan ziren lehen hauteskundeetan ERC, ordura arteko azken hauteskundeetan botuen % 40 zuen alderdia alegia, ez zen legala. Frankismoak kataluniar gizartea hautsi zuen, eta ondorioz ordura arte indarrik ez zuten alderdiak oso indartsu sartu ziren.
Alderdi arrotzak.
Katalunian erabat arrotzak zirenak. Primizia bat emango dizut: liburu bat prestatzen ari naiz, eta badakit etsai asko egingo ditudala liburu horrekin. Bertan, PSOE frankismoaren garaipen handia izan dela azaltzen dut. Alderdi honek ez zuen inoiz botuen % 3 lortu Katalunian. Trantsizioan lau katu baino ez ziren. PSC-ren bidez, PSOE alderdi handi bihurtu da, egun komunikabide gehienak eta hautesleen botu gehienak dituena. Haientzat, Katalunia ez da nazioa. Ondorioz, garai batean zalantzan jarri ere ezin ziren gauzak daude gaur egun zalantzan. PSOEk PSC erabat jan du. Martxa honetan PSE bera PSC baino hobea dela esango dugu. Negargarria da.
Frankismoaren garaiko errepresioa ere gogorra izan zen.
Ikaragarria. Gerra zibilak Euskal Herrian urtebete iraun zuen bitartean, Katalunian hiru urte iraun zuen, eta hogei aldiz hildako gehiago izan ziren. Baina kontua ez da errepresioa zenbatekoa izan zen, errepresio horrek zein ondorio izan dituen baizik. Eta hor Euskal Herriarekin alde nabarmena dago. Adibidez, Gernikaren bonbardaketaren 50. urteurrenean, euskaldunek 70 mila pertsona bildu zituzten Gernikan. Gudariaren figura mito bihurtu zen, eta garbi dago gerra garaian nor zen nor. Katalunian ez dugu memoria historikoa egoki kudeatu.
Salamancako paper famatuen auziak zerbait hobetu duela dirudi.
Ni “Duintasunaren aldeko batzordea”-n ibili nintzen. Batzorde honek, alderdikerietatik at, memoria historikoaren berreskuratzearen alde eta paperak Kataluniara itzultzearen alde egin zuen lan. Lortu genuen, baina arazoa sakonagoa da. Katalan politikari eta komunikabideek Kataluniako historiaz ez dutela ezer jakin nahi dirudi. Nazien konzentrazio eremuetan milaka katalan hil ziren, eta 2005 arte ez dute horri buruzko libururik egin. Bartzelona futbol taldeko presidentea hil egin zuten gerra zibilean eta Generalitateak, unibertsitateek eta Barçak berak ez dute ia ezer egin. Transizioan memorioa historikoa berreskuratzeko aukera galdu genuen.
Hori larria da.
Benetan larria. Begira, katalanek gure eskubide historikoak galdu ditugu Espainiaren kontra borrokatu garelako. Euskaldunak baino gehiagotan. Euskaldunek paktatzen jakin izan duzue, eta horregatik mantendu dituzue irganean zuen eskubide historikoak. Kontrako irudia izan arren, uste dut euskaldunak politikari hobeak zaretela katalanak baino.
Euskal Herrira transizioa bukatuta etorri zinen, 1981ean. Zer aurkitu zenuen hemen?
Lehentasunak garbi zituen herria. Sortzeko gaitasuna zuena. Mugitzen zena. Inork ezer oparituko ez ziola garbi zuena. Katalunian Generalitatea berreskuratzearekin “hau egina zagok” pentsatu genuen. Euskal Herriak aurrera jarraitu zuen bere lehentasunen alde.
Hemen sentsazioa dugu Katalunian lehentasun handiagoa ematen zaiola hizkuntza politikari Euskal Herrian baino.
Hori bi modutara ikus daiteke: alderdi praktikotik eta alderdi emozionaletik. Ez nuke esaten jakingo bietan zein den garrantzitsuena. Katalunian eskola derrigor katalanez izateko hautua egin genuen. Euskal Herrian, aldiz, gurasoen eskuetan utzi zen seme-alabak euskaraz ala gazteleraz matrikulatzeko erabakia. Eta hor bi jarrera oso desberdindu antzematen dira. “Eskola katalanez da, kitto” esaten duena, eta “Eskola euskaraz izan dadin presioa egiten jarraitu behar da” dioena. Orain Kilometroak egin berri da Oiartzunen. Herri oso bat mobilizatua, gurasoak, haurrak, irakasleak… lan militantea egiten. Katalunian Manresako bati esaten badiozu Kilometroak antolatzeko, zertaz ari zaren ere ez dakiela erantzungo dizu.
Katalunian Correllengua egiten da, hemengo Korrikaren parekoa.
Eta arrakastatsua da gainera. Baina horri buruz ez du La Vanguardiak ezer esango. Euskal Herrian, Diario Vascok berak ere lehen orrialdean aterako du, errealitatetik at geratuko da bestela. Euskaldunek gaitasun ikaragarria duzuelako, militantziatik abiatuta, gizartea aldatzen duten gauzak sortzeko. Ikastolen sarea izan daiteke adibide on bat.
Lan militante hori ez da hemen bakarrik emango…
Katalunian militantziak oso prestigio gutxi du. Ikusia nago, Oreretan, ezker abertzaleak manifestazio batera joateko autobusak antolatu, eta 18-19 urteko mutikoak negarrez joateko lekurik ez dutelako. Hori Katalunian gertatuz gero, “begira, orain zinemara joa