EH a la muntanya
February 18, 2010
Durant tot un mes, des del 17 de febrer al 17 de març, podrem gaudir d’una nova edició del nostre festival més jove: EH a la muntanya. Enguany gaudirem d’un cartell de luxe amb la presència de Alberto Iñurrategi, Jordi Lalueza-Fox, el germans Pou i Nil Bohigas, J.M Cuenca i Edu Sallent. Aquesta edició ens portarà la visió d’alpinistes com Alberto Iñurrategi i la seva visió de les expedicions més complicades, pujarem als volcans més alts de la terra, donarem una volta vertical al mon escalant 7 parets i podrem conèixer com és l’Annapurna.Us hi esperem!
Hilabete oso batetan zehar, otsailak 17tik martxoak 17 arte, Euskal Etxeko jaialdi berrienarekin gozatu ahal izango dugu: EH a la muntanya. Aurten etorriko direnak izen eta izan handia duten mendizaleak ditugu:Alberto Iñurrategi, Jordi Lalueza-Fox, Pou anaiak eta Nil Bohigas, J.M Cuenca eta Edu Sallent. 2010eko edizio honetan Alberto Iñurrategiren mendiarekiko eta espedizioekiko ikuspegia ezagutu ahal izango dugu, munduko sumendi altuenetara igo ahal izango gara, munduari buelta bertikal bat emango diogu 7 pareta eskalatuz eta Annapurna nolakoa den ezagutu ahal izango dugu. Anima zaitezte eta etorri Euskal Etxera!

Ongi etorri 2010
January 4, 2010
Urte berria iritsi da gurera, baita Euskal Etxera ere, eta 2010 urte hau ekiteko indarrak hartu eta gogoak berriturik itzuli gara. Horretarako, urtarrilean zehar urteroko ekitaldi arrakastatsu eta ekidiezin batzuk izango ditugu (San Sebastian bezpera, mus txapelketa) eta bestelako ekitaldiak: hitzaldiak (euskara eta Europako marko erreferentziala), irakurle kluba, oso ezberdinak suertatuko diren kontzertuak (Aupa Quartet, Frans Kuspi), mentalismoan sinesten ez duten pertsonak sinesdun bilakatzeko ikuskizunak (“Profesor Navarro” mentalistaren eskutik), etab. Urte berria indarrez, gogo biziz eta kementsu hasteko aukera duzue Euskal Etxean, animatu eta parte hartu.
Era berean, Euskal Etxean egiten diren ekitaldi kulturaletan parte hartzeaz gain,zuen proposamenak biltzeko asmoz blogean atal berri bat sortu dugu, non zuen ekitaldi proposamenak utzi ahalko dituzuen. Eskerrik asko!
Ja ha arribat l’any nou i l’Euskal Etxea ha tornat amb les forces i les ganes renovades per aquest 2010. Així, aquest gener tindrem activitats que cada any tenen un exit assegurat (com és el sopar de Sant Sebastià, el campionat de mus) i activitats d’altre tipus com xerrades (l’euskara i el marc referencial europeu), el club de lectura, concerts molt diferents (Aupa Quartet, Frans Kuspi), espectacles de mentalisme per a esceptics (a càrrec del mentalista “Professr Navarro”), etc. A l’Euskal Etxea teniu doncs, l’oportunitat de començar l’any nou amb força i molta empenta, animeu-vos i participeu!
De la mateixa manera, a més a més de participar de les activitats culturals que es fan a l’Euskal Etxea, hem creat al blog un nou espai on podreu deixar les vostres propostes d’activitats. Moltes gràcies!
Curs intensiu d’euskara
September 1, 2009
Del 31 d’agost al 10 de setembre (de dilluns a dijous; 16 hores en total), de 19h a 19h, 70€ (socis i sòcies 50€).

Curs d’euskara i altres
September 1, 2009
Ja ha començat el període de matriculació a les classes d’euskara pel curs 2009/2010. Si us voleu apuntar, trobareu més informació a http://www.euskaletxeak.org/cat/euskera.php
Us informem també que estem enllestint el nou Txoko a la seva nova localització i amb nous serveis. Us mantindrem informats.
També us fem arribat una informació sobre el Nafarroa Oinez que se celebrarà a l’octubre. A través de la pàgina www.oinezbasoa.net podreu ser partícips tot i estar a la diàspora.
Euskal kulturaz beteriko ikasturte berriari hasiera eman diogu. Ohiko ikastaroetara apuntatzeko epea irailaren 7an ireki da, informazio gehiago nahi izan ezkero helbide honetan topatuko duzue http://www.euskaletxeak.org/eus/euskera.php
Kokagune berria izango duen Txokoaren azken lanak burutzen ari gara, ikasturtea erabat eraberritu eta zerbitzu berriez beteriko Txokoa prest egon dadin.
Urrian ospatuko den Nafarroa oinezen inguruko informazioa ere bidaltzen dizuegu. www.oinezbasoa.net orriaren bidez parte hartzea posible izango da, Nafarroatik urrun egon arren.
Keu Agirretxeari elkarrizketa
January 12, 2009
A l’Euskal Etxea, el 23 de Gener a les 22.30h
Elkarrizketa hau BOGA bidez euskara ikasten ari diren ikasleek prestatu dute Keu Agirretxearentzat, zeinek urtarrilak 23an Bartzelonako Euskal Etxean kontzertua eskainiko duen.
Keu Agirretxearen ibilbidea jarraitu duenak ezagutzen du musikari ondarrutar hau ez dela geldirik egotekoa, une oro sentimenduak eta emozioak azaltzeko bide berrien bila ari dela baizik. Kti, Psychophony eta Etsaiak taldeetan gitarra trash, metal eta hardcore basatiaren zerbitzura jarri ondoren, UEK izenaz jabetu eta bakarkako sorkuntzari ekin zion, lan instrumentalari emana lehen hiru diskoetan, eta rock klasikoko talde bilakaturik azkenengoetan. Tartean, Fjord hard-rock taldea sortzeko astia izan zuen. Orain, izena eta abizena harturik, bera den bezala ageri zaigu, kantautore formatuan, Une akustikoa disko labur baina indarberritzailearekin.

Zergatik aldatu duzu estiloa, maiteminduta zauda ala?
Ez dut uste estilorik aldatu dudanik, hau beste proiektu bat da, UEK geldiune baten dago eta bitartean formatu akustikoan grabatu dut disko berri hau.
Beste bide paralelo bat besterik ez da.
Zergatik abesten duzu euskaraz bakarrik?
Nire hizkuntza hori da eta horrela adierazten naiz. Agian kolaborazio bat egin dezaket beste hizkuntza batean, baina nire kantuak seguruenik euskaraz abestuko ditut beti.
Musikaz bizi al zara? Erraza al da musikaz bizitzea?
Ez da erraza musikaz bizitzea. Kontzertuak eskaintzen soilik bizitzea oso zaila da, eta diskoen salmentetik bizitzea ba bueno…pentsa. Musika eskoletan lan egiten dut joan den 10 urtetan, gitarra elektrikako klaseak ematen, eta hori zuzenekoekin konpaginatzen dut.
Euskal musika, zure iritziz, norantz doa? Egin iezaiguzu etorkizuneko garapena…
Euskal musikak beti izan du indar berezi bat, eta mugimendu handia dago. Leku asko daude jotzeko, disketxeak proposamen asko kaleratzen dituzte, eta urtean zehar disko asko editatzen dira. Eta uste dut horrela jarraituko duela. Naiz eta euskaraz abestu, taldeak beti irten dira kanpora jotzera eta erantzun ona izan dute. Espero dut denak berdin edo hobeto segitzea.
Nortzuk dira munduko zure talderik gustokoenak? Zein musika gustatzen zaizu?
Edozein musika entzun dezaket, transmititzen badu behintzat…
Talde asko gustatzen zaizkit, Rush, John Frusciante, Black Sabbath, Faith no more, Incubus, The mars volta, Sade, Entombed, Fugazi…
Nolakoak izaten dira zure kontzertuak?
Bikote bat gara, Mikel baxuan eta ni ahotsa eta gitarran. Formatu akustikoan joaten gara eta azken diskoko kantuez gain, UEKen kantuak ere jotzen ditugu.
Ordu beteko emanaldia eskaintzen dugu eta oso amenoa da, erritmo lasaiak eta melodiak dituzte pixua.
Ezagutzen ez zaituen jendearen aurrean, nola definituko zenuke zure burua?
Kreatiboa, kuriosoa ( dena interesatzen zait ), sinisten dudan gauzetan entregatua,
pertsona ¨erraza¨ …
Zer ezagutzen duzu Bartzelonatik? Bartzelonan lehen kontzertua ahal da?
Etsaiak taldearekin askotan jo izan dut Bartzelonan eta Kataluñean, Fjord taldearekin ere izan giñen jotzen Razzmatazen S.A rekin.
Eta leku askotan izan gara, baina gehienetan bixkat ¨desfasatuta¨ ibiltzen giñen, uste dut beti gaupasa egin dudala, ea zer gertatzen den oraingoan…
30 anys d’Euskal Etxea
January 6, 2009
Fa ja 30 anys des de que una colla de bascos residents a Barcelona van decidir posar aquella paradeta informativa a les Rambles. Portaven una Ikurrinya i volien arribar a tota aquella gent sensibilitzada per la cultura basca. Gràcies a ells, l’Euskal Etxea de Barcelona va començar a caminar fins on estem ara.
Així, aquest 2009 comencem amb un programa cultural ple d’activitats. El 9 de gener concert d’Iratxe Mugire, però desprès vindran una Jam Session, dues xerrades sobre Nafarroa, concert de Keu Agirretxea, Ander Lipus al teatre, Cicle sobre Oteiza, revella de Sant Sebastià, Zinemaldia, Lumagorri i moltes coses més. Per més informació consulteu l’agenda del blog o de la pàgina web.
Duela 30 urte euskaldunez osaturiko koadrila bat Bartzelonako Rambletan jarri ziren informazioa banatzeko asmotan. Ikurrina bat zeramaten beraiekin. Bertatik pasatzen ziren euskaltzale guztiengana iritsi nahi zuten. Beraiei esker, Euskal Etxea sortu zen eta gaur egun ezagutzen duguna izatera iritsi da.
Horrela, 30. urte hau ekitaldiz beteriko programazio batekin hasiko dugu: urtarrilaren 9an Iratxe Mugireren kontzertua izango dugu, ondorengo asteetan hurrengo ekitaldiak jarraituko diotelarik, besteak beste: Jam Session bat, Nafarroaren inguruko bi hitzaldi, Keu Agirretxearen kontzertua, Ander Lipusen antzerki lan bat, Oteizari buruzko jardunaldi bat, Zinemaldia, Lumagorri jaia eta abar. Blogeko edo web orriko agendan aurkituko duzue informazio guztia.
Sortida a la Fira del Llibre i del Disc de Durango
November 24, 2008
Amb el motiu de la celebració de la Fira del Llibre i del Disc de Durango, aquest any també l’Euskal Etxea de Barcelona, la UAB, UB i l’Escola Oficial d’Idiomes organitzen una sortida per a tot el cap de setmana a la fira més important d’Euskal Herria. A més a més de visitar la Fira hi hauran excursions, visites i moltes coses més.

La sortida a la Fira del Llibre i del Disc de Durango serà el dia 5 de desembre,divendres, a les 10.00 del matí, des del pàrking de Lletres de la UAB. El viatge es farà en autobús i es dormirà a la Ikastola de Durango, i per tant, s’ha de portar sac i estoreta. Hi hauran dues excursions dins del País Basc, coneixerem la Fira més important d’Euskal Herria i l’ambient que l’envolta.
La tornada serà el migdia del dilluns, 8 de desembre a la UAB. Per poder tirar endavant la sortida, cal un mínim de 35 persones. El preu serà entre 90 i 125€, segons la quantitat de participants, per tant animeu-vos!! La paga i senyal es de 50€ i els punts d’inscripció son les seccions d’euskara de la UAB, UB, EOIB i l’Euskal Etxea.
Animeu-vos i aprofiteu aquesta oportunitat de conèixer la cultura basca des de dins, a través de la Fira del Llibre i del Disc més important d’Euskal Herria!!
Napoka Iriari elkarrizketa
November 18, 2008
Euskal Etxean euskara ikasten ari diren 4.mailako ikasleek galderatxo batzuk prestatu dituzte Napoka Iria taldeak erantzuteko, Euskal Etxean datorren larunbata hilak 22an emango duten kontzertuaren aurretik.

1) Musikaz bizi al zaitezkete ala beste lan bat daukazue?
Gaur egun oso zaila da musikaz bizitzea. Rock taldeetan batez ere. Nik dakidala Euskal Herrian oso talde gutxi bizi dira musikatik. Eta gure kasuan ere ez digu ekonomikoki askorako ematen.
2) Zer da zuentzat arrakasta?
Zuk egindakoaren gustura eta beteta sentitzea da guretzat arrakasta. Ez daukagu gaur egungo “arrakasta” terminoarekin ulertzen den guztia lortzeko intentziorik. Ezagun izatea, dirua… Bizitzeko eta bidaiatzeko nahikoa lortuko bagenu beteta sentituko ginateke.
3) Noiz esango duzue arrakasta lortu dugu?
Musika egiten bidaiatzeko aukera izatera helduko bagina, orduan esango nuke arrakasta lortu dugula. Honekin batera bizitzeko diru nahikoa lortuko bagenu lasai disfrutatu ahalko genuke musikaz. Amets guzti honetaz aparte jendeak gure musikaren disfrutatuko balu, “arrakasta lortu dugu” esango nuke lasai.
4) Kontzertu asko egin al dituzue Euskal Herritik kanpo? Sentitzen duzue kontzertu hauek ezberdinak direla?
Ba orain arte ez ditugu kontzertu gehiegi eman Euskal Herritik kanpo. Baina bi aste barru Japoniara goaz eta bertan ikusleak nola erantzuten ikusteko kuriositate handia daukagu. Orain arte egia esan igarri dugu jendea Euskal Herritik kanpo ezberdina dela. Hala ere Euskal Herrian herri batetik bestera desberdintasuna ikusten da. Errespetuaren eta kulturaren arabera asko aldatzen da jendearen jarrera.
5) Zeintzuk dira zuen talde gogokoenak?
Uf!! asko dira. Gaztetatik daramagu musika entzuten, eta ehundaka talde ezberdin gustuko ditugu. Hauek denetatik ezingo genuke bi edo hiru bakarrik hautatu. Hala ere 70. hamarkadako rocka eta 90. hamarkadakoa esango nuke direla gustukoen ditugunak.
6) Zein talderekin joko zenukete?
Jende jatorra den edozeinekin jotzeko prest gaude. Euskal Herrian talde on pila daude. Eta gehienak jatorrak dira. Kontzertuak konpartitzen jende asko ezagutzen da, musikak daukan beste alde polit bat da.
Gose-ri galdezka
October 29, 2008
Ostiral hontan ikusteko aukera izango dugu hirukote hau CATen, beraien triki eta musika elektronikoarekin. Gogoratu Euskal Etxeko bazkide eta CATeko lagunek doan duzuela kontzertu interesgarri hau. Beraietaz gehiago jakiteko larunbateko 3.mailako euskara ikasleek galdera sorta prestatu dute.

1. Gustatuko litzaizueke fusio bat egitea, adibidez, sardana eta jota baten artean?
Ez, errespetu falta bat izango litzateke! Gure asmoa ez da estiloak nahastea, soinuak eta instrumentuak nahastea baizik. Trikia ez dugu musika estilo bezala ikusten, guk instrumentu bezala erabiltzen dugu. Bere soinua da interesatzen zaiguna.
2. Katalanez abestiren bat kantatuko zenukete?
Bakoitzak berea sentitzen duen hizkuntzan abestu beharko luke. Norbaitek gurekin kolaboratzen duenean nahiago dugu berak amesten duen hizkuntzan kantatzea. Beraz, noizbait katalanen batek gure diska batean parte hartzen baldin badu, hark katalanez abestuko du, noski.
3. Zer pentsatzen duzue trikitiaren etorkizunari buruz?
Trikitixa estilo bezala diozu? Fandango eta Arin-Arin-a? Ba ez dakigu… DJ-ak ez dira erromeria munduan sartu oraindik, baina, argi ibili, oso merkeak dira eta esparru guztietaz jabetzen ari dira. DJ-ak etxeko jai baterako ondo daude baina bestela…
4. Pentsatu duzue zein koloretakoa izango den hurrengo diskoa?
Bai, ondo pentsatua daukagu, baina ez dizugu esango zein den, hori diska berria irtetzen denean jakingo duzu. Hori bai, ziur gaude GOSE-ren diskarik onena izango dela.
5. Zer uste duzue euskal musikaren eboluzioari buruz?
Euskal Herrian dagoen musika eskaintza oso zabala da, inoiz baino talde eta proposamen gehiago daude. Gainera zuzeneko zirkuitoari dagokionez gutxinaka haunditzen joan da; lehenago gaztetxeak genituen baina gaur egun horrez gain kultur etxe eta kafe antzoki ugari ditugu.
6. Trikitiarekin estilo guztiak jotzea ez da lan erraza izango ezta?
Guk, lehen esan dugun bezala, soinuak edo instrumentuak nahasten ditugu. Agian zailena nahasketa horrekin kanta on bat egitea da. Berdin da Fandangoa edo Hip-Hop-a izan, azken finean balio duena abestia da.
Nor Gara
July 15, 2008
Bartzelonako Euskal Etxea 1979. urtean jaio zen, bertako euskaldun eta katalanak elkartzeko leku bat sortzeko nahiarekin. Orduz geroztik Katalunian euskal kultura hedatuz lanean aritu da, horretarako ekintza-xorta ederra eskainiz: liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, euskal tradizioko jai nagusien ospakizunak (San Sebastian, Santa Ageda, Santo Tomas…), euskal musika instrumentu tradizionalen tailerrak, dantzak…
Euskal Etxeak antolatzen dituen ekintzek izen propioa dute eta Kataluniako ekintza-kulturalen artean bere lekua hartu dute. Horren adibide ditugu, esaterako, Euskal Musika eta Dantzak uztartzen dituen “Euskal Herria Sona” jaialdia, zeinetan udazkenero Euskal Herriko proposamen onenak gerturatzen dituzten eta “Literaldia”, apirilean zehar euskal idazleekin egiten diren poesia-errezitaldi eta mahai-inguruak.
L’Euskal Etxea de Barcelona va néixer l’any 1979 amb la voluntat de crear un lloc de trobada entre la gent basca i la catalana a la ciutat. Des de llavors ha treballat per la divulgació de la cultura basca a Catalunya promovent un ampli ventall d’activitats: presentacions de llibres, conferències, celebracions de les principals festes i tradicions basques (Sant Sebastià, Santa Àgueda, Santo Tomás), tallers d’instruments tradicionals, cursos d’euskara, danses…
Moltes de les activitats organitzades per l’Euskal Etxea tenen un nom propi i s’han fet lloc entre les cites culturals del país, és el cas del Festival de Música i Dansa Basca “Euskal Herria Sona” que cada tardor ens apropa una selecció de les millors propostes artístiques Fetes al País Basc i del “Literaldia” que durant el mes d’Abril proposa recitals poètics i taules rodones amb escriptors i poetes bascos.


