Iker Arrue, dantzaria
April 9, 2010
Iker Arrue, 1977an Donostian jaioa, Espainia eta Europa mailan dantza garaikideko konpainia eta koreografo ezberdinekin lanean ibilitakoa da. Egun, *Dance Theatre of Ireland* eta Bartzelonako *CobosMika* konpainiekin lanean aritzeaz gain, bere kabuz nahiz Laura Vilar dantzari katalandarrarekin ere buruturiko lanen sorkuntza eta ekoizpenean dabil.
Bartzelonako Euskal Etxean, besteren artean Alemanian estreinatuko den *Uke Nage* saioaren sorkuntzan ari dira lanean:
*UKE NAGE bi hizkuntza ezberdin elkartzearen emaitza da,mugimenduari aurre egiteko bi modu, bestearen aurrean geure burua kokatzeko bi jokabide: dantza garaikidea eta Aikidoa*
Egungo gizarte indibidualistaren problematika aztertzeko asmoz, dantza garaikidea eta Aikidoaren uztarketan ohinarritu gara. Izan ere, azken honen filosofiaren aplikazioak erreakzio berriak aurkez baititzake.
Zer nolako jarrera dugu ezezagun baten aurrean? Defentsa edo erasorako prestatzen gara? Ikusle edo parteartzaile gara? Zer ondorio ditu bestearengan gure jokabideak? Zer da bestearenganako errespetua sortarazten diguna, bere indarra, bere azkartasuna…? Ala aurreiritzi gabeko errespetu eta askatasuna eskaintzen dizkiogu?
Bartzelonako UAB unibertsitateko Estetika Master-a zuzentzen duen Gerard Vilar-ekin batera, Laurak eta Ikerrek *Pensar l’Art d’Avui* konferentzian ere hartzen dute parte. Estetika katedratikoaren azalpen teorikoarekin batera, dantza garaikideko saio bat aurkezten dute, ondoren ikusentzuleekin batera azaldutakoaren ikuspuntu ezberdinak ezagutu eta aztertzeko.
Dantzari bezala aritzeaz gain pedagogo moduan ere jarduten da Espainia eta Europa mailan.
Ongi etorri 2010
January 4, 2010
Urte berria iritsi da gurera, baita Euskal Etxera ere, eta 2010 urte hau ekiteko indarrak hartu eta gogoak berriturik itzuli gara. Horretarako, urtarrilean zehar urteroko ekitaldi arrakastatsu eta ekidiezin batzuk izango ditugu (San Sebastian bezpera, mus txapelketa) eta bestelako ekitaldiak: hitzaldiak (euskara eta Europako marko erreferentziala), irakurle kluba, oso ezberdinak suertatuko diren kontzertuak (Aupa Quartet, Frans Kuspi), mentalismoan sinesten ez duten pertsonak sinesdun bilakatzeko ikuskizunak (“Profesor Navarro” mentalistaren eskutik), etab. Urte berria indarrez, gogo biziz eta kementsu hasteko aukera duzue Euskal Etxean, animatu eta parte hartu.
Era berean, Euskal Etxean egiten diren ekitaldi kulturaletan parte hartzeaz gain,zuen proposamenak biltzeko asmoz blogean atal berri bat sortu dugu, non zuen ekitaldi proposamenak utzi ahalko dituzuen. Eskerrik asko!
Ja ha arribat l’any nou i l’Euskal Etxea ha tornat amb les forces i les ganes renovades per aquest 2010. Així, aquest gener tindrem activitats que cada any tenen un exit assegurat (com és el sopar de Sant Sebastià, el campionat de mus) i activitats d’altre tipus com xerrades (l’euskara i el marc referencial europeu), el club de lectura, concerts molt diferents (Aupa Quartet, Frans Kuspi), espectacles de mentalisme per a esceptics (a càrrec del mentalista “Professr Navarro”), etc. A l’Euskal Etxea teniu doncs, l’oportunitat de començar l’any nou amb força i molta empenta, animeu-vos i participeu!
De la mateixa manera, a més a més de participar de les activitats culturals que es fan a l’Euskal Etxea, hem creat al blog un nou espai on podreu deixar les vostres propostes d’activitats. Moltes gràcies!
Ongi Etorri Korrika
March 3, 2009
Ongi Etorri Korrika
Aurten ere badator Korrika Bartzelonara. Aurtengo leloa, Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira dugu. Martxo osoan zehar, Bartzelonako Euskal Etxean euskara eta euskal kulturarekin loturiko ekitaldiak izango ditugu: Iruña-Veleia, erromintxela, .eus, edota Etxepare institutuari buruzko hitzaldiak, Anari ta Miekl Laboaren omenezko kontzertuak, antzerki eta zinema emanaldiak, dastaketak, katalanaren egoerari buruzko mahai inguru bat,etab. Hilaren 28an, berriz, Bartzelonan zehar korrika egingo dugu ondoren bazkari herrikoi bat izango dugularik eta arratsalde osoan zehar hainbat ekitaldi eta kontzertu. Eta Euskal Herrian Korrika Gasteizera iristen denean, han izango gara; aurten bidaia antolatu dugu Korrika Gasteizera nola iristen den bizi ahal izateko.
Korricursa Bartzelonako kaleetan zehar, martxoaren 28an:
10.30 korrika txikia (Rius i Taulet, Gràcia)
12.00 Korricursaren hasiera (Rius i Taulet, Sant Joan, Arc de Triomf, Passeig Isabel II, Via Laietana, plaça Victor Balaguer)
13.30 Dantzariak, Bastoners, Txalaparta, Txistulariak, Trikitilariak (Plaça Victor Balaguer)
14.30 Herri Bazkaria (plaça Victor Balaguer): ensalada rusa, txibiak, haragi egosia, arroz esnea, ardoa/sagardoa eta patxarana. 16€ (bazkideek 14€). Tikea Euskal Etxean erosi behar da aurretiaz.
16.30 Herri olinpiadak eta trikitilariak
18.30 Kontzertuak (Ze esatek! + Tximeleta)
22.00 Korrikaraokea Euskal Etxean
Enguany tambè arriba la Korrika a Barcelona. El lema d’aquest any ès Benvingut/da al poble dels que volem viure en euskara. Durant tot el mes de març tindrem a l’Euskal Etxea de Barcelona diversos actes relacionats amb l’euskara i la cultura basca: xerrades i taules rodones sobre Iruña-Veleia, el erromintxela, el domini .eus o l’Institut Etxepare, els concerts d’Anari i el d’homenatge a Mikel Laboa, obres de teatre, cinema, tasts, una taula rodona sobre la situació del català, etc. El dia 28 farem la Korricursa pels carrers de Barcelona i desprès podrem gaudir d’un dinar popular, amb diversos actes i concerts durant tot el dia. I quan a Euskal Herria arribi la Korrika a Gasteiz, nosaltres hi serem allà: aquest any organitzem un viatge a Gasteiz per poder gaudir del cap de setmana que arriba la Korrika.
Korricursa pels carrers de Barcelona, el 28 de març
10.30 korrika txikia (Rius i Taulet, Gràcia)
12.00 Comença la Korricursa (Rius i Taulet, Sant Joan, Arc de Triomf, Passeig Isabel II, Via Laietana, plaça Victor Balaguer)
13.30 Dantzariak, Bastoners, Txalaparta, Txistulariak, Trikitilariak (Plaça Victor Balaguer)
14.30 Dinar Popular (plaça Victor Balaguer): amanida rusa, xipirons, vedella rostida, arròs amb llet, vi/sidra i patxaran. 16€ (socis i sòcies 14€). Cal comprar els tickets a l’Euskal Etxea
16.30 Olimpiades populars i trikitilaris
18.30 Concerts (Ze esatek! + Tximeleta)
22.00 Korrikaraoke a l’Euskal Etxea



