Utopia basca i escriptura

May 12, 2012

El passat dia 4 de maig vam tenir el plaer i el luxe de poder comptar al Literaldia’12 amb algunes de les millors escriptores basques del panorama actual; Arantxa Urretabizkaia, Miren Agur Meabe i Mariasun Landa, conduïdes per Mari Jose Olaziregi van xerrar sobre utopia basca i escriptura, on van parlar de l’evolució que ha tingut la literatura basca des de que elles van començar, la situació actual i com veuren el futur; van aprofundir des d’una perspectiva de gènere, analitzant els diversos temes que la literatura basca a tractat aquests últims anys. Podeu veure gran part de la taula rodona en aquest vídeo (en castellà).

Pasa den maiatzak 4an gaur egungo euskal idazle onenetariko batzuk gure artean izateko aukera eduki genuen, Literaldia’12an: Arantxa Urretabizkaia, Miren Agur Meabeeta Mariasun Landa, Mari Jose Olaziregik zuzenduriko mahai-inguru batean aritu ziren euskal utopia eta idazketa gaitzat hartuta. Bertan beraiek euren ibilbidea hasi zutenetik hona euskal literaturak izan duen garapena, gaur egungo egoera eta etorkizunari buruz aritu ziren; genero perspektiban ere sakondu zuten, azken urteotan literaturak jorratu dituen gai nagusiei buruz ere hitz egin zutelarik. Bideo honetan (gaztelaniaz) mahai-inguruaren zati handi bat ikus ahalko duzue.
logo12

Crònica The Sparteens kronika

May 5, 2012

Pasa den apirilaren 27an The Sparteens talde izan genuen bisitan Euskal Etxean, kontzertu bat eskaintzeko asmoz. Asmoz diogu azkenean ezin izan baitzen kontzerturik eskaini; bai ordea Selectors Badabadoc-i esker, aplec modernista deituriko gaugiro eder askoa! Gaua alaitu ziguten Carles Belda eta lagunek jarri zuten musikarekin; “Pello Joxepe” ye-ye bertsioan entzuteagatik soilik merezi izan zuen!

Zer gertatu zen The Sparteens taldearekin? Murphy zorte txar emaileak eskutik helduta abiatu zirela Euskal Herritik. Eguerdi aldera izan zuten bidaia-odisearen lehen mugarria gure Ulises koadrilak. Zaragoza aldean furgoneta izorratu zitzaiela esanez deitu zuten Euskal Etxera. Mutil eta neska zintzoak izaki, garaiz zetozen eta garaiz genbiltzan konponbidea topatzeko.

Murphyren 2.en kolpea: Bila joan zitzaien grua. Gruak furgoneta jaso zuen. Grua eta furgoneta elkarrekin tailerrera zihoazela, grua izorratu zen. Zoritxarra? Ez. Hurrengoa. Furgoneta bat alokatzen saiatu ziren Zaragozan; ez zegoen euren beharretara egokitzen zen furgonetarik, eta beraz, matxura konpontzen saiatuko zirela erabaki zuten.

Zintzoak izateaz gain, iaioak ere badira gure Sparteensdarrak, eta furgoneta konpondu ahal izan zuen teknikari bat lortu zuten. Aurrera dedio! Iritsiko garela! Horixe genion bai Euskal Etxera iritsi ziren 4 sparteensdarrek eta guk, baita furgonetan zihoazen gainontzeko zortziek!

20etan, puntu-puntuan Selectors Badabadoc hasi zen lanean, 22etan Sparteensen kontzertuaz gozatzeko esperantzaz. Pello Joxeperekin dantzatu genuen (bai, sekula imajinatu gabeko gauzak egin ahal dira Euskal Etxean), eta 21ak aldera, dei berri bat. Sparteensdarrak, Bartzelonatik 50 kilometrotara, motorra erabat txikituta, eta gogoz lur jota, ezin izango zirela iritsi esanez.

Lastima da kroniken atal hau hain zorigaiztoko gertaerekin hastea, baina horrela egin badugu Sparteensdarren gogoa eta esfortzua baloratzeko asmoz izan da. Eskerrik asko egindako esfortzuagatik Iban eta konpainia, baita ere Carles Belda eta Badabadoc-ekoei, amestu genuen gaua izan ez zen arren, badakigulako euskal ye-yea berriz ere eta laster gainera Bartzelonan izango dugula!

Hemen duzue gauaren bestelako kronika bat nuvol.com webgunetik hartua / Aquí teniu una altra crònica, de la mà de la web nuvol.com:

http://www.nuvol.com/critica/the-sparteens-llarga-vida-al-ie-ie/

Itziar Ziga. Sexual Herria

April 28, 2012

El passat dia 12 d’abril Itziar Ziga va presentar a l’Euskal Etxea de Barcelona el seu llibre “Sexual Herria”. Els que no vau podeu venir podreu trobar aquín un petit fragment de la presentació. Esperem que us agradi!

Pasa den apirilak 12an Itziar Zigak “Sexual Herria” liburua aurkeztu zuen Bartzelonako Euskal Etxean. Etorri ezin izan zenutenok aurkezpenaren zatitxo bat ikusi ahal duzue hemen. Gustukoa izatea espero dugu!

H. Etxeberria, A. Galarraga, B. Sarasola

April 21, 2012

El passat dia 19 vam poder gaudir a l’Euskal Etxea i dintre del Literaldia’12 de la taula rodona protagonitzada per Hasier Etxeberria, Aritz Galarraga i Beñat Sarasola sobre literatura i televisió. A la taula rodona es va parlar del cas del programa Sautrela, dedicat a la literatura i que desprès de molts anys a la televisió pública basca, ha acabat recentment. Vam poder sentir les reflexions de tots tres sobre aquest cas, les possibles raons que han portat a la cadena a prescindir de Sautrela i sobre el paper del mitjà audiovisual sobre la literatura i sobre el paper o espai que hauria de tenir la cultura i la literatura més concretament a la televisió.

En aquest petit video (en castellà) podreu sentir algunes de les opinions i idees que es van reflectir durant la taula rodona:

Pasa den hilak 19an Euskal Etxean eta Literaldiaren barruan Hasier Etxeberria, Aritz Galarraga eta Beñat Sarasolak, telebista eta literatura hizpide hartuta, osatu zuten mahainguruaz gozatu ahal izan genuen. Bertan, Sautrela saio zendu berriaren auziaz hitz egin zen, telebista eta literaturaren arteko harremanaz, kulturak eta bereziki literaturak telebista publikoan eduki beharko lukeen espazioaz, eta baita beste hainbat beste hainbat hausnarketa.

Bideo txiki honetan (gaztelaniaz) mahainguruan entzun ahal izan ziren hainbat iritzi entzun eta ikusi ahalko dituzue.

M. Gabilondo eta F. Bernuési elkarrizketa

April 14, 2012

Zinemaldia’12an zehar Euskal Etxetik pasa diren euskal zinemagileei egindako azken elkarrizketa duzue hau, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernuési, bi hizkuntzetan, euskaraz eta gaztelaniaz, egindakoa. Imanol Rayok utzitako galderekin oso elkarrizketa polita eskaini zuten. Ikusi nahi? Hementxe duzue:

mireia_gabilondo_eta_ferna_barru

Imanol Rayori elkarrizketa

April 7, 2012

Zinemaldia amaitu da baina Bartzelonako Euskal Etxetik pasa diren zuzendariei egin dizkiegun elkarrizketen jarraitzen dugu. Oraingo honetan, “Bi Anai” filmaren zuzendaria den Imanol Rayori egindako elkarrizketa duzue ikusgai. Asier Altunak utzi zizkion galderak erantzun zituen Imanolek eta berak egin zituen elkarrizketa segida honen azken galderak…jakin nahi nori utzi zizkion? Hementxe bideoa:

Imanol_Rayo

Asier Altunari elkarrizketa

March 31, 2012

Zinemaldian zehar Euskal Etxetik pasa diren zuzendariei egiten ari garen elkarrizketa sorta honekin jarraitzeko, aste honetan Asier Altunaren txanda da. Bertsolari filmaren zuzendaria Euskal Etxean izan zen eta ezin izan zituen ekidin Alberto J. Gorritibereak utzi zizkion galderak… Jakin nahi al duzue zer erantzun zuen? Nori utzi ote zizkion berak galderak? Adi, adi…

kixi3-550

Alberto J. Gorritibereari elkarrizketa

March 24, 2012

Pasa den astean Alberto J. Gorritiberea izan genuen gure artean Zinemaldian “Flysch” eta “Arriya” aurkeztuz. Hori medio eta bere eskuzabaltasuna probestuz, elkarrizketa egin genion, Telmo Esnalek utzi zizkion galderekin…Albertoren erantzunak jakin nahi? Nori eta zein galdera utziko dituen jakin nahi? Hementxe duzue bideoa!!

alberto handia

Telmo Esnali elkarrizketa

March 17, 2012

Pasa den hilak 14an Telmo Esnal eta Montserrat Carulla izan genituen Euskal Etxean “Urte berri on amona” filma aurkezten, 2012ko Zinemaldiaren barruan. Hori medio, Telmo Esnali elkarrizketa egin genion, Fermin Muguruzak utzi zizkion galderekin…Telmoren erantzunak jakin nahi? Telmok nori eta zein galdera utziko dituen jakin nahi? Hementxe duzue bideoa!!

Hasiera_Telmo_Esnal

Fermin Muguruzari elkarrizketa

March 10, 2012

Pasa den astean Fermin Muguruza egon zen gure artean eta elkarrizketa bat egin genion, gure galderekin eta Asisko Urmenetak utzi zizkion galderekin. Ikusi nahi? Hementxe duzue! Gozatu eta iksui nori utzi dizkion Ferminek bere galderak!

muguruza1

Següent Pàgina »