Next music Station: Morocco

May 5, 2012

24/05/2012 Dijous, 20h a l’Euskal Etxea. Projecció del documental Next music Station: Morocco de Fermin Muguruza. Gratuït (VOS)

El músic i documentalista Fermin Muguruza dibuixa un mapa sonor de la realitat musical del món àrab. En aquest documental, ens convida a un viatge sonor per la geografia marroquina, un mosaic de veus i sons que emergeixen de la música tradicional àrab, del seu folklore i els seus instruments representatius, i que busquen nous llenguatges que serveixin de pont i enteniment entre Orient i Occident a través dels ritmes més moderns: pop, rock, rap i rock alternatiu.

YouTube Preview Image

muguruza marroc

Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak mundu arabiarreko musika-errealitatearen soinu-mapa egin du. Dokumental honetan, Marokoko geografian barrena soinu-bidaia egingo dugu; ahots eta soinu mosaiko hori arabiar musika tradizionalak, bertako folkloreak eta inguru horietako instrumentu nabarmenenek sortua da. Hala, dokumental honek hizkuntza berriak bilatuko ditu, ekialdearen eta mendebaldearen arteko zubi eta gerturatze lanak egiteko. Horretarako, erritmorik modernoenak baliatuko ditu: popa, rocka, rapa eta rock alternatiboa.

Next music station: Lebanon

May 5, 2012

17/05/2012 Dijous, 20h a l’Euskal Etxea. Projecció del documental Next music Station: Lebanon de Fermin Muguruza. Gratuït (VOS)

El músic i documentalista Fermin Muguruza dibuixa un mapa sonor de la realitat musical del món àrab. En aquest documental, ens convida a un viatge sonor per la geografia libanesa, un mosaic de veus i sons que emergeixen de la música tradicional àrab, del seu folklore i els seus instruments representatius (com l’oud), i que busquen nous llenguatges que serveixin de pont i enteniment entre Orient i Occident a través dels ritmes més moderns: pop, rock, rap i rock alternatiu.

Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak mundu arabiarreko musika-errealitatearen soinu-mapa egin du. Dokumental honetan, Libanoko geografian barrena soinu-bidaia egingo dugu; ahots eta soinu mosaiko hori arabiar musika tradizionalak, bertako folkloreak eta inguru horietako instrumentu nabarmenenek sortua da (ouda, esaterako). Hala, dokumental honek hizkuntza berriak bilatuko ditu, ekialdearen eta mendebaldearen arteko zubi eta gerturatze lanak egiteko. Horretarako, erritmorik modernoenak baliatuko ditu: popa, rocka, rapa eta rock alternatiboa.

fm69at

lebanon

M. Gabilondo eta F. Bernuési elkarrizketa

April 14, 2012

Zinemaldia’12an zehar Euskal Etxetik pasa diren euskal zinemagileei egindako azken elkarrizketa duzue hau, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernuési, bi hizkuntzetan, euskaraz eta gaztelaniaz, egindakoa. Imanol Rayok utzitako galderekin oso elkarrizketa polita eskaini zuten. Ikusi nahi? Hementxe duzue:

mireia_gabilondo_eta_ferna_barru

Imanol Rayori elkarrizketa

April 7, 2012

Zinemaldia amaitu da baina Bartzelonako Euskal Etxetik pasa diren zuzendariei egin dizkiegun elkarrizketen jarraitzen dugu. Oraingo honetan, “Bi Anai” filmaren zuzendaria den Imanol Rayori egindako elkarrizketa duzue ikusgai. Asier Altunak utzi zizkion galderak erantzun zituen Imanolek eta berak egin zituen elkarrizketa segida honen azken galderak…jakin nahi nori utzi zizkion? Hementxe bideoa:

Imanol_Rayo

Asier Altunari elkarrizketa

March 31, 2012

Zinemaldian zehar Euskal Etxetik pasa diren zuzendariei egiten ari garen elkarrizketa sorta honekin jarraitzeko, aste honetan Asier Altunaren txanda da. Bertsolari filmaren zuzendaria Euskal Etxean izan zen eta ezin izan zituen ekidin Alberto J. Gorritibereak utzi zizkion galderak… Jakin nahi al duzue zer erantzun zuen? Nori utzi ote zizkion berak galderak? Adi, adi…

kixi3-550

Alberto J. Gorritibereari elkarrizketa

March 24, 2012

Pasa den astean Alberto J. Gorritiberea izan genuen gure artean Zinemaldian “Flysch” eta “Arriya” aurkeztuz. Hori medio eta bere eskuzabaltasuna probestuz, elkarrizketa egin genion, Telmo Esnalek utzi zizkion galderekin…Albertoren erantzunak jakin nahi? Nori eta zein galdera utziko dituen jakin nahi? Hementxe duzue bideoa!!

alberto handia

Concurs videos alumnes. Euskara ikasleen bideo-lehiaketa

March 24, 2012

La setmana passada es va celebrar el ja clàssic concurs de videos d’alumnes d’euskara de Barcelona. Aquest any varen participar grups de l’UAB, l’EOI Drassanes i de l’Euskal Etxea. Una feina de setmanes, preparant el guió, actuant, dirigint i editant, tot això en euskara. Una feina ben feta que té com a resultat la gala d’entrega de premis que es va fer dijous passat, amb un ambient genial i una Euskal Etxea ple a vessar. El video guanyador va ser del grup de 1er nivell de l’Euskal Etxea amb el video “Profezia A-maya”, que narra les aventures d’un alumne d’euskara que s’ha d’enfrontar a un món euskaldun…tot un malson… També podeu veure la resta de videos aqui mateix o al nostre canal de Youtube

Pasa den astean Bartzelonako euskara ikasleen arteko bideo-lehiaketa jada klasikoa egin zen. Aurten UAB, HEO eta Euskal Etxeko taldeek parte hartu dute. Asteetan zehar prestatu dituzte gidoiak, antzezle-lanak, zuzendaritza eta editatzea, den-dena euskaraz. Oso ongi egindako lana, emaitza pasa den ostegunean eginiko galan ikusi ahal izan zelarik, giro ezin hobeaz lepo beteta egon zen Euskal Etxean. Bideo irabazlea “Profezia A-maya” izan zen, Euskal Etxeko 1.mailako taldearena, mundu erabat euskaldun batean aurkitzen den euskara ikasle baten abenturak kontatzen direlarik…erabateko amesgaiztoa… Aurkeztu ziren beste bideoak ere ikus ahal dituzue bai hemen baita gure Youtubeko kanalean ere.

Euskal Etxeko 2.maila

Euskal Etxeko EGA taldea

Telmo Esnali elkarrizketa

March 17, 2012

Pasa den hilak 14an Telmo Esnal eta Montserrat Carulla izan genituen Euskal Etxean “Urte berri on amona” filma aurkezten, 2012ko Zinemaldiaren barruan. Hori medio, Telmo Esnali elkarrizketa egin genion, Fermin Muguruzak utzi zizkion galderekin…Telmoren erantzunak jakin nahi? Telmok nori eta zein galdera utziko dituen jakin nahi? Hementxe duzue bideoa!!

Hasiera_Telmo_Esnal

Continuem amb el Zinemaldia’12 aurrera doa

March 17, 2012

El Zinemaldia’12 no para. Ja ha passat l’equador del festival i hem pogut viure i veure pel·lícules molt diverses, i hem pogut gaudir amb la presència de directors, actors i actrius que ens han apropat una mica més a la seva obra. Però no us penseu que això ha acabat, ni molt menys!! Encara queden propostes molt interessants: el concurs dels alumnes d’euskara, Bi anai, Virgen Negra i Mugaldekoak són un menú que val la pena tastar, de manera gratuita i en VOS…no es pot demanar més!!

*Nota: Degut al problema aliè a l’organització a la projecció de la pel·lícula “Azken bidaia-El último paso”, es tornarà a projectar el proper dia 24 de març, dissabte, a les 19:30h.

Zinemaldia_550

Zinemaldia’12ak aurrera darrai. Jaialdi erdia igaro da eta pelikula ezberdin eta anitzak bizi eta ikusi ahal izan ditugu; eta era berean bertaratu diren zuzendari eta aktore ezberdinek euren lanera gerturatu gaituzte solasaldi interesgarrietan. Baina ez pentsa hau amaitu denik, ezta gutxiago ere! Oraindik proposamen interesgarriak geratzen zaizkigu: ikaslen bideo lehiaketa, Bi Anai, Virgen Negra eta Mugaldekoak filmak menu on bateko plater bikainak dira, doan eta JBA-n gainera… ezin gehiago eskatu!

*Oharra: “Azken bidaia-El último paso” dokumentalaren emanaldian antolakuntzaren eskuz kanpo gertatu zen arazoa dela medio, martxoak 24an berriro ere eskainiko da, larunbatarekin, arratsaldeko 19:30etan.

Mugaldekoak

March 17, 2012

30/03/2012, divendres a les 19:30h, projecció de la pel•lícula “Mugaldekoak”, amb la presència dels directors Mireia Gabilondo i Fernando Bernués. Gratuït.

Mugaldekoak està ambientada en els primers anys de la dècada dels 40, quan en aquest costat de la frontera encara estan obertes les ferides de la Guerra Civil i en l’altre viuen sota l’ocupació de l’Exèrcit alemany. L’eix principal és la Xarxa Comète, un fet que es desenvolupa durant la Segona Guerra Mundial a la frontera de Navarra: l’evacuació clandestina d’aviadors anglesos derrocats en territori enemic. El trasllat es va fer des de més enllà de les línies de l’Exèrcit alemany fins a Anglaterra, travessant el delicat pas de la frontera francesa i espanyola per les clàssiques rutes de contraban. Aquesta xarxa va tenir una composició internacional: anglesos, francesos, belgues i, sobretot, bascos. En aquest ambient de postguerra coneixerem també les històries de la vida privada d’un poble i les seves famílies: amor, desamor, lleialtat, traïció, secrets, mentides, confessions, descobriments, etc…

Fernando Bernués és membre fundador de la companyia de teatre Tanttaka. La seva activitat abasta el teatre, el cinema i la televisió. Al món del cinema destaca la co-direcció, juntament amb Mireia Gabilondo, del llargmetratge Kutsidazu bidea, Ixabel.

Mireia Gabilondo és directora i guionista de l’espectacle Hnuy Illa de la companyia de dansa Kukai i un dels pilars de la companyia de teatre Tanttaka, amb la qual ha aconseguit èxits com, per exemple, El florido pensil, del que és co-directora. A més, és actriu de cinema, teatre i televisió.

Desprès de la projecció col•loqui amb la presència dels directors Mireia Gabilondo i Fernando Bernués.

http://www.sansebastianfestival.com/es/pelicula.php?ano=2010&codigo=580184

2012/03/30, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30etan. “Mugaldekoak” filmaren emanaldia, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernués zuzendarien presentziarekin. Doan.

Mugaldekoak 40ko hamarkadako lehenengo urteetan dago girotua, mugaren alde honetan Gerra Zibilaren zauriak oraindik irekita zeuden eta bestaldean Alemaniako armadaren okupaziopean bizi ziren garaian. Comète Sarea da ardatz nagusia, Bigarren Mundu Gerran Nafarroako mugan kokaturiko fenomenoa: etsaiaren lurraldean eroritako hegazkinlari ingelesen ebakuazio klandestinoa. Hegazkinlariak Alemaniako armadaren lerroetatik Ingalaterraraino eramaten zituzten, Frantziaren eta Espainiaren arteko pasabide arriskutsua zeharkatuz, kontrabandoaren ohiko bideetatik. Sareak nazioarteko partaideak zituen: ingelesak, frantsesak, belgikarrak eta, batez ere, euskaldunak. Gerraondo giro horretan, herri baten eta bertako familien bizitza pribatuen historiak ere ezagutuko ditugu: maitasuna, gorrotoa, leialtasuna, traizioa, sekretuak, gezurrak, aitorpenak, aurkikuntzak, eta abar…

Fernando Bernués Tanttaka antzerki taldearen sortzaileetako bat da. Antzerkiaz gain, zinema eta telebista ere egin du. Zinemaren arloan, Mireia Gabilondorekin batera zuzenduriko Kutsidazu bidea, Ixabel film luzea da nabarmentzekoa.

Mireia Gabilondo Kukai dantza taldearen Hnuy Illa ikuskizunaren zuzendari eta gidoilaria da, eta Tanttaka antzerki taldearen oinarrietako bat; taldearekin batera arrakasta handia izan du zuzendarikide izandako El florido pensil lanarekin. Bestalde, zinemako eta antzerkiko aktorea da.

Emanaldiaren ondoren, solasaldia Mireia Gabilondo eta Fernando Bernués zuzendariekin.

http://www.sansebastianfestival.com/es/pelicula.php?ano=2010&codigo=580184

bihar-estreinatuko-da-mireia-gabilondoren-mugaldekoak-filma-gure-ibarrean_display

Següent Pàgina »