Zorionak eta urte berri on
Zorionak eta urte berri on. Datorren urtean berriz ikusiko dugu elkar. Urtarrilaren 8tik aurrera berriz irekita izango dugu Euskal Etxea. Denoi gonbidatzen zaituztegu bertatik pasatzeko data horietatik aurrera. Euskal Herria Sonaren argazki erakusketa duzue ikusteko, oso interesgarria. Txokoan giro aproposa duzue edozer edateko euskal musika entzunez. Euskarako ikasleok 8an berriz lan gogorra izango dute beraien ikasketekin [animo!!!! eta eskerrik asko, zuek ba duzue meritua ba!!!!]. SanSebastian eguna laister dugu, eta gogoratu laister “Ostiralero” berriz martxan izango dugula, kontzertu eta ekitaldi ezberdinekin. Esandakoa laister ikusiko dugu elkar… [eta gogoratu gure blogean laister Olentzero eta Santo Tomaseko argazkiak ikusgai izango ditugula].
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!