A ze egunak [Mercè 06]
Denok dakigu, -eztakizuenek adi egon- zenbat arazo sortzen diren Euskal Herria a la Mercè bezalako ekitaldi bat antolatzen denean. Arazo batzuk oso garrantzitsuak dira, beste batzuk premiazkoak, gutxi batzuk negar egitekoak, eta azkenak parre egitekoak. Bata bestearen atzean doaz egiten ari garen lan onaz jabetzeko denpora gabe. Txozna, eszenatokia, musika ekipoa, sardanistak, prozezioa, magatzen falta eta azkenean dena lasai dagoenean eta guk hori komentatzen dugun bitartean norbaitek kakalarria… [ez dugu esango zein zen] batak besteari Euskal Etxeko giltza pasa, eskutik laban egin, eta plaza guztian dagoen estolda bakarrera jauzi behar…barre? negar? Eta ez metalezko estolda horiek, harrizkoa!!!!!! Giltzak berreskuratzea orduan gure lana, eta bertan izan genuen Itziar, Keparen laguntzaz garaile. Hemen dauzkazue momentu haien argazkiak.


Itziarrrr Power!!!!!