October 6th, 2006

Bertso Eskola [Euskal Etxean]

Posted in euskal etxea by euskalblog

Hitzekin jolastuz, humorea landuz, kantatuz, inprobisatuz… bertsotan ikasi nahi baldin baduzu, hauxe da zure txokoa.

Tailer honen helburua, talde giroan gozatzea da, bertsoaren inguruan eta bertsoari esker. Horretarako jolas eta ariketa berezien bidez bat-bateko jarduna landuko dugu, pixkanaka bertsoak osatzen ikasi arte, elkarri kantuz adarra jotzera heltzeraino. Horrez gain, ikastaroan zehar zertxobait gehiago ikasiko dugu bertsolaritzaren historia, bertsolaritzaren gaur egungo egoera eta bertsoaren inguruko zenbait bitxikeriari buruz.
Taldean sortzen diren ideien eta gogoen arabera, bartzelonako bertsolaritza sustatzeko ekimenak ere burutu ditzakegu bertso-eskolan: bertso-saioen antolaketa, bertsopaperen argitalpena, bertsolariei elkarrizketak…

Bertso-eskola ostiralero egingo dugu, arratsaldeko 7etatik 9etara, urriaren 20tik hasita ostailaren 9ra arte. Interesatuta baldin bazaude, eman izena Euskal Etxean, telefonoz edo e-posta bidez. Prezioa: 15 € hilabetean euskal etxeko bazkideentzat eta 35€ bazkide ez direnentzat.

Utzi lotsa alde batera eta zatoz bertso-eskolara!

bertsotailerra.gif

informazioa jaisteko pdf formatuan klik egin hurrengo fitxategian [ Bertso Eskola ]

You can leave a comment, or trackback from your own site. RSS 2.0

One comment

  1. nareta says:

    Kartelak gero eta politagoak igotz!!!
    seguru oraindik ee gahiago harrituko nauzula!

    October 16th, 2006 at 9:20 pm

Komentarioa idatzi | Escriu el comentari