Eskean Kristö guanya el concurs EH SONA

September 28, 2013 · Print This Article

EH SONA MUSIKA LEHIAKETAk badu irabazlea dagoeneko. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH SONA LEHIAKETAk badu dagoeneko irabazlea: Arratia bailarako ESKEAN KRISTÖ taldea. Zorionak Arratiako boskoteari!!

23 taldek hartu dute parte leihaketan, aurreko edizioaren bikoitza!! Estilo aniztasuna izan da nagusi, denetarik entzun ahal izan dugu: rock, ska, pop, country, blues, elektronika, reggae, etab…

Zaila izan da erabakia hartzea, baina, ESKEAN KRISTÖ taldearen indarrak, ondo taiututako musikak eta kantuen hitz zorrotzek konbentzitu gaituzte.

Datorren AZAROAREN 23an Bartzelonako RAZZMATAZZ aretoan GATIBUrekin batera ikusiko ditugu eta bertan izango dute aukera euren zuzenekoa erakusteko.

Eskean Kristö: Arratiako bost gaztek osatutako tribua da. Musika kontuetan 70.hamarkadako rock&rollaren urrezko sasoi hartara jotzen dute eta orduko taldeak dituzte gidari. Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz…, huntaz eta hartaz mintzo dira gordin eta lotsa barik; izan ere, eurek esaten dutenez, infernuaren eta zeruaren bitarteko zubia uste baino laburragoa da. Zuzenekoetan, barruak hustu egiten dituzte, daukaten guztia eman; deabrua zirikatu eta berarekin ibiltzen dira festan. Beraz, badakizu, erori zaitez pekatuan.

284283_332574376845873_1731904693_n

Comments

Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario (iruzkin) bat idatzi eta nahi izanez gero gravatar bat jarri.