Euskararen Nazioarteko Eguna

November 17, 2012 · Print This Article

03/12/2012 Dilluns, 19.30h a l’Escola Oficial d’Idiomes. Dia de l’euskara| Txillardegiren egunkari ezkutua. A càrrec de Fito Rodriguez. En euskara.

Txillardegi, Literatura berria euskaraz eman zigun idazle urbanoa, laikoa eta iraultzailea. Nazioarteko kultur erreferentzia garaikideak euskal nazio zaharrera ekarri zituen abertzalea. Euskaltzaindiak maite ez zuena nahiz eta berak euskera maite. Euskal presoa, erbesteratua eta errefuxiatua. ETAren fundatzailea eta errefusatzailea. Existentzialista eta polemikazalea. Fikzioaren arloan sortzailea, hasieran “Leturia”ren eunkari ezkutua aurkitzen ahalegindu arren bizitza osoan bilatzen ibili zena. Idazlea,oroz gain, saiakeragintzan, gogamen filosofikoari muzin egiten ez ziona, independentziariaren aldeko politikaz arituz.hizkuntzalaria, dialektologoa, fonetista, soziolinguista eta glopolitikaren berri eman ziguna.

Poesia izan zen bere idazkintzan agerian landu ez zuen arlo bakarra eta, halere, idazle estimatu hura, gure Gabriel Arestik zioskunez, Txillardegi, musikari guztiak bezala, funtsean, poeta ere ba zen.

Txillardegi zenari asko zor zaio, hala euskal kulturak nola euskarak berak, eta euskal literaturak batik bat zorra, eduki, badu berarekin. Haren idazkiak lagun, berak jorratutako arlo ezberdinak, testuz testu aztertuz, zor hura kitatzen lagundu beharko genuke haren emaria ikertzen eta zabaltzen, haren ekarpen literarioa eta intelektuala aztertzen berak idatzitako testuak horretarako erabiliz. Horixe bera egiten saiatuko gara gure hitzaldian.

autor479

portada836

Comments

Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario (iruzkin) bat idatzi eta nahi izanez gero gravatar bat jarri.