Korrikarako bonolaguntza
March 19, 2011 · Print This Article
Iritsi da Korrika Bartzelonara eta betiko moduan ekitaldi ezberdin ugari antolatu ditugu euskara eta euskal kultura zabaldu, ezagutarazi eta laguntzeko; hitzaldi, kontzertu eta bestelakoez gain, aurten ere Bartzelonako kaleetan zehar Korricursa egingo dugu eta amaitzeko Donostiara joango gara Korrikan zuzenean parte hartzera.
Gure kilometroa erostea da AEK, Korrika eta euskara laguntzeko modurik onena eta horretarako bonolaguntzak atera ditugu. Kilometroa erosi ahal izateko 5€ko bonolaguntzak ditugu salgai Euskal Etxean; dirua bildu ahala, Euskal Etxe bertan jarri dugun termometroan ikusi ahal izango duzue zenbat diru biltzea lortu dugun. Bonolaguntzarekin euskara eta Korrika laguntzeaz gain, sari eder bat irabazi dezakezu: bonolaguntza erosten duzuenen artean Euskal Etxean bi pertsonentzako afari bat eta Donostian Korrikako lekukoa eramatea zozketatuko ditugu. Animatu eta eros ezazue zuen bonolaguntza!
Ja ha arribat la Korrika a Barcelona i com sempre hem organitzat diferents activitats per donar a conèixer, difondre i ajudar l’euskara i la cultura basca. A més a més de xerrades, concerts, etc. tindrem la Korricursa pels carrers de Barcelona i per acabar viatjarem a Donostia per participar directamente a la Korrika.
La millor manera de col•laborar i ajudar AEK, la Korrika i l’euskara és comprant entre totes i tots el nostre kilòmetre i per a això hem tret les bonoajudes a 5€. Podreu veure quants diners estem recolectant al magnífic termometre que he posat a l’Euskal Etxea. Amb la compra de la vostra bonoajuda, a més a més d’ajudar l’euskara i la Korrika, participareu a un sorteig: el guanyador s’emportarà un sopar a l’Euskal Etxea i tindrà l’honor de portar el testimoni de l’Euskal Etxea a la Korrika a Donostia. Animeu-vos i compreu la vostra bonoajuda!




iepe Baztandarrok!!
Blog honetan topatuko duzu informazio hori dena, bai apirilaren 9an Bartzelonan antolatu dugun Korrikaren inguruakoa bai apirilaren 17an Donostian egingo dugun kilometroaren ingurukoa (9.15etan Kontxan!!)
[...] Per poder ajudar a AEK (Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea, coordinadora que es dedica a alfabetitzar adults en Euskal Herria) comprant bono-ajudes de 5€ a l’Euskal Etxea. La recaptació anirà integrament a AEK a través de la compra del nostre kilòmetre a la Korrika d’enguany. Entre tots els col•laboradors sortejarem qui portarà el testimoni durant aquest kilòmetre i un sopar per a dues persones al restaurant de l’Euskal Etxea. Més info aqui. [...]
Aupa Euskal Etxea!!
Gure ikasle-ohi batzuen ahotik jakin dugu KORRIKA antolatzen duzuela . Nondik pasatzen zareten jakin nahi dugu.,Zuen programazioa eta petoak saltzen dituen edo ez..
Guraso Elkarteko blogean idatziko dugu.
Gure kilometroa 880 da eta apirilaren 11an 11:50ak inguru hartuko dugu LEKUKOA.
Eskermile
Baztan ikastola