Concert de Napoka Iria

November 19, 2010

El proper 27 de novembre a l’Euskal Etxea, a les 20h concert de Napoka Iria. 3€ amb consumició (socis i sòcies gratuït). NAPOKA IRIA es va crear cap a l’any 2005 quan Ander i Miren van decidir compartir les seves ganes de fer música. Amb l’ajuda de dues acústiques i la veu van començar el seu viatge musical per tot el País Basc. Gairebé cinc anys de concerts en directe han reforçat al grup que, a dia d’avui, és més que sòlid. La seva música pot transmetre calma i serenitat, o bé pot transportarte a un terreny més rocker i progressiu. Artistes de renom com Kokein, Maite Arroitajauregi o la banda japonesa TAYUTA han compartit escenari amb la parella artística. En 2007 van publicar
la seva primera maqueta composta per sis temes propis. A l’hivern del 2008 van gravar tres cançons noves (Poortstraat 58, Egurra i 90 segundu), per la gira de Japó. L’enregistrament la van fer en els estudis s(on)s de Barcelona amb el tècnic Ferran Aranda. Aquest any el van a aprofitar per ficar-se en l’estudi i llançar el primer LP, sense deixar de costat els directes.

Datorren azaroak 27an, arratsaldeko 20etan Euskal Etxean, Napoka Iriaren kontzertua.3€ kontsumizioarekin (bazkideek doan). NAPOKA IRIA 2005. urte aldera sortu zen Ander eta Mirenek musika elkarrekin konpartitzea erabaki zutenean. Bi gitarra akustiko eta ahotsaz baliatuz Euskal Herriko ahalik eta eszenatoki, areto eta taberna gehienak zapaltzen hasi ziren.Taldeak ia bost urte beteko dituenean, zuzeneko akustiko haietatik haratago, lagun berriak ekarri dituzte eszenatokietara: gitarra elektrikoa, ukelelea eta pedalera, besteak beste. Kantuak lasaiak zein progresibo eta rockeroak egiten ditu bikote honek, zuzenekoetan intentsitatearekin jokatuz. 2007an beraien
lehenengo maketa kaleratu zuten sei kantu propioz. Kokein, Maite
Arroitajauregi edo TAYUTA talde japoniarrekin batera jo dute. 2008ko neguan hiru kantu berri grabatu zituzten (Poortstraat 58, Egurra eta 90 segundu) Japoniako birarako, Bartzelonako s(on)s estudioan eta Ferran Aranda teknikariaren begiradapean. Orain euren lehen lan luzea kaleratzeko lanean ari dira, zuzenekoak guztiz laga barik.

Concert. Oreka Tx

November 19, 2010

El proper dia 26 de novembre, dintre del festival EH Sona’10, a les 22h al CAT de Gràcia, Oreka Tx en concert. 5€ (2.5€ socis EE i amics del CAT). Oreka TX va viatjar durant els anys 2003-2005 amb la seva txalaparta, un instrument musical únic, que es toca entre dues persones i que ells entenen com un lloc de trobada, de diàleg. S’han trobat amb músics i realitats de pobles llunyans, des de Mongòlia al Sàhara, de Lapònia a l’Índia. De l’experiència viscuda i del material visual i sonor recollit durant aquests viatges sorgeix el nou espectacle: “Nömadak TX en Directe”: els txalapartaris d’Oreka TX, acompanyats de la seva nova banda i de músics convidats per a l’ocasió, presenten un nou concert – viatge que barreja música i imatges sobre l’escenari.
Des de l’estrena mundial de l’espectacle “Nomadak TX en Directe”, Oreka TX no ha parat de penjar el cartell de “entrades esgotades”. Van finalitzar l’any 2009 sent programats per realitzar un showcase
en el Mercat de Música Viva de Vic, un dels esdeveniments musicals més prestigiosos de la península. I en el WOMEX “The most important international professional market of world music”, aquest últim celebrat a Copenhaguen, Oreka TX va ser un dels 24 seleccionats de les 780 propostes rebudes per actuar en directe.

Datorren hilak 26an, ostiralarekin Oreka Tx taldearen kontzertua Graciako CAT aretoan, 22etatik aurrera. 5€ (2.5€ socis EE i amics del CAT) Soinua mugimendutik sortzen da. Benetako musikari batek mugitu egin behar du, bidaiatu egin behar du. Ala aurkituko ditu soinu berriak. Oreka Tx-ek txalapartarekin bidaiatu du, besteak ez bezalako musika tresna , pertsona bi behar dituena, eta haientzat topaketa eta bategitea irudikatzen duena. Euren bidaietan zehar India, Laponia, Sahara eta Mongoliako musikariak eta bertako errealitateak ezagutu dituzte. Ondutako bizipenetatik eta bidaietan zehar jasotako ikus-entzunezko materialarekin gauzatu da “ Nömadak Tx Zuzenean” ikuskizun berria. Oreka TX txalapartariek, haien talde berriaz lagundurik, kontzertu-bidaia ikusgarri bat egitera gonbidatzen gaitu, agertokian musika eta irudiak uztartuz.
2009an “NÖMADAK TX ZUZENEAN” ikuskizunaren munduko estrenaldia
izan eta gero, talde honek “Sarrerak agortuta” kartela eseki du Euskal
Herriko hiriburuetako antzokietan eta aurkeztua izan den Europako
antzokietan. Urte amaiera biribiltzeko, Oreka TX programatua izan zen
showcase-a egiteko estatuko musika jaialdi garrantzitsuenetarikoan,
Mercat De Música Viva de Vic-en. Eta baita WOMEX azokan ere. Azken
honetan, Copenhaguen burutua, 780 proposamenetik bakarrik 24 aukeratzen zituzten zuzenean jotzeko, horien artean Oreka Tx-ekoa.


metro bateko saioa

Oreka TX | Myspace Music Videos

Sorteig entrades pel·lícula “Amerikanuak”

November 18, 2010

Des del dia 19 de novembre fins al 25 als cinemes Alexandra podreu gaudir de la pel•lícula basca “Amerikanuak”, que va estar al festival de cinema de Sant Sebastià, al Zinemaldia. Tenim dues entrades individuals per poder veure aquesta pel•lícula, un documental de 90´que explica l’història de uns quants immigrants bascos al poble d’Elko, Nevada (EEUU). Bàsicament tracta sobre la nostàlgia, sobre la lluita per una vida decent a un país alien i sobre sentir-se part d’una comunitat. Si vols la teva entrada aquesta vegada has de ser ràpid, els dos primers comentaris s’emportaran una entrada cadascuna! Voleu l’entrada??

Azaroak 19tik 25era Alexandra zineman “Amerikanuak” euskal filmaz gozatzeko aukera izango duzue, Donostiako Zinemaldian egon zena. Bi sarrera ditugu 90 minutuko dokumental hau ikusi ahal izateko; bertan, Amerikako Estatu Batuetako mendebaldean, Elko-n (Nevada) bizi diren euskaldun etorkinen egunerokotasuna islatzen da. Ikuspuntu errealista batetik munduko euskal diasporaren zati baten egoera erakusten da. Sarrera lortu nahi baduzu oraingo honetan azkar ibili beharko duzu, lehen bi komentarioek sarrera bana lortuko dituzte!!

amerikanuak (teaser) from Berde Produkzioak on Vimeo.

La música basca: l’actitud punk i la sensibilitat pop

November 13, 2010

El proper dia 24 de novembre a les 20h, conferència-audició a càrrec de Josu Larrinaga. Gratuït. En castellà. En un sintètic recorregut per la història de la música popular basca veurem com des dels cantautors folk dels seixanta fins als grups més avantguardistes del nou segle, els sons entorn l’euskara es mouen entre una sensibilitat pop (que connecta a les cançons amb el quotidià, el proper, amb la vida de la gent) i una actitud punk (que porta als músics a la revolta, l’inconformisme i la deconstrucció, però també al do it yourself) que van a ser una constant en una història que reflecteix a més el propi recorregut de la societat basca en la modernitat avançada.

Datorren azaroak 24an, arratsaldeko 20etan hitzaldi-entzunaldia Jous Larrinagaren eskutik. Doan. Gaztelaniaz. Euskal musika herrikoiaren historian barna eginiko ibilbide sintetiko batean, hirurogeigarren hamarkadako folk bakarlarietatik hasi eta mende berriko abangoardieneko taldeetaraino zera ikusten dugu, euskararen inguruko doinuak pop sentsibilitatearen -kantak egunerokotasunarekin, gertukoarekin, jendearen bizitzarekin lotzen dituena- eta punk jarreraren artean -musikariak iraultzara, konformaezintasun eta dekonstrukziora eramaten dituena baina baita ere do it yourselfera- mugitzen direla. Hau konstante bat izango da euskal gizarteak modernotasun aurreratuan eginiko bide propioa islatzen duen historian.

Concert de Ze Esatek! i Sokaide

November 13, 2010

El proper dia 20 de novembre, a les 22h al Espai Jove la Fontana concert de Ze Esatek!, els guanyadors del I concurs EH Sona’1o, Sokaide i un grup local. Gratuït. Torna Ze Esatek!, la banda que ha fet ballar tota Euskal Herria. Després d’una exitosa gira de 50 concerts durant el 2009, tant a EH com als Països Catalans, arriba la locomotora disposada a donar més guerra que mai i a seguir declarant el seu amor a Mirentxu Azkarate. Venen amb un disc de 13 temes en el que hi trobareu molts dels hits amb els que han revolucionat els escenaris, i amb alguna sorpresa nova. A més de Ze Esatek! també podrem gaudir dels guanyadors del primer concurs EH Sona, Sokaide i un grup local.

Datorren azaroak 20an, larunbata, gaueko 22etan, Espai Jove la Fontanan, Ze Esatek!, EH Sona I lehiaketaren irabazleak izan diren Sokaide eta bertako talde baten kontzertuaz gozatu ahalko dugu, doan. Badator bueltan Euskal Herri osoa dantzan jarri duen taldea, Ze Esatek!. Bere 50 kontzertuko bira latzaren ostean 2009an bai EHn baita Països Catalans-etan ere, lokomotora bueltan da inoiz baino egur
gehiago emateko asmoz eta bere maitasuna Mirentxu Azkarateri
deklaratzeko asmoz. Disko berri batekin datoz, 13 abestiz osatua.
Bertan 2009ko biran eskenatokiak astindu zituzten hit-ez gain, beste sorpresa berriren bat ere aurkituko duzue. Ze esatek! taldeaz gain EH Sona lehiaketako irabazleak izan diren Sokaide eta bertako talde batek ere joko dute.

Concert de Gose

November 12, 2010

El proper divendres 19 de novembre, al Centre Artesà Tradicionarius de Gràcia, concert de Gose, a les 22h. 5€ (2.5€ socis EE i amics del CAT)
Inclassificables per la varietat de matisos que engloben, dir que
gose és fortalesa, inconformisme, fascinació i insinuació és
quedar-se molt curt. Gose és un exercici de contrast, barreja, unió, combinació d’ electrònica i trikitixa, una visió moderna, actualitzada i avantguardista de la música que es fa a Euskal Herria. Tres músics en escena que omplen i satisfan com una banda. Un element de laboratori popular com una revetlla. Tecles d’ ordinador, botons de triki, clavilles de guitarra i baix que units a la suggeridora veu i la contundència del
missatge no deixen a ningú indiferent. Si juntes la gana amb les ganes de menjar, la satisfacció d’ haver menjat i la sensació de voler més, parlem de gose. Perquè ajuntar l’ electrònica amb la triki és refrescant i apetitosa com la bona cuina. Tornen al festival EH Sona a presentar el seu últim disc, Gose III.

Datorren ostiralean, azaroak 19an, Centre Artesà Tradicionariusen Goseren kontzertua Euskal Herria Sona jaialdiaren barnean, gaueko 22etan: 5€ (Euskal Etxeko bazkideek eta CAT-en lagunek 2.5€)
Biltzen dituzten kutsuen aniztasunagatik sailka ezinak, gose indarra, inkonformismoa, lilura, sedukzioa dela esatea oso motz geratzea da. Kontrastatze, nahasketa, batasun ariketa batean, elektronikaren eta trikitiaren konbinazioa da, Euskal Herrian egiten den musikaren ikuspegi modernoa, eguneratua eta abangoardista. Hiru musikari eszenan, baina musika-banda batek bezainbeste betetzen eta asetzen dutenak. Herri-laborategiko elementua, erromeria baten gisan. Ordenagailu-teklak, trikitiaren botoiak, gitarraren eta baxuaren larakoak gehituko zaizkio
ahots erakargarri eta mezuaren sendotasunari, eta ez dute inor
axolagabe utziko. Gosea eta jateko grina, biak batera, jan ondoko
betekada gozoa eta gehiago dastatu nahiaren sentsazioa, horixe duzu gose. Zeren eta elektronika eta trikitia elkartzea freskagarria eta gozagarria baita, sukaldaritza landua bezalaxe. Bartzelonan beraien hirugarren lana, gose III, aurkeztuko diguten kontzertua egingo dute.

Sartu Euskal Etxera! Entra a l’Euskal Etxea!

November 12, 2010

Sartu Euskal Etxera… sartu eta ikusi, ikusi eta parte hartu, parte hartu eta gozatu, gozatu eta ikasi, ikasi eta zabaldu, zabaldu eta erakutsi, erakutsi eta bildu, bildu eta komunikatu, komunikatu eta bizi…Bizi Euskal Etxea, sartu! Ate berria dugu!

Entra a l’Euskal Etxea, entra i mira, mira i participa, participa i gaudeix, gaudeix i aprèn, aprèn i dona a conèixer, dona a conèixer i ensenya, ensenya i ajunta’t, ajunta’t i comunica’t, comunica’t i viu…viu l’Euskal Etxea, entra! Tenim porta nova!

ring!

zerdago

zerdagoII

Vigilar, castigar i punk basc

November 11, 2010

17 de novembre, dimecres, a les 20h, conferència-audició a càrrec d’Ibai Atutxa. Gratuït. Llicenciat en filologia basca, ha realitzat els màsters de literatura comparada i filosofia contemporània i acaba de publicar el llibre “ Tatxatuaren azpiko nazioaz” (sobre la nació sota la ratllada). En aquest llibre ha tractat sobre el punk i la identitat basca: explica els controls, l’ assetjament i les tecnologies de disciplina que
diversos cossos policials han portat a terme sobre la societat basca, a través de la música punk d’ Hertzainak, per tal d’entendre la música punk com eina de resistència.

Azaroak 17, asteazkenarekin, arratsaldeko 20etan, hitzaldi-entzunaldia Ibai Atutxaren eskutik. Doan. Euskal Filologia ikasketak Bilbon egin eta gero literatura konparatuan eta filosofia garaikidean egin ditu masterrak Ibaik. “Tatxatuaren azpiko nazioaz” liburua argitaratu berri du. Euskal
punk eta identitateari buruzko kontuak landu ditu bertan eta
Hertzainaken punk musikaren bitartez, 80 hamarkadatik gaur
egun arte, Polizia ezberdinek euskal gizartean burututako
jazarpen, kontrol eta diziplina teknologiak azalduko ditu punk
musika erresistentzia tresna izan dela ulertu ahal izateko.

Euskal Herria Sona al Línea Folk d’iCat FM

November 11, 2010

El festival de música basca EH Sona’10 ha començat fort, i bon exemple d’això és el resó que està tenint a diversos mitjans de comunicació. Aqui podreu escoltar el reportatge que el programa Línia Folk de iCat FM ha fet amb motiu de l’EH Sona. Val la pena!

EH Sona’10 musika jaialdiak indartsu hasi du bere ibilbidea, eta horren erakusgarri da komunikabide ezberdinetan izaten ari den oihartzuna. Adibide modura hemen duzue entzungai iCat FM irratiko Linia Folk saioan eginiko erreportaia. Merezi du entzutea!

Sorteig entrades Gose

November 9, 2010

El proper dia 19 de novembre el grup Gose oferirà un concert al CAT de Gràcia, dintre de la programació del festival EH Sona’10 organitzat per l’Euskal Etxea. Des del blog sortegem 4 entrades individuals per anar a veure a aquest grup que barreja electrónica amb triki…i moltes coses més…un espectacle que no et pots perdre!! Només has de veure el video “Lokartu arte” i contestar la pregunta que fan al video…Quans petons t’han fet al llarg de la teva vida?? Fes un càlcul i guanya una entrada!!

Datorren azaroak 19an Gose taldeak kontzertua eskainiko du Gràcia auzoan dagoen CAT aretoan, Euskal Etxeak antolaturiko EH Sona’10 jaialdiaren barnean. Blogetik kontzerturako 4 sarrera indibidual zozketatuko ditugu, eta horretarako “Lokartu arte” abestiaren bideoa ikusi ondoren, erantzun ezazue kantak plazaratzen duen galdera… Zenbat aldiz musukatu zaituzte? Egin gutxi gorabeherako kalkulu bat eta irabaz ezazu Goseren kontzerturako sarrera bat!

« Pàgina Anterior Següent Pàgina »