Concert de Sorkun

November 26, 2010 · Print This Article

El proper 4 de desembre, concert de Sorkun a l’Euskal Etxea, a les 20h;
3€ amb consumició (socis gratuït). A mitjans dels noranta a Sorkun li van proposar entrar a Kashbad. Poc després van ser convidats per Fermin Muguruza al festival Hitz Egin. La veu de Sorkun va començar a ser cada vegada més coneguda, la qual cosa li va servir per participar en altres bandes, com per exemple: Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Ekon,
Flitter, etc. Al 1999 Sorkun va començar a tocar amb Fermin Muguruza i el 2002 Sorkun va decidir provar sort emprenent un camí en solitari amb un primer disc: Onna. El 2005 surt el seu segon treball, anomenat “Duna”, molt diferent a l’anterior. Es van deixar una mica de banda les distorsions per donar pas a sons més minimalistes i melodies molt elaborades. Nous instruments van aportar diferents colors als temes de “Duna”. Molta varietat d’estils en el mateix treball, el que va fer de Duna un disc fàcil d’escoltar.

Datorren abenduak 4an, Euskal Etxean, arratsaldeko 20etan, Sorkunen kontzertua. 3€ edariarekin (bazkideek doan). Kashbad taldean eman zituen Sorkunek lehen pausuak eta ia berehala egin zion Fermin Muguruzak Hitz Egin jaialdi handian parte hartzeko gonbidapena. Geroago beste hainbat talderekin kolaboratu zuen; besteak beste, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Ekon edota Flitter taldeekin. Zazpi urte han eta hemen jotzen ibili ondoren Kashbad uztea erabaki zuten, eta bakoitzak bere bidea hartu zuen. Fermin Muguruzarekin hiru urtez lan egin ondoren, 2002an Sorkunek bakarlari aritzeko erabakia hartu zuen eta diska kaleratu zuen: Onna. Rock diskoa izan arren oinarri elektronikoak zituen. Bere bigarren lana, “ Duna” , 2005ean kaleratu zuen eta aurrekoarekin alderatuta oso lan ezberdina zen. Gitarren
distortsioa pixka bat baztertu zuen, doinu minimalagoak sortuz, melodia landuagoak. Musika tresna berriak sartu zituen, diskoari kolore berezia emanez. Estilo aldetik ere aniztasuna nagusitu zen, eta horrek diskoari halako arintasuna eman zion, entzuteko erraztasuna.

Comments

Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario (iruzkin) bat idatzi eta nahi izanez gero gravatar bat jarri.