Iker Arrue, dantzaria

April 9, 2010

Iker Arrue, 1977an Donostian jaioa, Espainia eta Europa mailan dantza garaikideko konpainia eta koreografo ezberdinekin lanean ibilitakoa da. Egun, *Dance Theatre of Ireland* eta Bartzelonako *CobosMika* konpainiekin lanean aritzeaz gain, bere kabuz nahiz Laura Vilar dantzari katalandarrarekin ere buruturiko lanen sorkuntza eta ekoizpenean dabil.

Bartzelonako Euskal Etxean, besteren artean Alemanian estreinatuko den *Uke Nage* saioaren sorkuntzan ari dira lanean:

*UKE NAGE bi hizkuntza ezberdin elkartzearen emaitza da,mugimenduari aurre egiteko bi modu, bestearen aurrean geure burua kokatzeko bi jokabide: dantza garaikidea eta Aikidoa*

Egungo gizarte indibidualistaren problematika aztertzeko asmoz, dantza garaikidea eta Aikidoaren uztarketan ohinarritu gara. Izan ere, azken honen filosofiaren aplikazioak erreakzio berriak aurkez baititzake.

Zer nolako jarrera dugu ezezagun baten aurrean? Defentsa edo erasorako prestatzen gara? Ikusle edo parteartzaile gara? Zer ondorio ditu bestearengan gure jokabideak? Zer da bestearenganako errespetua sortarazten diguna, bere indarra, bere azkartasuna…? Ala aurreiritzi gabeko errespetu eta askatasuna eskaintzen dizkiogu?

Bartzelonako UAB unibertsitateko Estetika Master-a zuzentzen duen Gerard Vilar-ekin batera, Laurak eta Ikerrek *Pensar l’Art d’Avui* konferentzian ere hartzen dute parte. Estetika katedratikoaren azalpen teorikoarekin batera, dantza garaikideko saio bat aurkezten dute, ondoren ikusentzuleekin batera azaldutakoaren ikuspuntu ezberdinak ezagutu eta aztertzeko.

Dantzari bezala aritzeaz gain pedagogo moduan ere jarduten da Espainia eta Europa mailan.

La literatura en el temps dels DJ | Xerrada | Harkaitz Cano

April 8, 2010

14 abril | Dc | 19.30h | UB (Capella de l’edifici històric)

Harkaitz Cano va començar a escriure de ben jove. En aquest temps ha recorregut un llarg camí en el camp de la creació literària i, malgrat la seva joventut, ha esdevingut un referent destacat de la literatura basca, tal com reflecteix el fet que alguns dels seus llibres hagin estat traduïts al castellà i que hagi estat guardonat amb diversos premis.

Presentació del llibre “Babel o barbarie. Una política lingüística legítima y eficaz” Patxi Baztarrika

April 6, 2010

Dimecres 14 d’abril | 18.30h | UB (Capella de l’edifici històric)
En l’era de la comunicació i de la informació, la cohesió social en clau netament democràtica s’ha convertit en el veritable nucli motor de les polítiques públiques de futur. En aquesta perspectiva, la política lingüística juga un paper determinant: les societats modernes avancen clarament en la línia del multilingüisme com eix vertebrador d’identitats culturals i lingüístiques destinades no a la confrontació, sinó a la convivència i al mutu enriquiment.
Participaran a la presentació, l’autor, Patxi Baztarrika, Antoni Mir, director de Linguamón-Casa de les Llengües i Bernat Joan, secretari de Política Lingüística de la Generalitat de Catalunya.

“Babel o barbarie. Una política lingüística legítima y eficaz”
liburuaren aurkezpena. Patxi Baztarrika
Apirilak 14 asteazkena | 18.30etan | UB (Eraikuntza historikoko kaperan)
Komunikazioaren eta informazioaren aroan, demokrazian
oinarritutako kohesio soziala etorkizuneko politika publikoen mamia eta funtsa dugu gaur egun. Ikuspegi horretan, hizkuntz politikoak berebiziko garrantzia dauka: gizarte modernoak eleaniztasunera jotzen dute argi eta garbi, elkarren kontra jardun beharrean, elkarren ondoan eta elkar aberastuz bizi behar duten kultur eta hizkuntz nortasunak egituratzeko ardatz gisa hartuta aniztasun hori.
Liburuaren egilea bera, Patxi Baztarrika, Antoni Mir, Linguamón-Casa de les Llengües-eko zuzendaria, eta Bernat Joan, Kataluniako Generalitateko Hizkuntz Politikarako idazkaria izango ditugu aurkezpenean.

baztarrika barrurako

Ipuin gaua / Contacontes

April 6, 2010

9 d’abril divendres | 22h | Euskal Etxea
En euskara i català: Itziar Rekalde i “Vivim del cuentu”

Ipuin gaua
Apirilak 9 ostirala | 22.00etan | Euskal Etxea
Euskaraz eta katalanez: Itziar Rekalde eta “Vivim del cuentu” […]

ipuin barrurako

Ruta literària

April 6, 2010

9 abril divendres | 19h | Euskal Etxea
Ruta literària per Barcelona: La Catedral del Mar
Cal inscripció prèvia

Ibilbide literarioa
Apirilak 9 ostirala | 19.00etan | Euskal Etxea
Ibilbide literarioa Bartzelonan zehar (La Catedral del Mar). Beharrezkoa izango da aldez aurretik izen ematea

ruta barrurako

« Pàgina Anterior