Peachy Joke

April 15, 2010 · Print This Article

9:30 dira eta eguzkiarekin batera jaiki gara, isiltasunak eltzagortzen du sukaldeko mahaia, nabarmena da ajea, aurreko gauean kontzertua izan genuen. Garajera jaitsi eta berriz ere dena muntatu entsegu batetarako. Virginia ageri da beti bezala kontu-kontari bazkarirako barbakoa bat prestatu nahi duela esanez.
-Kriston eguna egiten du! – 2 hilabete daramagu Bartzelonan eta etxean izango bagina bezala gaude, nahiz eta hurbileko jendea asko faltan sumatzen den.
Kontzertuetan gustura aritzen gara; jendeak pixkana kantu guztiak abesten ditu eta errit-moak jarraitu ere.
13:00 Pinki ikatzaren parean eta txingar artean arkume saihetsak zaintzen ditu eta Lemy eta Lou-ek guitarra hartuz bazkari aurreko etena animatzen dute.
Dios! Ze ondo bizi gean!…

PEACHY JOKE, egun, Bartzelonara bizitzera joandako bost gazteez osaturiko rock taldea da. Bertatik beraien azken lana kaleratu dute “Kindergarten’s Flight” (2010) izenekoa, beraien lehen lana, “The Grey Reveille”, bezala Hans Krüger-ek gainbegiratutakoa zeinak Delorean edo El Columpio Asesino bezelako taldeekin lan egin duen. Peachy Joke erritmo handiko abestiak eta zuzenekotarako prestatuta dagoen soinua proposatzen digu.
Bere musikan 60 eta 70. hamarkadako Rock & Roll influentziak garbiak dira The Who, Led Zeppelin edo David Bowie bezelako talderekin antzekotasuna izanez. Baina, oraingo soinuak ere nahasten dituzte, The White Stripes, Jet edo Wolfmother tamainako taldeen soinuei hurbilduz.

Comments

Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario (iruzkin) bat idatzi eta nahi izanez gero gravatar bat jarri.