Asier Suberbiola. Aupa Quartet proiektua
January 14, 2010 · Print This Article
Ni 1978an jaiotakoa naiz. Donostian ikasi nituen biolineko karrera konserbatorioan eta pedagogiakoa EHU-n. Musika txikitatik izan dut gertuko eta lagun. Familian zaletasuna oso gertutik jaso dut. Bi ikasketok amaitutakoan musikaren munduan sartu nintzen buru-belarri. Goi ikasketak amaitu eta Geroge Nicolescu eta Catalin Bucataru irakasleekin aritu nintzen zenbait urtetan. Klasikoa jotzea gustoko nuen. Et incarnatus ganbera orkestran ere 7urtez aritu nintzen. Bertan musika garaikidea egiten genuen, eta baita grabazio pila ere: Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Mikel Erentxun, Imanol… Biolineko klaseak ematen ere aritu nintzen: errenteriako konserbatorioan eta musika eskola dexentetan (donostia, lasarte, tolosaldea, ataun, legazpi…) baina Euskal Herritik ateratzeko gogoa sentitzen hasi nintzen.

Barcelonan zegoen lagun euskaldun batek Liceun zegoen orkestra baterako sarrera frogei buruz hitzegin zidan; lanean gogor jarri, auurkeztu eta hartu ninduten. Barcelonako Liceun urtebetez lan egiteko aukera! Astebetean plan guztiak aldatu eta bizitokia aldatu nuen. Orkestra honetan mundu guztiko jendea zegoen: Errusia, Txile, Alemania, Ingalaterra… giro gaztea zegoen eta oso esperientzia ona izan zen, zentzu guztietan.
Urtebete gehiagoz luzatu nuen bertako lana eta gaur egun nire laukotekide diren Alex (Londonekoa) eta Diego (italiarra) ezagutu nituen. Laukote 1 sortzeko ideiari buruz hizketan hasi ginen. Musika egin nahi genuen, klasikoa ez den musika: rock-a, jazz-a, elektronikoa… ideia ugari geneuzkan baina biolajolea behar genuen. Bila hasi ginen eta Feliperekin topo egin genuen Liceun bertan. Hasieratik erlazioa ona izan zen. Hori orain urtebete izan zen. Aurreko urtean gure gustuko errepertorioa prestatu eta zenbait abesti Bartzelonako estudio batean grabatu genituen promozio lanetan hasteko.
Azaroaren 29 lehen kontzertua egin genuen Bartzelonako Re-public tabernan, lagunez inguratuta, giro ederrean. Ostiralean Euskal Etxean joko dugu eta datorren hastean Italiara joango gara. Oso gustora nago!



Comments
Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario bat idatzi ta nahi eskero gravatar bat.