Zinemaldia 09 [Argazkiak]

February 24, 2009

I Bertsolaburmetrai lehiaketa

February 19, 2009

YouTube Preview Image

Lehiaketaren Oinarriak
1. Bartzelonako Euskal Etxeak on-line bidezko Laburbertsometraien Lehiaketa jarri du martxan urtero egiten den Zinemaldiaren barruan.
2. Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez daitezke, lan hauek euskaraz izango direlarik (irabazle suertatzen diren lanak katalanez azpititulatuko dira). Parte hartzea doakoa da.
3. Lanak honako formatu hauetan aurkez daitezke: .mov edo .wmv. Artxiboak 3.5 Mb eta 2 minutuko iraupena (kredituak kontuan izan gabe) izan dezake gehienez ere. Bestalde, filmaren irudi adierazgarri bat ere bidali behar duzu .jpg artxibo batean (70 x 50 pixel, -zabalera x altuera-), irudi honek 50 kb-ko pisua izan dezake gehienez ere.
4. Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2009ko maiatzak 3a, eguerdiko 14:00ak baino lehen bidali beharko dira. Aldez aurretik Andoni Egaña bertsolariak filmean derrigorrez agertu behar diren 4 errimak eman ditu. 4 errima hauen ezarpena bideoz grabatua dago eta web gune honetan zintzilik, denon ikusgai: http://blog.euskaletxeak.org/category/festivals/zinemaldia/. Bertsolariak ezarritako 4 errimak agertu beharko dira filmean. 4 errima hauek egileek nahi duten moduan agertu daitezke baina bertsolariak emaniko ordenarekin bat egin behar dute; ez dute zertan ahoz espresaturik egon behar (idatziz ere azaldu ahal dira). Ez dira, halere, hitz hauen metaforak onartuko: adibidez, hutsa hitza errimetako bat bada, ahoz espresatua izan daiteke, horma batean margoturik azal daiteke, baina ez da onartuko hutsa hitza iradokitzen duen irudirik. Hitzaren agerpenak esplizitua izan behar du.
5. Lanaren iraupena mugatua izango da, eta bertso baten iraupenarekin lotua egongo da; honela, gai jartzaileak gaia aurkezten dionetik bertsolariak bertsoa botatzen duen arteko gutxi gora-beherako iraupena izan beharko dute lanek, hau da, gutxienez minutu bat eta gehienez bi minutu (kreditu tituluak kontuan hartu gabe).
6. Lanak jasotzeko epea 2009ko maiatzaren 3an (14.00 p.m., Bartzelonako ordua) amaituko da. On-line lehiaketa denez,antolatzaileek interneten zintzilikatuko dituzte lanak jaso ahala, jendeak ikus ditzan.
7. Zure filma aukeratua bada haren kopia bat bidali beharko diguzu erresoluzio altuan. Ondo legoke, bada, aldez aurretik prest izatea. Zure filma aukeratua bada, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dizugu.
8. Epaimahaiek 10 film aukeratuko dituzte, hauen artean bat izendatuko delarik garaile modura.
9. Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:
- Aukeraturiko lan bilduma Bartzelona eta Euskal Herriko film areto, zine-klub eta zentro kultural ezberdinetan pantailaratzea.
- Lanik onenak 300€ irabaziko ditu.
10. Saria eman gabe gelditzea gerta daiteke, epaimahaikideen iritziz aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez baldin badute, edo lan nahikorik bildu ez bada.
11. Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela lizentzia, copyright, irudi-eskubide, soinu, tipografia, software eta erabilitako edozein tresnaren jabea dela. Parte hartzeak, baita ere, esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela. Bartzelonako Euskal Etxeak oinarri hau ez betetzearren sor litezkeen erantzukizunik ez dute bere gain hartuko.
12. Egilea da aurkeztutako lanen jabea. Dena den, parte hartze hutsagatik, egileak filmen komunikazio publiko, erreprodukzio eta zabalkunderako eskubideak uzten dizkie Bartzelonako Euskal Etxeari hurrengo lehiaketaren deialdia zabaldu arte. Halere, eskubideok luzatuko dira egileak berak ez badu aipatutako klausula bertan behera uzten. Denbora horretan Bartzelonako Euskal Etxeak filmak erabili ahal izango ditu erakusteko on-line eta off-line. Bestalde, irabazleek eta aukeratutakoek aipatu eskubideak uzten dizkiote betiko Bartzelonako Euskal Etxeari.
13. Izen-ematea on-line egingo da, izen-emate orriaren bitartez. Izena emateko derrigorrezkoa da helbide elektroniko bat izatea, Bartzelonako Euskal Etxearekin harremanetan egon ahal izateko. Izen-emate orrian egilearen izen-abizenak, hiria, herria, helbide elektronikoa, webgunearen helbidea (webgune propioa izanez gero), telefono-zenbakia,filmaren titulua, formatua, iraupena, lanaren irudi adierazgarri bat .jpg artxibo batean (70 x 50 pixel eta 50 kb-ko pisua gehienez ere) eta haren laburpen txiki bat (50 hitz gehienez ere) sartuko dira. Bidaltzeko arazorik izanez gero, zalantzaren bat izanez gero edo zure lana sarean ikusten ez baduzu, jarri harremanetan gurekin kulturabcn@euskaletxeak.org helbidearen bitartez.
13. Epaimahaia antolatzaileek aukeraturiko ikus-entzunezko eta bertsolaritza arloko hiru pertsonek osatuko dute eta bere zeregina lan guztiak ikusi ondoren sariak erabakitzea izango da. Aurtengo lehen edizio honetako epaimahaikideak honako hauek dira: Kike Amonarriz, Iban Garate eta Joxerra Gartzia
14. Sariak Bartzelonako Euskal Etxeak bere 30.urteurrena ospatzeko antolatuko duen maiatzak 23ko jaiarekin batera jakinarazi eta banatuko dira, egun horretan bertan egingo den emanaldi berezi baten bidez. Irabazleen berri emango da web gunean eta Euskal Etxearen blogean, saridunei jakin arazteaz gain.
15. Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak izango dira.
16. Bartzelonako Euskal Etxeak ez du inongo erantzukizunik hartzen lanek jasan ditzaketen kalteengatik. Hala ere, lanak babesteko bere eskuetan diren neurri guztiak hartuko dituzte.
17. Lehiaketan parte hartzeak esan gura du egileak oinarriok onartzen dituela.

IZEN EMATE ORRIA JEITSI

JONU i FESTA DE CINEMA [Zinemaldia]

February 14, 2009

21 de febrer a l’Euskal Etxea a partir de les 20.00h

LA BUENA NUEVA [Zinemaldia]

February 13, 2009

20 de febrer a les 19.30h a l’Euskal Etxea

La_buena_nueva

Miguel és nomenat rector d’un poble socialista coincidint amb la revolta de 1936. Des del començament de la guerra, el bàndol nacional ocupa el poble i aviat se succeeixen els afusellaments. En la seva lluita per defensar els represaliats, el Miguel s’enfronta a la jerarquia eclesiàstica i militar, posant en joc la seva pròpia vida..

El jove sacerdot troba refugi en la seva amistat amb la mestra del poble, el marit de la qual ha estat assassinat a l’inici de la guerra. La relació amb la Margari suposa el contrapunt al desencantament del jove rector i el seu únic recolzament en un camí que ha de recórrer sol.

Basada en una història real, la pel·lícula recull amb fidelitat històrica el suport de l’Església Catòlica a l’aixecament contra la República, batejat com “Santa Croada”. Al llarg de tres anys de Guerra Civil, el Miguel sent com el propi clergat s’allunya de l’Evangeli a l’emparar la repressió dels revoltats contra la població civil. El protagonista encarna la força de les pròpies conviccions i la coherència personal, en una crida apassionada i atemporal contra la injustícia.

Una història d’amor, guerra i religió.

Jatetxea berriro ere irekia
El restaurant torna a obrir

February 12, 2009

Hilabete t’erdi berritze lanetan egon ondoren, otsailaren 9an inauguratu zen Bartzelonako Euskal Etxearen jatetxe berritua.

Trikitixa, txistulari, txalaparta eta aurresku batez borobildutako jaia izan zen, non Euskal Etxeko bazkideek zein kanpokoek jatetxearen itxura berria ikusi ahal izan zuten eta batez ere sukaldaritza berriaz gozatu ahal izan zuten. Juan Gorritik Mikel Laboaren omenez eginiko eskultura batek ematen dio ongi etorria orain jatetxe berrian.

Jarraian egun horretako argazki batzuk ikusi ahal dituzue:

Desprès de més d’un mes de reformes, el 9 de febrer el restaurant de l’Euskal Etxea va tornar a obrir les seves portes. Una escultura de Juan Gorriti dóna la benvinguda als clients de la mateixa.

Els que van venir a la inauguració, a més de veure la nova imatge del restaurant, van poder gaudir dels txistularis, trikitilaris, dantzaris i txalapartaris de l’Euskal Etxea. Però sobre tot de la nova cuina del restaurant, tota una referència de la gastronomia basca en Barcelona.

A continuació teniu les fotos d’aquell dia:

Jatetxea

February 12, 2009

Xerrada: Bruixeries / Sorginkeriak

February 12, 2009

19 de febrer a partir de les 19.30h a l’Euskal Etxea

Xerrada a càrrec de Juan Ignacio Paul Arzak, membre del centre d’investigació del Bidasoa i professor de primària a Zubieta (nord de Navarra), poble amb un arrel intens amb la història de les bruixeries. Juan Ignacio ha publicat dos investigacions originals sobre el tema: “Brujería, frontera y poder” (1999) i “1610. urtea. Nafarroako sorginkeriaren mitifikazio maltzurrari buruz” (Uztaro 43, 2002).

Juan Ignacio Paul Arzaken eskutik: Bidasoa Ikerketa Zentroko kidea eta Bigarren Hezkuntzako iirakaslea da Ipar Nafarroan, Zubietan. Herri honek harreman estu bat dauka sorginkeriaren historiarekin. Baita Juainas berak ere: bi ikerketa orijinal dauzka gai honi buruz publikatutak: “Brujerí­a, frontera y poder” (Bilduma aldizkaria bidez argitaratua 1999an) eta “1610. urtea. Nafarroako sorginkenriaren mitifikazio maltzurrari buruz” (Uztaro 43, 2002).

akelarre1

Santa Ageda Bezpera

February 10, 2009

Oteiza 101

February 8, 2009

Kimuak [Zinemaldia]

February 8, 2009

14 de febrer a les 19.30h al passeig del born

Selecció dels millors curtmetratges bascos del 2008

kimuak

Següent Pàgina »