Euskaldunak Bartzelonan (Dokumentala)

November 7, 2008 · Print This Article

[Esk] Cataluinako hiriburua den Bartzelonan emigratu duten euskaldunen integrazioari buruzko dokumentala. Politika, kultura, jendea, eta antzeko gaiak lantzen dira.

[Cat] Un documental que tracta sobre la integració the Bascos (Euskera-parlantes) en la capital de Catalunya, Barcelona. Es tracten temes com, la política, la cultura, la gent, etc…

[Esp] Un documental que trata sobre la integración the Vascos (Euskera-parlantes) en la capital de Cataluña, Barcelona. Se tratan temas como, la política, la cultura, la gente, etc…

[Ingl] This documentary treat the Basque people integration (Basque-speakers) in the capital of Catalonia, Barcelona. It addresses topics such as politics, culture, people, etc…

YouTube Preview Image[youtube]http://youtube.com/watch?v=Lh8z8hy5VRg[/youtube]YouTube Preview Image[youtube]http://youtube.com/watch?v=TBbX8vG51jI[/youtube]YouTube Preview Image[youtube]http://youtube.com/watch?v=LoCoeN3FvyY[/youtube]

Ander Iriarte ren webgunean aurkitu dezakezu dokumental hau, bere webgunea bisitatzera gonbidatzen dizuegu.

Comments

5 Respostes en “Euskaldunak Bartzelonan (Dokumentala)”

  1. Mikel Santesteban on January 21st, 2009 3:30 pm

    Kaixo familia!!

    bideo honek emozionatu egin nau, nire Bartzelonako bizipenak ekarri dizkit bueltan. Aspalditxo utzi zintuztedan, baina han bizitakoak betirako esperientzia zoragarriak izan ziren!

    bukatzeko, eskaera/gomendio bat, katalanezko azpitituloak ipini gure lagun katalanek ikusi ahal dezaten! Zorionak dokumentalagatik!

    besarkada handi bat Bartzelonako Euskal Etxeko guztioi, eta bereziki Aitor Arruti, Molli eta Ander Elortzari (nahiz ta azkeneko hau ez nago ziur handik dabilen Australian ibili eta gero!!)

    laster arte,

    mikel

  2. admin on January 8th, 2009 9:09 pm

    Kaixo Manu Susana Carlos Laura eta Belen. Ea zuen galderei erantzungo dizuet. Ni Euskal Etxeko diseinatzailea naiz, agian nere datuak ez dira zehatzak baina tira…

    * Komentatzen duzuen bideoan Euskaldunak baino ez dira agertzen, bideoa bartzelonako euskaldunei buruz delako.

    * Euskal Etxean 130 euskara ikasle daude (ez dakizkit datu zehatzak) uste dut Bartzelonan 350 euskara ikasle inguru daudela, (hizkuntz eskola, Autonoma Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitatea) hoietatik esango genuke %99 Katalanak direla.

    * Bartzelonako Euskal Etxea Kultur Etxe bat da, egunero elkartzen gara bertan euskaldunok eta katalanak. Euskara klaseak 0tik, EGA mailararte daude, mintzapraktika baita ere.

    * Uste dut 5 euskara irakasle daudela soilik Bartzelonako EEn, hizkuntz eskola eta bi unibertsitateak kontutan hartu gabe.

    * Euskal Etxeko ekintzen inguruan denetarik, hitzaldiak, kontzertuak, euskara, dantza, txalaparta taielerrak, besteak beste…eta noizean behin FESTA. Blogeko agenda ikus zenezakete.

    * Bartzelonako Euskal Etxea guztiz irekia da, edonork parte har dezake, Durangoko Kafe Antzokia bezala, baina txikitxoan :D

    Besarkada haundi bat Bartzelonatik, eta animo eta eskerrik asko euskara ikastearren.

  3. LAURA ETA BELEN on January 8th, 2009 6:42 pm

    Durango euskaltegiko ikasleak gara. Astero etortzen gara 4 ordu mintzapraktika egitera, zuen web ezagutu dugu gaur eta kuriositate handia sortu digu euskararekin duzuen harremanak. Zeintzuk dira Euskaletxean egiten dituzuen ekintzak?, Euskaletxera joaten zareten guztiok euskaldunak zarete edo ez direnek parte har dezakete?.

    Agur bero bat

  4. Manu, Susana eta Carlos, Durangoko udal euskaltegia on January 8th, 2009 6:41 pm

    Kaixo!
    Durangoko udal euskaltegian ikasten ari gara, klasean bideo bat ikusi dugu,eta horregatik gauza batzuk galdetu nahi dizkizuegu. Bideoan ikusi dugu bakarrik hemengo jendea. Badago Katalanaren bat zuekin euskara ikasten? Astean, zenbat aldiz elkartzen zarete euskal etxean? Zer egiten duzue euskarari begira, gramatikalki gauza asko lantzen dituzue, edo bakarrik joaten zarete euskeraz praktikatzeko? Badago irakaslearen bat?
    Badirudi oso majuak zaretela, eta zuen erantzuna zain gaude.

  5. Euskaldunak Bartzelonan Dokumentala | Ondopasa on December 3rd, 2008 7:22 am

    [...] “Euskaldunak Bartzelonan” Cataluinako hiriburua den Bartzelonan emigratu duten euskaldunen integrazioari buruzko dokumentala da. Politika, jendea, kultura eta abar bezalako gaiak lantzen ditu Ander Iriarteren dokumentala eta osorik ikuz dezakezue Euskaletxeak.org-ren blogan. [...]

Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario bat idatzi ta nahi eskero gravatar bat.