Tximeleta taldeari elkarrizketa

October 30, 2008 · Print This Article

2000. urtean Nafarroan sortutako talde hau plazarik plaza izan dugu eta Euskal Herriko plazetatik Graziako “Plaça de la Virreina”ra salto egingo dute trikipoteoari bukaera ezin hobea emateko. Bai, bai trikipoteoa dago nahiz eta egitarauean ezer ez jarri. Bertan ikusiko gara elkar.

tximeleta

1. Zergatik jarri zenioten “Tximeleta” izena taldeari?

Tximeleta taldea 2000.urtean sortu zen eta garai hartan taldekide guztiak ez ginen euskaldunak. Euskarazko izena jarri nahi genion, baina erdaldunen belarrietara ere errez iristeko moduko izan behar zuen. Izenak esan eta esan, azkenik “Tximeleta” izen polita eta erreza zela iruditu zitzaigun eta halaxe erabaki zen. Gainera, denborarekin jendea asko ohitu da eta errima politak egiten ditu gure izenarekin! Jeje!

2. Zuen logoa edo marrazkia bitxia iruditu zaigu. Nondik dator edo zer esanahi dauka?

Hasieratik, argi eduki genuen Tximeletak gazteentzat moduko taldea izan behar zuela. Musika estilo asko jotzen ditugu eta gure logoak hori adierazi behar zuen. Beraz, instrumentu tradizionala darama soinean gure tximeletak, baina oso itxura “makarra” dauka. Marrazkia, Banda Batxokiko lagun batek egin zuen beraien diskoan guk abesti bat grabatzearen trukean. Elkartrukea.

3. Lehen aldia al da Euskal Herritik kanpo jotzen duzuela?

Bai hala da. Lehen aldia da Euskal Herritik kanpo jotzen dugula, baina etxean bezala sentitzea espero dugu. Bartzelonan baditugu lagun euskaldun asko eta haiek behintzat plazan izango dira. Hortik aurrera, beste edonori ere gonbidapena luzatu nahi diogu. Ziur gaude gaualdi ederra pasako dugula denon artean.

4. Eta horrela ez bada, euskal taldeek gaztelaniaz abesturiko kantak al dira Euskal Herritik kanpo arrakasta gehien duten abestiak?

Ez dugu hori frogatzeko aukerarik izan, baina gure ustez hizkuntzak ez du zerikusirik. Galdetu bestela Fermin Muguruza edo Berri Txarrak taldeari adibidez.

5. Instrumentu mota ezberdin asko jotzen dituzue. Zaila al zaizue denak konbinatzea?

Zaila ez da gure instrumentuak konbinatzea, gu elkarrekin konbinatzea da zaila. Jeje! Denboraldi bukaera aldera… Egia esan, instrumentu asko dauzkagu, baina denbora asko daramagu elkarrekin ere eta hori nabari da gure taldean. Ongi moldatzen gara taula gainean eta taulaz kanpo ere bai. Gainera, polita da gure herriko instrumentuak eskenatokian ikustea, jendeak hori estimatzen du.

* Larunbateko euskara 4-5 mailak egina.

Comments

Una Resposta en “Tximeleta taldeari elkarrizketa”

  1. betiñe on February 8th, 2011 9:06 pm

    tximeleta taldeaaaaa:
    aterako duzue diskoren bat?
    nafarroan oinez.. 2010rreko nafarroan oinezean jo zenuten.. eta abestu zenuten abestiak oso oso politak izan zirenn..

Escriu un comentari i sí vols posa un gravatar.
Komentario (iruzkin) bat idatzi eta nahi izanez gero gravatar bat jarri.