January 29th, 2006

Otsailean gauza asko dauzkagu; 9an Udalbiltzaren xerrada (hitzaldia) , 11an Sagardo eguna (jai potentea hau), 17-18-19an Bartzelonako Mus txapelketa egiten dugu euskalen, hila bukatzeko 25ena LUMAGORRI Gayfesta dago, beste jai potente bat. Martxoan 3an Etxe-k (nabariko abeslaria) kontzertu akustikoa eskeiniko digu, 17-18rako autobusa antolatzen dugu Hernanira Sagarrondotikera joateko, ta 27tik-31ra Zinemaldia daukagu Aupa Etxebesteko zuzendarien xerradakin, egun berezi bat izango du kartzeleratua dagoen Burgak, bere filma laburren proiekzioekin (Euskal Etxera Orain!!!), Apirilean oraindik Estatuko mailako Mus txapelketa, ta Sant Jordi eguna daukagu, Arnaldoren hitzaldiarekin, edo hori espero dugu.
January 28th, 2006

www.lemoiz.com ez da Lemoizko Udalaren web orrialdea. Lemoiz.com euskal herriaren alde, ta bereziki Lemoizko zentral nuklearraren aurka borrokatu zutenen historia da, kronologikoki urteetan zehar gertatutako gertaerekin. Web orrialdeak 400 argazki baino gehiago jasotzen ditu. Gazteleraz.
January 28th, 2006

Euskal Etxean, Otsailaren 25ean LUMAGORRI GAYFESTA antolatzen da. Beste egunean ETBkoak etorri ziren elkarrizketa batzuk eitera ESTATUTari buruz, kartela grabatzen zegoen kamerak galdetu zigun. Hau broma da ezta? EZ, ez da inolako broma jejeje. Bartzelonako euskal etxea innobazioa munduko euskal etxe guztietara eramaten. Mus txapelketa egiten da Otsailaren 15-16-17an, ta gero Estatu mailakoa baita ere Bartzelonan Apirilaren 7-8-9an. Bueno gayfestarekin berdina egin behar dugu, lehenik bartzelonakoa, gero estatukoa ta gero mundiala jeje.